Itzultzeko prest? Hemen dituzue aurtengo guraso bileren datak!
Urtero bezala guraso bilerak egingo ditugu ikasturteko lehen egunetan. Uztaileko Gure Artean-ean informazio guztia eskura duzuen arren, jarraian elkarbanatzen dizkizuegu aurtengo datak. Ongi apuntatu! Irailak 3. 17:00 HH: 3, 4, 5 urte Irailak 4. 17:00 LH 1-2 Irailak...
2. DBHko ikasleen ekarpena gure mundua hobetzeko
2. DBHko ikasleek idatzi hau prestatu zuten Erlijioa ikasgaian aurrera eraman duten lana aurkezteko. Proiektu honen helburua ikasleek kausa desberdinetan euren ekarpena egitea izan da, mundua hobetzeko bidean haien inplikazioa sustatzea. Gure ikasleak "BESTEEI...
Batxilergoko ikasleen graduazio eguna
Pasa den ostiralean egun berezia ospatu genuen. Goizean Santa Mariako Basilikara joan ginen eta, arratsaldean, graduazio ekitaldia osopatu genuen familiekin batera Deustuko Unibertsitatean. Eskerrik asko eta zorionak! Ver esta publicación en Instagram ...
Biologiako ikasleek martxan jarritako odola emateko ekimen polita!
Ikasleek eta hezitzaileek bat egin zuten odola emateko ekimerarekin, eta deialdiak izan zuen arrakasataren ondorioz, ekintza bi egunez egingo zen. Ikasleak harrituta eta oso eskertuta agertu ziren jasotako erantzunarekin. Pasa den ostegunean, goizeko 9:00etan...
Jangela desberdin eta paregabea
Mahi Mahi proiektuari esker, eguerdiko momentua esperientzia bikaina eta hezitzailea bihurtu da Jesuitak Donostian. Gipuzkoan Mahi Mahi proiektua ezarri duten 3 zentroetatik 1 gara. Gure ikastetxean, Lehen Hezkuntzako 3. ikasturtetik aurrera ezarri dugu. Proiektu honi...
Nola lantzen dugu autonomia Haur Hezkuntzan?
Ikasketa pertsonalizatua eskaintzeko bidean, gaur badakigu autonomiaren garapena funtsezko elementua dela. Baina zer da pertsona autonomoa izatea? Nola ulertzen degu Jesuitak Donostian autonomiaren kontzeptua? Eta, batez ere, nola lantzen ari gara ikasleekin? Argi...
Orientazio astea martxan da
2.Batxilergoko ikasleak erabaki garrantzitsuetan murgilduta daude ikastetxeko azken etapa honetan: eta, datorren urtean zer? Erabakian bidelagun izateko martxan jartzen ditugun egitasmoen barruan, urtero, Orientazio astea antolatzen dugu. Aste honetan zehar,...
Askotariko erabilerak eta naturarekiko harremana HHko patio berrietan
Haur Hezkuntzako patioak berritu ditugu aurten. Jesuitak Donostian badakigu espazioek ikasleek ikasketa prozesuan eragin nabarmena dutela eta, ondorioz, duela hainbat urte gure espazioen eraldaketa prozesua martxan jarri genuen. Azken urratsa barrutik kanpora salto...
Ametsen asteburua ikasturteari ekiteko!
Irailaren 22tik 24ra, Arrupe Donostiako kideak Loiolara joan ziren bi egunez kurtsoa prestatu eta ikasturteari elkarrekin hasiera emateko asmoz. Arrupe Elkartea gure ikastetxeko aisialdi taldea da, ikastetxeko hezitzaile taldeari eta begirale gisa aritzen diren ikasle...
Ikasturte hasierako guraso bilerak
Urtero bezala, 2023-2024 ikasturtea guraso bilerekin hasiko dugu. Saio hauek bi momentu desberdinetan bereizten dira. Lehenik eta behin, areto nagusian, gure hezkuntza proiektuaren aurkezpen orokorra egingo dugu. Ondoren, familiek, tutoreekin egoteko aukera izango...
2. Batxilergoko ikasleen graduazioa
Pasa den ostiralean 2. Batxilergoko ikasleen graduazioa ospatu genuen. Goizean, Santa Mariara joan ginen, urtero bezala, bertako meza berezia ospatzera. Arratsaldean ospakizuna Deustuko Unibertsitatean izan zen. Orlen banaketa-ekitaldia oroitzeko momentuz beteta egon...
