Mahi Mahi proiektua

Eguerdiko momentua gozatzeko eta bizitzeko modu berria. 

Mahi Mahi proiektuari esker, eguerdiko momentua esperientzia bikaina eta hezitzailea bihurtu da Jesuitak Donostian. Gure ikasketa eredua aintzat hartuz, proiektu desberdin eta berdingabea diseinatu dugu gure jangelan eta patioan. Espazio honen garapenean bidelagun izan dira Askorako taldea, hezitzaileak, familiak eta ikasleak. Gipuzkoan Mahi Mahi proiektua ezarri duten 3 zentroetatik 1 gara. Gure ikastetxean, Lehen Hezkuntzako 3. ikasturtetik aurrera ezarri dugu.

Jantokiko eta patioko esperientzia gai baten, argi-izpi baten, inguruan eraikitzen da hilero. Lantzen ditugun gaiak, honako hauek dira: aniztasuna, jolasa, esker ona, talentuak, iraunkortasuna, etab.

Gure jangela ezagutu.

Etapa Infantil Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Jangelara bidaia

Bidaia Kaitokian hasten dugu. Ikasleak seinaka antolatzen dira eta poltsa magikoari esker, otorduan zehar bakoitzak bete beharko duen rol banaketa egiten dugu. Ondoren, Zubixkara pasatzen dira. Minutu batzuetan eseri eta lasai egoteko espazioa da Zubixka, ezinbesteko unea ikasleak jangelara janariaz gozatzeko eta lasai egoteko jarrerarekin sar daitezen.

Etapa de primaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Gure piratak, protagonistak

Mahi Mahi proiektua jangela kooperatibo baten ideian oinarritzen da, eta bertan ikasleak elkarbizi eta protagonistak dira. Modu honetan, erantzukizunari eta autonomiaren garapenari lotutako abileziak lantzen dituzte. Jakitori, Superpitxer, Platerpower, Tresnastar, Garbipuxk eta Ko-lagun rolei esker, ikasle bakoitzak zeregin propio bat izango du, besteak beste, mahaia jartzea, janaria banatzea, platerak jasotzea, etab.

Secundaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Bi jangela: Emeki eta Tita.

Jangela bi gunetan banatuta dago: Emeki eta Tita. Emekik jateko modu lasaia eta kooperatiboa sustatzen ditu, talde bakoitzaren erritmoak errespetatzen ditu, familian bazkalduko bagenu bezala. Honez gain, eguerdian PARAeskolar ekintzak dituzten ikasleek azkarrago jan ahal izateko Tita espazioa dago. Bertan, bazkaria autozerbitzu bidez hartzen dute.

Etapa Infantil Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Egun bereziak: ostegunak, egun berdeak eta urtebetetzeak

Ostegunero esperientzia desberdinak antolatzen dira jantokian eta patioan: argi-izpiari lotutako bizipenak, munduko janariak probatzeko menuak, etab. Gainera, hilean behin, egun berdea antolatzen dugu, animalia-jatorriko proteinarik gabe egindako menu-eguna.
Gure ikasleen urtebetetzeak ere ospatzen ditugu! Egun horietan, mahai, lagunarte eta postre berezia izango du protagonistak, bere urtebetetzea jangelan ospatzea urtero ahaztezina izan dadin!

Etapa de primaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Mahi Mahi postontzia

Ikasleek haien iruzkinak idatzi edo marraztu ditzakete postontzian uzteko. Menu berriak egiteko ideiak, interes edota hobekuntza ekarpen guztiak aztertu eta ezartzen ahalegintzen gara!

Etapa Infantil Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Materialen karroa

Jolas, esterila, margo eta abarrekin osatutako materialen karroa eskura dute ikasleek. Patioko unean jolas berriak txertatzea xede du ekimenak, momentu honen bidez esperientzia aberastu eta ikasleen interesen aniztasunari erantzuteko. Gainera, materialen erabilera partekatuak, ikasleen elkarbizitza landu eta bultzatzen du.

 

Etapa de primaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Frutaren karroa

Gazteen artean fruta kontsumoa sustatzeko xedez, ikasleek modu librean hartzeko fruta karro bat jarri dugu patioan. Gainera, jantokira joateko itxaron behar badute, fruta-pieza bat jateak antsietate gutxiagorekin sentitzea eta janaria lasaiago dastatzea eragiten du.

Secundaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Kutxa misteriotsua

Hilabetean bi aldiz ikasleek kutxa misteriotsua topatuko dute ekintza sorpresa batekin.

Etapa Infantil Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Tailerrak eta bertako ekoizleen bisitak

Elikadura jasangarrira lotutako tailerrak, bertako ekoizleekin ekimenak… Elikadurari lotutako ohitura osasungarriak sustatzeko eta ikasleak sentsibilizatzeko erronkari erantzunez, ekimen desberdinak antolatzen ditugu jangelan, patioan eta ikasgela barruan.