Pribatutasun-politika

1. DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN DATUAK

Erakundearen izena: SAN IGNACIO DE LOYOLA IKASTETXEA (DONOSTIA)
Helbidea: Ategorrietako Galtzara Zaharra 28
Telefonoa: 943 289 500
Helbide elektronikoa: ikastetxea@donostiajesuitak.org
Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: Elena Casado Güell
Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dpd@donostiajesuitak.org

2. WEB-ORRIAREN BITARTEZ BILDUTAKO DATUEN TRATAMENDUAK

SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAK web-orria erabiltzearen eta bertan nabigatzearen ondorioz, gure inprimakien bitartez, posta elektronikoaren bidez edo SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAREKIN lotzen zaituen kontratu-harremanaren ondorioz bil ditzakeen datuak pertsonalak dira. Gure web-orrian dauden inprimakietako bakoitza betetzean, datu batzuk nahitaezkoak izango dira; horiei dagozkien eremuak * ikurrarekin markatuta daude. Eremu horiek betetzen ez badira, ezin izango dira gauzatu inprimaki bakoitzean deskribatuta dauden helburuak. Zenbaitetan, jakinarazten dizugu gure web-orria erabili eta bertan nabigatze hutsaren ondorioz SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAK honako datu hauek bilduko dituela:

– IP helbidea
– Nabigatzailearen bertsioa
– Sistema eragilea
– Web-orrialdeko bisitaren edo nabigazioaren iraupena

Informazio hori Google Analytics-en bidez bil daiteke. Hori dela eta, Googleren pribatutasun-politikara igortzen dugu, hori baita informazio hori bildu eta tratatzen duena. Era berean, web-orrian Google Maps aplikazioa eskaintzen da. Aplikazio horrek zure kokapena eskura dezake, baldin eta horretarako baimena ematen badiozu, gure egoitzetarako distantziari eta/edo bideei buruzko zehaztasun handiagoa emateko. Horri dagokionez, Google Maps-ek erabiltzen duen pribatutasun-politikara igortzen dugu, datu horien erabilera eta tratamendua ezagutzeko. SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAK bere esku gordetzen du pribatutasun-politika hau edozein unetan aldatzeko edo egokitzeko eskubidea. Beraz, web-orrian sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikustea gomendatzen dizugu.

1. Harremanetarako inprimakiak.
a. Helburua. Inprimaki honen helburua da harremanetarako inprimakiaren bitartez egin duzun informazio-eskabideari erantzutea.
b. Legitimazioa. Interesdunak adierazitako adostasuna da datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

2. Webgunean eskueran jarritako helbide elektronikoen bitartez emandako informazioa.
a. Helburua. Zure informazio-eskabideari erantzutea.
b. Legitimazioa. Eskabidea posta elektronikoaren bidez bidaltzen diguzunean ematen duzun adostasuna.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

3. Hautagaitza espontaneoak.
a. Helburua. SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAK langileak hautatzeko egiten dituen prozesuen berri ematea.
b. Legitimazioa. Interesdunak emandako adostasuna, bere hautagaitza espontaneoaren indarrez ematen diguna.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

4. Gurekin lan egiteko inprimakia eta hautagaitza espontaneoak.
a. Helburua. SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAK langileak hautatzeko egiten dituen prozesuen berri ematea.
b. Legitimazioa. Interesdunak emandako adostasuna, bere hautagaitza espontaneoaren indarrez ematen diguna.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

5. Albiste-buletina bidaltzea eta harpidetzea.
a. Helburua. SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAREN newsletter edo albiste-buletina erabiltzaile harpidedunei bidaltzea kudeatzea.
b. Legitimazioa. Zerbitzu horretan harpidetzen diren interesdunen berariazko adostasuna, horretarako laukia markatuta adierazia.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

3. DATUEN BESTE TRATAMENDU BATZUK

1. Harreman profesionaletarako bakarrik.
a. Helburua. Bion artean dugun harreman profesionala mantentzeko helburuarekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAN.
b. Legitimazioa. Interes legitimoa.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

2. Sare sozialen bidezko harremanetarako bakarrik.
a. Helburua. SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAN honako helburu hauekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:
— Kontsulta, eskabide edo eskaerei erantzuteko.
— Eskatutako zerbitzua kudeatzeko, eskabideari erantzuteko edo eskaera bat tramitatzeko.
— Erabiltzailearen eta arduradunaren arteko harremana ezartzeko eta jarraitzaileen komunitatea sortzeko.

b. Legitimazioa. Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa eta dagokion sare sozialaren ingurunean kontratu-harremana onartzea.

c.Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada. Hala ere, gehien erabiltzen ditugun sare sozialen pribatutasun-politika berrikustea gomendatzen dugu. Izan ere, sare sozialak iparramerikarrak direnez, datuak Ameriketako Estatu Batuetara transferi ditzakete.