Etorri gure Batxilergoa ezagutzera!
Martxoaren 27an, 18:00etan, Ate Irekiak egingo ditugu gure Batxilergoko proiektua ezagutzera emateko. Saioan eskaintzen ditugun Batxilergoko ibilbideak aurkezteaz gain, gure ikasleen hezkuntza proiektuan funtsezkoak diren proiektu gehigarriak aurkezteko aukera izango...
Haur Hezkuntzako irakurketa idazketa proiektua
Duela aste batzuk Diario Vasco aldizkarian gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakurketa idazketa proiektuaren inguruan artikulu bat publikatu genuen. Neurrira egin dugun proiektu honek, irakurketa eta idazketa osotasunean sustatzeko helburuarekin gauzatu da. Itziar...
Hitzaldia: Ondo hezteko dekalogoa
Haur Hezkuntzako etapa momentu esanguratsua da pertsonen garapen eta hezkuntza prozesuan. Familia guztiek hoberena nahi dugu gure seme-alabentzat, zoriontsu eta osasuntsu heztea nahi dugu, baina batzuetan hezkuntzaren erronka ez da erraza izaten. Prozesu honetan...
2023-2024 ikasturteko matrikulazioa: ate irekien data aldaketa
Datorren ikasturtean ikasleak matrikulatzeko data ofizialak dagoeneko ezagutzera eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Aurten, matrikulazio epea, otsailaren 13tik 24ra izango da. Aurreko urteekin alderatuz egon den data atzerapena dela eta, gure ate irekien eguna egokitu...
Ibon Martin idazlearen bisita!
Eskuartean duzun liburuaren idazlea aurrez aurre izatea ez da ohikoa izaten… Horregatik, atzoko eguna luzaroan gogoratuko dute gure Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek. Izan ere, atzo, Ibon Martin idazlea ezagutu eta harekin solasean egoteko aukera izan zuten. ...
Familien testigantzak Jesuitak Donostia proiektuaren inguruan
Oraingo honetan, familiak izan dira protagonistak. Mila esker zuen ikuspegi eta sentsazioak elkarbanatzeagatik, konfiantzagatik eta zuen seme-alaben hezkuntza prozesuan izan ditzakegun bidelagun hoberenak izateagatik.
Jesuitak Donostian asko dugu kontatzeko. Zatoz gure ate irekietara!
Zure seme-alaben eskola aukeratzeko unea une garrantzitsua da... Gure proiektua ezagutu nahi duzu? Eraldaketan jarraitzen dugu, gure eredu pedagogiko propioa eraikitzen, eta zurekin partekatu nahi dugu. Zatoz gure jardunaldi irekietara, 2 eta 18 urte bitarteko gure...
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna – Change proiektua
Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen nazioarteko eguna ospatzen da. Honen harira, gure 1º batxilergoko ikasleek orain dela aste batzuk klaseko Change proiektuan egindako lana nabarmendu nahi dugu. Batxilergoan lantzen den Change proiektuak, kultur aniztasuna aztertzen du,...
Gerraren aurkako oihua
DBH2ko ikasleak, Ukranian bizitzen ari diren egoera lantzen ari dira ikasgai desberdinetan. Gai soziopolitiko gisa lantzeaz aparte, alderdi emozionala ere landu dute. Irakasleak DBH2ko ikasle gisa, zer egin zezaketen galdetu zienean, taldetxo bat bere kabuz mugitzen...
Hiru Tenpluen Ibilbidea
Argazkia: Se hace camino al andar Hiru tenpluen ibilbidea (Loiola, Antigua eta Arantzazu) San Inaziok Manresara egin zuen erromesaldian egin zuen bidearen zati da. Inaziotar Bideak bi etapatan banatzen ditu bisita hauek: Azpeititik Zumarragara, 18 km-koa, eta...
Jesuitak Donostia Tour Birtuala
360º-ko mapa honekin Donostiako Jesuitak ikastetxean bisita birtual bat egin dezakezu. Gure ikastetxeako gelak eta espazioetan zehar ibili. Gure instalazioak ezagutu ahal izango dituzu. 2 urteko geletatik batxilergoko klaseetara sartu ez ezik, eremu komunak, jangelak...
Eta matematikak logika eta ulermena sustatuz landuko bagenitu?
