Lehen Hezkuntza

Jarraian ikasgelan ezarri ditugun hainbat erreminta, estrategia eta proiektu esanguratsu aurkezten ditugu.

Jesuitak Donostian eguna 3 momentutan antolatzen dugu: Egunaren irekiera edo Momentu Biribila, Ekintzaren garapena eta Itxiera.

> Autonomiaren garapena nola lantzen dugun jakin nahi al duzu?

Apertura del dia icono sol

Egunaren irekiera

Momentu Biribilarekin ekiten zaio egunari. Gogoeta eta barnekotasuna latzeko unea izateaz gain, ikasleekin egunaren planifikazioa aztertzen dugu Agenda Digitalaren bidez eta eguneko helmuga zehazten dugu Momentu Biribila koadernoa erabiliz. 

Gure ereduak ikasleen autonomia garatzea du oinarri eta, horretarako, planifikazioa eta helmuga bidezko lana garatu beharreko ezinbesteko abileziak dira. Horregatik, erreminta propioak sortu ditugu horien lanketa egokia bermatzeko, besteak beste, Agenda Digitala eta Momentu Biribila koadernoa.

 

Apertura del dia Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Desarrollo de la actividad icono sol

Ekintzaren garapena

Ekintzaren garapenean, ikasleek egunean zehar gauzatu beharreko jarduerak egiten dituzte. Saio bakoitzaren aurretik helmugak zehazten dira eta saioaren amaieran helmugaren lorpen maila neurtzen dute ikasleek. Modu honetan, ikasleak euren aurrerapenen kontzientzia lantzen dute.

Ordutegiak, edukiak eta gelako dinamikak eraldatu ditugu ikasleen ikasketa prozesua hobetu eta esanguratsua izan dadin. Horregatik, etapa jarraian aipatzen diren proiektuetan antolatu dugu: Bai ala Bai, Ulermen proiektuak, Arts eta Ikasgai espezifikoak. 

Ordutegia eta antolakuntza

bai ala bai primaria
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Bai ala Bai

Ikasleen etorkizuneko formakuntzan ezinbestekoak diren oinarrizko gaitasunak lantzen dira, hala nola, irakurketa-idazketa automatizatzeko prozesua.

Bai ala Bai proiektuaren indargunea da ikasketa ikaskuntza eraginkor eta motibagarri bat sustatzen duela. Bai ala bai egunero lantzen da, ikasleak mugitzen joaten dira eta denbora laburretan antolatzen da, ikasleen arretarako tartea errespetatuz. Lan egiteko formatu dinamiko eta konstante honek ikasketa esanguratsua indartzen du. 

proyectos de comprensión
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Ulermen proiektuak

Proiektu bidezko ikaskuntzaren helburua ulermenerako irakaskuntza sustatzea da. Ikasleek ikasten dutena ulertzen dute eta egoera ezberdinei, edo planteatutako egiazko erronkei, erantzun berritzaileak emateko gai dira ikasi dutena erabiliz. 

Proiektu horiek zeharkakotasuna eta ezagueren eta curriculum-arloen konexioa bermatzen dute, baita talentu guztiekin konektatutako konpetentzia eta trebetasunak txertatzea ere. 

arts
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Arts

Musika eta Plastika irakasgaien fusioa da Arts. Bi diziplinak konbinatzeak jarduera berriak garatzeko aukera ematen du, edukiek errepresentazio plastikoa eta musikala dute-eta.

asignaturas específicas primaria
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Ikasgai espezifikoak

Irakasgai espezifikoak irakasteko eta indartzeko erreserbatutako espazioa da.
> 1.zikloa: Matematika, Ingelesa, Gorputz Hezkuntza eta Erlijioa.
> 2. zikloa: Ingelesa, Gorputz Hezkuntza eta Erlijioa.

