Academica. Diploma Duala®

Batxilergoa + American High School Diploma

Jesuitak Donostian Academica Diploma Duala garatzeko aukera eskaini nahi diegu gure ikasleei.

Programa hau DBHko 2. mailatik aurrera edo ondorengo ikasturteetan (3., 4. edo Batxilergoan) has daiteke, baina programa lehenbailehen hastea gomendatzen dugu, ikasturte bakoitzean ikasgai bat edo bi egin ahal izateko eta, hartara, Batxilergoan eskola-karga murrizteko. Gainera, zenbat eta urte gehiago egon programan, orduan eta gehiago murgilduko da.

Proiektu hau Academica Corporation-ek sortu eta garatu du, eta ikasleak hiru helburu nagusitan oinarrituta gaitasun-mailarik onenak lortzeko prestatzea du helburu.

 

1. Hizkuntzan murgiltzea.

Irakasgai guztiak eta irakasleekiko harremanak ingelesez ezartzen dira hasiera-hasieratik, ingeles maila aurreratua lortzea bermatzeko xedez.

 

2. Murgiltze teknologikoa.

Lana tresna digitalen bidez egiten da, eta, horri esker, ikasleek ikasketa digitaleko teknologiarik aurreratuenak erabiltzen ikasiko dute.

3. Murgiltze pertsonala.

Ikasleak erantzukizuna eta heldutasuna bereganatzen ditu lanean. Autonomia maila areagotzen da, denboraren kudeaketan trebatzen da eta egokitzeko gaitasuna eta malgutasuna lantzen ditu ingurune desberdinetan eta kultura-aniztunetan lan egiteko.

 

Informazio gehiago jasotzeko jar zaitez harremanetan ikastetxearekin edo ikusi Academica webgunea.