Jesuitak Donostia Ikastetxea Colegio San Sebastian Compromiso Compasion Competencia Creatividad Consciencia
Creatividad Donostia San Sebastian Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Colegio Aprendizaje Personalizado a Medida 1

KONTZIENTZIA

Bere buruaz eta inguruneaz

Competencia Donostia San Sebastian Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Colegio Aprendizaje Personalizado a Medida 1

KONPETENTZIA

Errealitatea ulertzeko

Compromiso Donostia San Sebastian Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Colegio Aprendizaje Personalizado a Medida 1

KONPROMEZUA

Errealitatea eraldatzeko

Compasion Donostia San Sebastian Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Colegio Aprendizaje Personalizado a Medida 1

ERRUKIA

Bestearen lekuan jartzeko

Consciencia Donostia San Sebastian Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Colegio Aprendizaje Personalizado a Medida 1

SORMENA

XXI. mendean eraikitzeko

Ignaziotar espiritualtasunaren
5 giltzarri

1.

Begirada berria

Inazioren espiritualtasunak bizitzari beste modu batera begiratzeko bide bat proposatzen du, esker onez, begi errukitsu eta konprometituekin, umore dosiekin, zentzuarekin, besteei lagunduz, iragana jakintasunez irakurriz oraina zoritxarrez ez hartzeko eta etorkizuna inspiratuz bizitzeko.

2.

Errealitatearekiko eta pertsonekiko errespetua

Errealitatea eta pertsonak errespetatuz bizitzeko apustua da. “Ekintzan kontenplatibo” izateak gauzen atzealdea begiratzen ikastea dakar, itxurakerian edo azalean geratu gabe. Bizitzari den bezala aurre egitea, horrez arrakasta zein porrotei. Transzenditzeko, berehalakotik harago joateko zerbait bilatu eta aurkitzean datza horrela bizitzeko gakoa. Eguna hasteko indarra eta bidea -dela proiektu bat, amets bat edo zure bizitzako izen bat- aldapa gora egiten denean motibazioa emango dizun zerbait edukitzea.

3.

Bizitza eta misioa partekatu

“Ni”aren gizartean bizi gara, indibidualistegia da batzuetan, eta ez da erraza pluralean hitz egin, pentsatu eta sentitzea. Ikuspegi horren alternatiba da, ordea, gure apustua: bizitza eta misioa Jesusen Lagundiaren eta Elizaren erakundeetan lan egiten duten pertsona guztien artean partekatzearen aldekoa.

4.

Besteekin elkartzea

Gaur egungo gizartean, ez dago urrutira bidaiatu beharrik gauza exotikoak ikusteko, “bestea” inoiz baino gertuago dago. Nola erlazionatu berarekin, ordea? Pertsona desberdin batekin elkartzeak arriskua suposatzen du, baina aukera iturri da batez ere. Alde guztien aldetik zabaltasunez, elkarrizketaz eta konfiantzaz betetako jarrera, balio, modu, jokabide eta hurbiltze moduak eskatzen ditu prozesu honek. Bidea ez da erraza, eta ez litzateke zuzena honek guztiak duen deskonfiantza eta galera sentimendua ezkutatzea. Ahaleginak merezi du, ordea. Topaketa horrek gure nortasuna aberastu eta batzen gaituena sendotuko du.

5.

Adiskidetzea

Izaki hautsiak garela islatzen du adiskidetzeak, besteak beste. Gutako bakoitzak bere sufrimenduaren zauriak edukiko ditu beti. Ezin dira eta ez dago horiek zertan ezkutatu. Zauri horiek adiskidetu eta bizia eman dezakete, ordea. Zauriek konprometitu egiten gaituzte, indiferente ez egotera bultzatu. Bestearen azalean jartzera eramaten gaituzte, beste horren mina pixka bat gure egitera. Kalteberatasunetik bizitzeko gonbita dira zauriak, gure ahuldade pertsonal eta komunitarioaz jabetzeko. Eta itxaropen seinale ere badira, adiskidetzea posible den seinale.

Sarean hezten dugu: gure ikasleak besteei laguntzeko pertsona izatea nahi dugu. 

Sarean lan egiten dugu munduko beste ikastetxe jesuita batzuekin, elkarteekin, GKEekin, unibertsitateekin, familiekin eta enpresekin.

Ikastetxea irekitzea eta zabaltzea funtsezkoa da gure ikasleak errealitatera gerturatzeko eta beren ikasketa prozesuan zehar inguruan duten munduaz jabetu daitezen.

Hezkuntzak mundua eraldatzeko duen boterean sinisten dugu, mundu gizatiarragoa, solidarioagoa eta jasangarriago eraikitzeko. Gure ikasleak hezi nahi ditugu besteentzako pertsonak izan daitezen.

Espainian 60 ikastetxe baino gehiago biltzen dituen eta 80.000 ikasle baino gehiago hartzen dituen sarea.

> Informazio gehiago

JECSE, Jesuiteen ikastetxeen Europako sarea da, ia 180 ikastetxe biltzen dituena.

International Commission on the Apostolate of Jesuit Education. Sare kontinentaletako koordinatzaileen taldea.

> Informazio gehiago

Euskadi eta Nafarroako jesuiten nazioarteko lankidetzarako GKEa

> Informazio gehiago

Jesusen Lagundiko Unibertsitatearekin elkarlanean aritzen gara gure ikasleen ikaskuntza-prozesua errazteko ikastetxean etapa amaitu ondoren.

> Saber más

Euskal Herriko gizarte-erakunde jesuiten hausnarketatik sortutako erakundea, birgizarteratze-prozesuetan esku-hartze alternatiboa eskaintzeko.

> Informazio gehiago