ABN metodologia (Abierto en Números), matematikak era manipulatiboan, esperimentalean eta, batez ere, pertsonalizatuan lantzeko Jesuitak Donostian aukeratu dugun metodologia da, hau da, ikasle bakoitzaren erritmoak errespetatzen dituena. Haur Hezkuntzatik, matematiken...
TopaGROS, Gabonetako janari bilketa
Abenduaren 18an, larunbatean, TopaGROS ekimenean parte-hartu zuten DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. Arrupe Elkartearen bidez, eta San Inazio Parrokiarekin elkarlanean gauzatzen den ekimena, aurten bai, aurrera eramateko aukera izan genuen. Groseko supermerkatuetan...
Egun bat haur hezkuntzan, ezagutu!
Neurrira egindako eredu bat haurren talentu guztiak garatzeko, euren autonomia sustatzeko, etorkizunera begira funtsezko izango diren trebeziak garatuz. Nolakoa da egun bat gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleentzat? Gehiago jakin nahi duzu?
Ikasketa pertsonalizatua autonomiaren lanketaren bidez
Pertsona oro iristen gara mundu honetara paregabe egiten gaituzten talentu eta gaitasunekin. Denak anitzak, desberdinak. Denak apartak. Batzuetan ordea, zaila egiten zaigu identifikatzea. Zein eragin du ikasteko moduak honetan? Mundua askotarikoen leku den bezala,...
Gure programatzaile gazteak!
Gaitasun digitala lantzearen garrantzia dela eta, duela urte batzuk robotika eta programazioa txertatu ditugu Lehen Hezkuntzako kurrikulum-ean, lehen mailatik 6. mailara arte. Etapa osoan zehar arlo honi lotutako gaitasunak lantzen dituzte ikasleek, euren bideo-jokoak...
Loiola Zentroko tailerrak
Loiola Zentroak hainbat tailer antolatu ditu ikasturteko lehen hiruhilekorako. Alde batetik, Barne Tailerra, "mugitzen gaituena" bilatzeko, gure bizi-iturria identifikatzeko eta hura osotasunetik bizitzeko eta sufrimenduan dauden pertsonen alboan egoteko gune...
#Seguimos kanpaina: 55 proiektu 10 herrialdetan zaurgarritasun egoeran daudenen alde
#Seguimos kanpainak geldiune bat izan du bidean. Abian jarri eta urtebetera, Jesusen Lagundia osatzen duten sektoreek sustatuta, Covid-19ko osasun-pandemiaren ondoriozko krisi sozioekonomikoaren aurrean erantzuteko, 55 proiektu abiarazi dira ia Estatu maila osoan eta...
LOIOLAETXEA-ARRUPE ELKARTEAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA
Joan den uztailaren 14an, Arrupe Donostia Elkarteak eta Loiolaetxea Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmenak berez ez du gauza handirik esaten, baina aldi berean asko esaten du… Keinu sinple horren bidez, agerian utzi nahi izan da hainbat urtez...
Gure ikasle ohia den Javi Boesen proiektu solidarioa ezagutu nahi al duzu?
Gure ikasle ohia den, Javi Boesek, argazkian kamiseta horiarekin, eta haren laguna den Sergiok, skatea praktikatuz zapatak txikitzeaz nekatuta zeuden eta, horren ondorioz, duela lau urte erabaki zuten irtenbide bat bilatzea. Emaitza CreamGrip izan zen, zapatilak...
Ikasle Ohien Elkarteak bat egin du bizikletaz egingo den Inaziotar Bidearen Elkartasun Erromesaldiarekin
Ikasle Ohien Elkarteak Ignatius 500 ospakizunaren ekitaldi nabarmenetako bat sustatuko du: Inaziotar Bidea (Loiola-Manresa) bizikletaz egiteko ekintza. Zehazki, eta San Inazioren konbertsioaren bosgarren mendeurrenaren harira programatutako ekitaldien barruan, Radio...
DBH4ko ikasleak, egun batez irakasle
DBHko 4. mailako zenbait ikasleek bideo harrigarriak helarazi dizkigute, non fisikako eta kimikako hainbat ariketa bikain azaltzen dituzten. Egun batez irakasle bihurtu dira! Eta, jakina, arlo horretan etorkizun handia dutela argi gertu da. Gure ikasleen...
Ignatius 500 Ignaziotar Urteari hasiera emateko otoitza
Lehenago jakinarazi dizuegun bezala, 2021eko maiatzetik 2022ko uztailera arte, Jesusen Lagundiak Ignaziotar Urtea ospatzen du. San Ignazio konbertsioaren 500. urteurreneko mugarria da, eta, hori dela eta, hainbat jarduera egingo dira urte osoan. Hain zuzen ere,...
