Azarotik hasi eta ikasturte amaierara arte familiei zuzendutako ekimen desberdinak abian jarriko ditugu Jesuitak Donostian. “Gure Eredua: hurbildu, ezagutu, ulertu” egitasmoaren helburua familiak gure ereduan murgiltzea izango da, ohiko azalpenetatik haratago, familiei gure proiektuak eta metodologiak lehen pertsonan bizitzeko eta ezagutzeko askotariko esperientziak eskainiz.
Egitasmo hau azaroan abiatuko dugu bi esperientzia desberdinekin:
Haur Hezkuntza: Zertarako sortu ditugu txokoak? Zergatik sustatzen dugu lan egiteko modu hau? Nola egiten dugu lan txokoetan eta zer lantzen dute ikasleek bertan? Galdera hauei erantzuteko, 5 urteko gelak (HH3) irekiko ditugu eta familiek aukera izango dute, irakastorduetan, geletan sartu eta ikasleak txokoetan lanean ikusteko. Saioetan gehienez 5 pertsona sartu ahal izango dira.
Datak eta orduak:
- Astelehenak: azaroak 11, 18 eta 25. (8:45-9:45)
- Ostiralak: azaroak 8, 15, 22 eta 29. (14:30-15:30)
Lehen Hezkuntza: Matematikak ABN metodologiaren bidez lantzen ditugu, baina zergatik? Zein oinarri ditu metodologia honek? Nola lantzen ditugu matematikak? ABN metodologia hobeto ulertzeko tailer praktiko bat sortuko dugu Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako familientzat azaroaren 13an. Hasieran, ABNren oinarrizko aurkezpena egingo da eta ondoren 8 tailer antolatuko dira ABNren oinarrizko kontzeptuak ulertu eta praktikan jartzeko.
Bi esperientzia hauetan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako, kurtsoko familiek email zehatz bat jasoko duzue informazio guztiarekin.
Hurrengo tailerrak
Martxan jarri nahi dugun egitasmo honek jarraipena izango du ikasturte guztian zehar. Besteak beste, aurreikusi dira:
- Urtarrila: 2-4 urteko familiei zuzendutako hitzaldia (Leyre Acuriolaren, ikastetxeko psikologoaren eskutik)
- Otsaila: 2 urteko familiekin tailerra
- Martxoa: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako familiei zuzendutako hitzaldia (Leyre Acuriolaren, ikastetxeko psikologoaren eskutik)
Honez gain, tailer gehiago egiteko aurreikuspena ere badago. Izan ere, Jesuitak Donostian gure proiektua eraldatu dugu gure hezkuntza eskaintza hobetzeko. Espazioak, ordutegiak, antolakuntza eta kurrikulum-ak aldatu dira, eta proiektu eta metodologia berriak txertatu ditugu gelan.
Guretzako, gure familiek zer egiten dugun, zergatik egiten dugun eta zertarako egiten dugun ikustea eta ondo ulertzea ezinbestekoa da. Horregatik ilusio handiz prestatzen ari gara tailer hauek: gure familiek Jesuitak Donostia eredua lehen pertsonan bizi dezaten.