Ikasketa ibilbide propio bat,
2 urtetik 18 urtera
Haur Hezkuntza
Gertutasuna eta goxotasuna oinarri, Haur Hezkuntza zure seme-alabekin konfiantzazko lotura sortzeko unea da. Haurrak gustora etortzea dugu helburu, haientzako diseinatu dugun ikasketa esperientziekin esploratuz eta gozatuz ikas dezaten.
Lehen Hezkuntza
Ikasketa eredu pertsonalizatu bat oinarri, ikasle bakoitzaren etorkizuneko ikasketa ibilbidean ezinbestekoak izango diren gaitasun eta abileziak garatzen ditugu Lehen Hezkuntzan.
DBH
DBH aldaketaz beteriko etapa da, horregatik, gure ikasketa proiektuaren bitartez, ikasleen garapen akademikoaz gain, banan-banakako jarraipen emozionala egiten dugu.
Batxilergoa
Mundu justuago, solidarioago eta jasangarriago bat eraikitzeko bidean, ikasleen gaitasunak indartu eta orientazioan bidelagun izateko azken etapa.
PARAeskolarrak
Eskaintza PARAeskolarra gure hezkuntza proiektua aberastea helburu duen jarduera eskaintza anitz eta boluntarioa da. Etapa eta arlo desberdinetan antolatuta, ekintza PARAeskolarrek ikasleen formazio integrala indartzen dute, hauek besteei laguntzeko pertsona gisa garatu daitezen.
Arrupe Elkartea
Arrupe Elkartea ikastetxeko aisialdi elkartea da. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, Batxilergoan hezkuntza etapa amaitu arte, aukera dago Arrupen parte hartzeko.