Jesuitak Donostiak bere boluntariotza proiektua berreskuratu eta Covid-19ak sortutako egungo egoerara egokitu du
Pandemiaren ondorioz hilabete batzuetako geldialdiaren ondoren, Jesuitak Donostiak bere ekimen garrantzitsuenetako bat berreskuratu du: Batxilergoko boluntarioen proiektua. Ikastetxean oso errotuta dagoen proiektua da, eta ikasleen artean harrera ona izan du beti;...
Jesuitak Donostia, Real Sociedad Challenge proiektuaren irabazleen artean, Errealetik Haratago proposamenagatik
Gure DBHko 4.B mailako teknologiako ikasleak sarituak izan ziren urtarrilaren 29an “Real Sociedad Challenge” erronkaren amaiera-ekitaldian egunerokotasunean zaleekin konektatzeko ideia onenaren kategoarian: ERREALETIK HARATAGO proposamenarekin. Donostiako Sustapenak...
Jesuitak Donostia hiru kategoriatan izendatu dute “Real Sociedad Challenge” erronkan
DBHko 4. mailako teknologiako ikasleek hiru izendapen lortu dituzte "Real Sociedad Challenge" erronkan. Donostiako Sustapenak Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatutako proiektua Berrikuntzaren VII. astearen (Donostia Week Inn) esparruan sortu zen, besteak...
Gure balioak, gure hezkuntzaren oinarria
Jesuitak Donostian eskaintzen dugun heziketak ereduak, kristau eskola garen aldetik, badu zigilu propio bat: balioetan hezitzen dugu. Baina guk balore horien definizioan sakondu dugu eta horrela iritsi gara gure 5C-ak definitzera. Azken helburua da gure ikasleek mundu...
Ikasketa pertsonalizatua autonomiaren garapenerako
Gure eredu pedagogikoak ikasketa pertsonalizatua bermatzea du xede, eta horretarako ikasleen autonomia indartzen duen eredu baten alde egiten dugu. Horregatik ikaslea bere ikasketa prozesuan protagonista izan dadin ikertu eta sakondu dugu, eta hori ahalbidetzen duten...
APP proiektuak: gure lan metodologia propioa
Jesuitak Donostian, ikastetxea eraldatzeko hezkuntza komunitatearen lankidetza eta inplikazioa beharrezkoak direla uste dugu. Horregatik, talde lana sustatzen duen lan partekatuaren metodologia diseinatu dugu: APP proiektuak. Horiei esker, besteak beste, LHko eredu...
2021-2022 ikasturtean matrikulatzeko epea urtarrilaren 18tik 29ra bitartekoa izango da
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2021-2022 ikasturterako matrikulazio data ofiziala argitaratu du. Urtarrilaren 18tik 29ra izango da, bai online, bai ikastetxean bertan. Lehenengo kasuan, epea...
EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN PLANA. Zuzendaritzaren Konpromisoa.
Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunaren aldeko 2007/3 Lege Organikoak aukeren berdintasunak erakunde guztietan hastapen estrategikoa izan behar duela ezartzen du. San Ignacio de Loyola Ikastetxea – Jesuitak Donostiak bere konpromisoa adierazten du emakumeen eta...
San Iganzioko etorkinentzat produktuen bilketa
Aurten, gure inguruan ilusioa eta itxaropena banatzeko beharra sentitzen dugu, eta, horregatik, bat egin dugu San Inazio parrokiatik "Mariak bezala, Zu onartu, Jesus" lelopean egin diguten gonbidapenarekin. Ekimenaren helburua San Inazio parrokiako migratzaileei eta...
Euskaraldia 2020 – Familia, hezitzaile eta ikasleentzat gutuna
Familia, hezitzaile eta 16 urtetik gorako ikasle agurgarriak, Gutun honen bidez aurreko hilabeteetako Gure Artean-en dagoeneko argitaratu dugun ekimen baten berri eman nahi dizuegu: azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den EUSKARALDIA...
Gure ikastetxeko eredu pedagogikoa ezagutu nahi al duzu?
Egun bizitzen ari garen pandemia egoera dela eta, oraingoz ez ditugu Ate irekiak egingo, baina gure ikastetxea ezagutzeko aukera ere berin berdin mantenduko dugu. Gure helburua, gure ikastetxearen Eredu Pedagogiko Propioa aurkeztea da, batez ere, 2 urteko eta Haur...