Metodologia esanguratsuak eta proiektuak

2 Robotica y Programacion Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Ikasketa etapak eta lan autogidatua

Ikasleen ikasketa esanguratsua bermatzeko unitate didaktikoak 4 etapetan antolatu ditugu. Etapa bakoitzak bere helburu eta eduki propioak ditu eta burmuinak duen ikasteko ibilbide naturala aintzat hartzen du: abiapuntua, gaiari lotutako aurre-ezagutzak aztertzen ditugu; ikerketa, ezagutza areagotu eta dakigunarekin konektatzeko etapa; abileziaren garapena, ikasitakoa praktikan jartzeko; eta elkarbanatu, ikasitakoa testuinguru berrietan ezartzeko unea horri esker balio erantsi bat eskaintzeko xedearekin. 

Honez gain, gailu digitalek eta egin dugun edukien lanketak ikasleen lan autogidatua sustatzeko lehen urratsak ematea ahalbidetzen du. Modu honetan, ikasleen autonomia lantzen dugu eta honek aukera ematen digu hezitzaileen bidelaguntza ikasleen beharretara egokitzeko eta ikasketa pertsonalizatua posible egiteko. 

2 Robotica y Programacion Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Robotika eta programazioa

Lehen Hezkuntzako etapa osoan zehar eta kurrikulum-aren barruan kode hizkuntza lantzen dugu. Robotika eta programazioaren lanketaren bidez sormena, pentsamendu konputazionala eta kontzeptu matematiko ugari ikasten dituzte ikasleek. Robotika astero lantzen da. 

> Bideoa ikusi

 

3 Convivencias Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Elkarbizitzak

Bi egunez ikasleek gai desberdinak lantzen dituzte pertsonaren garapen integrala sustatzeko, barnekotasuna lantzeko, ikasleen arteko harremanetan sakontzeko eta fedea garatzeko. Proiektu transbertsala da, ikasleen garapen espirituala lantzea xede du eta ikasle guztiekin maila guztietan lantzen dugu.

1 Matematicas ABN Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

ABN matematikak

Era manipulatiboan, esperimentalean eta ikaslearen errealitatean hurbilekoak diren egoerak eta materialak erabiliz matematika lantzea proposatzen duen metodologia da. ABN metodologiak, gainera, ikasketa pertsonalizatua sustatzen du, izan ere, izaera irekia du: emaitzara bide desberdinetatik heldu daiteke, ikasle bakoitzak duen arrazoibidea errespetatuz. Honen guztiaren helburua matematikak modu erakargarrian irakastea, ikasleen motibazioan eragitea eta ulermena indartzea da.

1 Matematicas ABN Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Bitartekaritza proiektua

Ikasleen arteko gatazkak konpontzeko garatu dugun prozesua da. Enpatia, emozioak eta ikasleen harremanak lantzea xede ditu ekimenak, ikasleak protagonista direla: eurek eskatu behar dute bitartekaritza prozesua abiatzea eta bitartekari lanetan aurretik horretarako prestatu diren ikasleak jarduten dira. Bitartekaritza proiektuaren helburua ikasleak entrenatzea da, etorkizunean ere gatazken aurrean izan behar duten jarrera eta lanketa barneratzeko.

4 Proyecto Linguistico Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

English proiektua

English proiektuak gaur egun ikasgeletan aurkitzen ditugun maila ezberdinei arreta jartzearen aldeko apustua egiten du. Ikasgela “corner”-etan antolatuz eta ikasketa partekatuan lan eginez ikasle guztiek ingeleseko gaitasuna hobetzen dutela bermatzen dugu. Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan ezarri da.

Bideoa ikusi

Cierre del dia icono luna

Egunaren itxiera

Momentu Biribila koadernoa erabiliz, egunaren itxieran egunaren azterketa egiten dugu. Eguneko helmuga lortu ote dugun aztertzen dugu, bizitakoaz hausnartzen dugu, nola sentitu garen eta zer ikasi degun ikusten dugu, guztiaz konsziente egin eta esker ona sentitzeko. 

Ebaluazio honi esker, ikasleak euren ikasketa prozesuaz kontziente egiten dira eta hau funtsezkoa da etengabeko hobekuntza gakoan lan egiteko.

 

Cierre del dia Jesuitak Donostia