Jesusen Lagundiak Munduko Otoitz Bijilia antolatu du konbertsio ekologikoaren eta justiziaren aldeko ekintzaren alde
Mendekoste Zaintzaren esperientziaren ondoren, familia ignaziarra berriz ere Munduko Otoitz Bijilia antolatzen ari da, kasu honetan Gizarte Justizia eta Ekologia Idazkaritzaren babespean, Sorkuntza Denboraren baitan. Kongoko Arroa, Amazonia eta Asiako basoak dira gure...
2020-2021 Indarlerroak: “Zu onartu!”
Aurtengo indar lerroen leloa hauxe da: “Zu onartu!” - Beste su batzuk pizten dituen sua. "Zu onartu", bizitzarako gonbidapena da, baita bizitzea tokatzen ari zaigun egoera honetarako ere. Gai sentitzen al gara egoera hori hartu eta aukera gisa bizitzeko? Gai al gara...
Kasu positiboen aurrean komunikazioa
Familia agurgarriak: Zuen seme-alaben artean COVID-19 positibo kasu baten berri izanez gero, tutoreari esateaz gain, honako pertsona hauetako bati ere jakinaraztea eskertuko genizueke: -Etapako koordinatzaileari: itziarbarrenetxea@donostiajesuitak.org (HH eta LH) /...
Mila esker zuen laguntzagatik!
Dakizuen moduan, apirilaren amaieran COVID-19aren ondorioz zaurgarritasun egoeran geratu diren familiei zuzendutako funts solidarioa martxan jarri genuen. Ikastetxearen filosofiari eta balioei jarraituz abian jarri genuen ekimena da, gure hezkuntza-komunitatean...
Abian da Jesusen Lagundiaren #Seguimos kanpaina
Lagundiak berak bere webgunean jasotzen duen bezala, #Seguimos kanpaina jesuitei lotutako obra, erakunde, komunitate eta talde guztien ahalegin solidarioa da, krisiak gehien kaltetutako pertsonen beharrei erantzun integrala emateko. Sektore arteko batzorde batek,...
2020-2021 ikasturtearen inguruko informazioa
Familia agurgarriak, Orain arte bidali dizkizuegun hainbat komunikazioetan aurreratu dizuegun bezala, 2020-2021 ikasturtearen prestakuntzari begira, batez ere, bi helburu zehatz hartu ditugu kontuan: -Gure ikasleen kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzea....
Antxon Garmendia gure ikasleak USEko notarik onena lortu du Gipuzkoan
Gure ikasleek bizi izan duten ikasturte bereziak eta egin duten lan handiak bere fruituak eman ditu. Gure ikasle Antxon Garmendiak lortu du, beste ikastetxe bateko beste ikasle batekin batera, notarik altuena Gipuzkoako USE proban. 9,8 punturekin, Euskadi osoko...
KOMUNIKATUA
Jesuitak Donostia ikastetxetik jakinarazi nahi dizuegu COVID-19arekin bateragarriak ziren sintomak zituen ikasleari egindako PCR probaren emaitza negatiboa dela. Ikasle batek sintomak zituela jakin bezain laster, dagokion protokoloa aplikatu, Osakidetzarekin...
Adolfo Nicolás SJ. hil da
Adolfo Nicolás SJ, Jesusen Lagundiaren buru izan zena 2008 eta 2016 bitartean, maiatzaren 20an hil zen Tokion (Japón). Aita Nicolas-ek 84 urte zituen eta endekapenezko gaixotasun baten aurka borrokan egon zen denbora luzez, baina horrek ez zion eragotzi Aita Santu...
COVID-19aren ondorengo eskola: pedagogia, soziabilitatea eta espazioak
Maiatzaren 19an, Mahi-Mahi-ek antolatuta, COVID-19ren ondorengo eskolaren inguruko jardunaldi digitala ospatu zen. Irailean eskola nolakoa izango den ez dakigu eta, horren inguruan dauden galdera ugariei erantzuteko asmoz, jardunaldian parte hartu zuen aditu-taldeak...
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozedura aurrera doa
Eusko Jaurlaritzak 2020-2021 ikasturterako, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan mendeko ikastetxe publikoetan eta EAEko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko jarraibideak onartzen dituela aditzera eman du, COVID-19aren...
2020/21 ikasturterako batxilergoko ikasleen matrikulazioaren atzeratzea
Ondorengo lerroetan, Eusko Jauritzako Hezkuntza Sailak batxilergoko matrikulazioaren inguruan bidalitako informazioa jakinarazi nahi dizuegu. COVID-19k eragindako osasunkrisiaren egoera kudeatzeko alarmaegoera deklaratzearen ondorioz 463/2020 martxoaren 14ko Errege...
Etxealditik Euskaraldira!!
Etxealdian gauden bitartean, eta hizkuntza ohiturak etxetik hasten direla abiapuntu izanik, Euskaralditik ekimen berri batean parte hartzera gonbidatu gaituzte, apirilaren 24ean hasi eta 7 egunez jarraian. Nola? Egunez egun, Euskaraldiko webgune zein sare sozialetan...
Telelana idazkaritzan
Familia agurgarriak: Gogorarazi nahi dizuegu alarma egoeran jarraitzen dugun bitartean eta guztion segurtasuna bermatzeko asmoz, ikastetxeko idazkaritzak bere zerbitzua telelanaren bitartez eskainiko duela. Hortaz, ikastetxearekin harremanetan jarri nahi izanez gero,...
Jesuitak Donostia albistegietan
Poza handiz EITBko albistegietan gure ikastetxearen inguruan egindako erreportaia erakutsi nahi dizuegu. Badakigu COVID-19aren ondorioz egun bizi dugun egoera ez dela erraza, baina gure aldetik ahal dugun guztia egiten ari gara zuen heziketa etxean ez dadila eten eta...
Jesuitak Donostiak afari solidarioaren seigarren edizioa ospatuko du
Jesuitak Donostiako bigarren Batxilergoko ikasleek, afari solidarioaren edizio berri bat ospatuko dute hurrengo astelehenean, abenduaren 23an, ikastetxeko instalazioetan. Ekimenaren helburua, Gabonak gure inguru gertuan gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden...
Gure eredua ezagutu nahi? Etorri ate irekien jardunaldira!
Jesuitak Donostia ikastetxean gure ikasketa eredu propioa amesten eta eraikitzen jarraitzen dugu eta hori guztia zuekin elkarbanatzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, haur hezkuntzako familiei zuzendutako ate irekien beste bi jardunaldi ospatuko ditugu. Lehenengoa...
Roberto Aguadok emozioek haurren hezkuntzan duten garrantzia aztertuko du
Roberto Aguadok, Psikologia Klinikoan aditu ospetsuak, hezkuntza oinarri emozionaletik jorratzearen garrantziaz hitz egingo du. "Lotura emozional kontzientea" (LEK) ereduaren egileak, errealitate zientifikotik soilik garatutako Adimen Emozionalaren lehen ereduak,...
Julio Fontan hezitzaile eta ikertzaile kolonbiarrak Jesuitak Donostia bisitatu du
Julio Fontanek, Bogotako Fontan Ikastetxearen zuzendariak eta Hezkuntza Erlazionaleko Sistemaren sortzaileak, irailaren 25ean, gure ikastetxera bisita egin zuen hezkuntza-eredu berria bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Fontanek pozik hartu zuen Jesuitak Donostiaren...
2. Batxilergoko gure ikaslea izan den Alain Castronuñok Eusko Jaurlaritzaren Batxilergoko Sari Berezia irabazi du
Oso pozik gaude. Alain Castronuño, BATX 2ko gure ikaslea izandakoa, Eusko Jaurlaritzaren Batxilergoko Sari Bereziarekin saritua izan da. Sariari esker, Castronuñok datorren udan atzerrian ingelesa hobetzeko ikastaro programan parte hartzeko aukera izango du eta...
Ekintzez beteriko ikasturte amaiera DBHn!
Ikasturtea amaitzear dago eta azkeneko egunak ederki aprobetxatu dituzte DBHn. Mota guztietako ekintzak izan dituzte azkeneko egunetan. Hemen dituzue horietako batzuk: DBH1-2-3-4: Sara Trullos eta Amaya Loyola gure ikaste oihak, udaran aurrera ermango duten bolondres...
Ikasturte amaiera: kontuan hartzeko oharrak
> Klaseak bakarrik goizez Ekainak 17 eta 21 bitartean, eskolako azken eguna, klaseak bakarrik goizez ospatuko dira eta, ondorioz, idazkaritzaren ordutegia ere aldatuko da: -Ekainak 1-14 bitartean: 8:00-18:00h. -Ekainak 17-21 bitartean: 8:00-17:00h. -Ekainak 24 eta...
Lidergotzaren Hitzaldian esperientzia
Hemen duzue BATX1eko Patricia Moreno eta Adrián González ikasleek Inglaterran ospatutako Nazioarteko Buruzagitza Hitzaldian bizi zuten esperientziaren laburpena. "Esperientzia hau laburtu behar izanez gero 'ezberdina' hitza aukeratuko genuke" Baina ezberdina zer...
Jesuitak Donostia ikastetxearen eraldapen eredua ADEGIko TOP Enpresen Topaketan
Maiatzaren 8an, Jesuitak Donostia-an ADEGIk antolatutako enpresen arteko topaketan parte hartzeko aukera izan genuen. “Aldaketa eraginez” izenburupean, Amaia Arzamendik eta Regina Otaolak, ikastetxeak azken urteetan bizi duen eraldapen prozesua azaldu zuten hamar bat...
Batxillergoko 2. mailako ikasleek, apirilaren 28ko hauteskundeeen inguruko eztabaida politikoa ospatu dute
Alderdi ezberdinetako ordezkariek, BATX2ko ikasleek apirilaren 28ko hauteskunedeen inguruan antolatutako eztabaida politikoan parte hartu zuten ostegunean, apirilaren 11an. Zehazki, parte hartzaileak ondorengoak izan ziren: Denis Itxaso (PSE-EE), Juan Carlos Cano...
Bordele eta Danimarka. Iritsi dira elkartrukaketak!
DBH 4 eta BATX 1eko ikasleek izugarrizko esperientzia polita biziko dute datozen egunetan. Zehazki, apirilaren 4an, 4. Mailakoak Bordelera jaongo dira eta, aurten, lehen aldiz ikastetxe berrira joango dira. BATX 1ekoak, berriz, apirilaren 5 eta 11 bitartean Danimarkan...
Apirilaren 12an, KORRIKA euskararen alde!
Arrupe Elkarteak Korrika-ren 21.edizioan parte hartuko du apirilaren 12an.Kilometro bat hartu du eta testigua, Groseko Nafarroa Hiribidea eta Claudio Delgado kaleko izkiñen arteko gurutzean hartuko du arratsaldeko 17:43etan. Hemen duzue aurten "Klika!" lelopean...
Ikasle Ohien Eguna
Hurrengo larunbatean, martxoaren 30ean, ekintzez betetako Ikasle Ohien Eguna ospatuko dugu. EGITARAUA: -10:00 - 11:00 /Kirol txapelketa -11:15 - 12:00 /Eukaristia -12:00 - 12:10 /Batzar nagusia -12:10 - 13:00 /Ekitaldi Nagusia -13:00 - 13:30 /Ikastetxera eta Ikasle...
Iritsi da Inaziotar Astea!
Ignaziotar Astea martxoaren 11 eta 17a bitartean ospatuko da. Goizetan, programazioa mailaka antolatu da eta arratsaldetan, maila desberdinetako ikasleak nahastuko dira ekintza desberdinetan. Mailaka: Haur Hezkuntza Jolasean, ikastetxeko haurrak San Inazioren bizitzan...
Errefuxiatu bat beste edonor bezalako pertsona bat dela, eta gure betebeharra gizakiak garen aldetik, erantzun duin bat ematea.
Pasa den astean gure ikastetxeko ikasleek Iñigo Gutierrez ikasle ohiarekin elkartzeko aukera izan zuten. Ogibidez publizista izanik, Iñigok Itsas Salbamendu Humanitario taldearekin elkarlanean aritzen da duela urte batzudanik, pertsona errefuxiatuei lagunduz Chios...
Larunbat honetan ikastetxean ikusi nahi zaituztegu!
Eskola Kiroletako Festa eta Maratoi Solidarioa Larunbat honetan, abenduak 22, egun handia izango dugu ikastetxean. Gabon garai hauetan urtero egiten dugun moduan, aurten ere iritsi da Eskola Kiroletako Festa ospatzeko unea. Aurten gainera, are handiagoa egingo dute...
Afari solidarioa bost urtez
Bosgarren urtez Batxilergoko ikasleek gabon-gaueko afari berezi bat partekatuko dute kalean bizi diren pertsonekin. Batxilergoko lehenengo mailako ikasle batzuen ideia zoro eta alaitik, gure ikastetxeko ekimenik ezagunenetako bat jaio zen 2014. urtean. Abiapuntua...
Euskaraldia, 11 egunez euskaraz!
Izena eman al duzu? Gu dagoeneko txapak banatzen hasi gara atxiki direnen artean! Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskaraldia ospatuko da Euskal Herri osoan, euskal hiztunok edo ulertzen dugun guztiok euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin. Ariketa...
Fidela Borquez-en bitartez errealitate ezberdinak ezagutzen
Urriaren 22an, osteguna, Fidela Borquez-en bisita jaso genuen ikastetxean. Nador (Maroko) hiri migratzailetik Melillako hesia zeharkatzen duten edo horretan saiatzen diren pertsonei laguntzen egiten du lan Mariako Misiolari Kongregazio Frantziskotar erlijiosoan....
Eskola Kontseiluaren berrikuntza
Ikastetxeak Jesuitak Donostiako Eskola Kontseilu erdiaren berritze prozesua martxan jarri du, gurasoen, irakasleriaren eta Lehen Hezkuntza eta Batxilergo-ko irakasleen ordezkariak aukeratzeko. Azaroaren 5etik 7ra aurkeztu ahal izango dira azaroaren 14ean bozkatuko...
Kolonbiara bidaiatu dugu ikastetxeetako aniztasunaren trataeraren inguruan ikertzera
Eraldatzeko eraldatzea eta ikastetxea irekitzea izan dira gure zuzendaritza taldeko zati handi bat Kolonbiara bidaiatzera eraman dituzten bi ildo estrategiko nagusiak, Julio Fontanen Learning One to One metodoa lehen eskutik ezagutzeko asmoz. Julio Fontán gure...
Arrupek Getadarren amestu du
Kurtso hasiera bakoitzean, Arrupe taldea Getadarrera joaten da asteburu batez kurtso berriko asmoak zehaztu eta ilusioz ekiteko. Euren “ametsen asteburua” izaten da. Aurten gainera, amesteko gogoak areagotu egin dira ikastetxeko Batxilergo etapa amaitu ondoren...
Ikasle daniarrak Donostian izan ditugu
Ikasturte berri honi hasiera paregabea eman die lehenengo batxilergoko ikasleek Hizkuntz Proiektuaren baitan gauzatzen diren Elkartrukaketak esperimentatuz. Ikastetxean garrantzi handia ematen diogu komunikazio gaitasunak lantzeari, eta ingelesezko komunikazio...
DBH 1. eta 2. mailako proiektuak
DBHko ikasleek udako oporren aurretik azken proiektuez gozatu dute. Txio Txio proiektua Iaz ekin genion proiektu honi, eta aurten, birmoldatuta, ekimenari berriro eutsi diogu. Oilotegiaren eraikuntzari jarraitzeko proposamena luzatu genien ikasleei, eta...
Biharko partidak
Hemen duzue biharko ordutegia!
Maiatzaren 18an Santa María Eguna ospatuko dugu
Maiatzaren 18an, ostirala, ikasturteko itxiera ofizialaren eguna ospatuko dugu. Urtero bezala, egun honetan DBH eta Batxilergoko ikasleak Santa Maria Elizara joango dira goizez. Arratsaldez, 2. Batxilergoko Graduazio ekitaldia ospatuko dugu, euren ikastetxeko...
Eskola kirola larunbat honetan
Hemen dituzue asteburu honetako partiden ordutegiak!
Opor aurreko azken partidak
Atsedenik ez duzuen taldeentzat hemen dituzue larunbat honetako partiduen ordutegiak!
Inaziotar Astea, ikasle eta hezitzaileentzat
Inaziotar Astearen baitan antolatu den programa bereziak ez ditu ikasleak soilik kontuan hartu. Kontzientzia astindu eta hausnarketarako tarte bat hartzeko asmoz, hezitzaileei zuzendutako klaustro berezia antolatu zen atzo. Klaustroaren helburu nagusia Jesusen...
Astelehenean Inaziotar Astea hasiko dugu
]Inaziotar astean zehar programa berezia antolatu dugu ikastetxean. Etapaz etapa Haur Hezkuntza Jolasean, ikastetxeko haurrak San Inazioren bizitzan murgilduko dira. Antzerkia, abestiak, ipuinak, marrazkiak... korridorea ere atonduko dute! Irrikan gaude artelan hau...