3. Matrikula-orrian bildutako datuetarako bakarrik.
a. Helburua.
· Ikaslearen eta haren senitartekoen eta ikastetxearen arteko harremana kudeatzea.
· Hala badagokio, ikaslearen osasun-datuak ezagutzea, bizkor eta arretaz jardun ahal izateko (alergiak, patologia kronikoak, elikagai jakin batzuekiko intolerantzia, medikazio kronikoa, medikamentuekiko intolerantzia eta abar).
· Ikaslearen osasun-datuak tratatzea, hezkuntza-etapan haren bilakaerarako behar direnak, Ikastetxearen Orientazio Sailak egiten duen lanaren barruan.
· Hezkuntza-jarduerak, kirol-jarduerak eta jarduera ludikoak antolatzea (museoetarako bisitak edo interes kulturala, zientifikoa edo historikoa duten lekuetarako txangoak).
· Bildutako ikasleen eta senitartekoen bideoak eta irudiak web-orrian eta sare sozialetan ezagutzera ematea.

b. Legitimazioa. Datuen tratamendurako legitimazioa da interesdunaren / legezko ordezkariaren (aita / ama / legezko tutoreak) adostasuna, harreman juridiko bat egikaritzea, tratamendua ikaslearen funtsezko interesak babesteko beharrezkoa izatea, eta aplikatzen dizkiguten legezko betebehar hauek betetzea:
· Ikaslearen nahitaezko eskolatzearekin erlazionatutako datuen tratamenduak, osasun-datuenak eta ikuskatzaileek beren jarduera egikaritzean eskuratzen dituztenenak barne (dokumentazio pedagogikoa, akademikoa eta administratiboa), Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak legitimatzen ditu —hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeraren arabera—.
· Zerga- eta kontabilitate-xedeak dituzten tratamenduak, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak legitimatuak.
· Egindako zerbitzuen ordainketari dagozkion ordainagirien kobrantzaren kudeaketa Ordainketa Zerbitzuen eta Finantza Arloko Presako beste Neurri batzuen azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren babespean dago.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, matrikula-orria betetzean. Behar denean, ikasleen datuak erakunde eta entitate hauei jakinarazi ahal izango zaizkie, legezko betebehar bat betetzeko edo ikasleek horretarako adostasuna eman digutenean:
· Hezkuntza Ministerioari eta Hezkuntza Sailari, indarrean dagoen legeriaren arabera.
· Banku-erakundeei, kobrantzarekin erlazionatutako datuak, helbideratutako ordainagiriak kudeatzeko.
· Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eskatzen duenean, helbideratutako ordainagirien kobrantzarekin erlazionatutako datuak.
· Bidaia-agentziei, bidaiak antolatzeko; aseguru-etxeei, aseguruak kontratatzeko (istripuak, bidaiak); eta erakunde publiko eta/edo pribatuei, txangoetan eta antzeko jardueretan ikasleen bertaratze-maila kontrolatzeko.
· Bisitatutako erakundeei edo antolakuntzaz arduratu direnei, ikasleak irteeretan, txangoetan eta hirugarren erakunde publiko edo pribatuetarako bisitaldietan parte hartzen duenean.
· Ikaslearen irudia edo hari buruzko beste informazio batzuk argitaratzea, ikastetxean egindako jardueren ingurukoak.
· Ikastetxeko ikasle ohien elkarteari (IOE).
· Ikastetxeko guraso-elkarteari.
· Eskola Katolikoei.
· Arrupe Fundazioari.
· Ikaslearen irudiak edo bideoak komunikazio-kanalen eta prentsaren bitartez argitaratzea.
· Ikaslea bere gelako ikasleen familien artean erakusten duten orlako argazkiak ezagutzera ematea.

Ikaslearen irudiak edo hari buruzko beste informazio batzuk (ikasleak parte hartzen duen jarduerekin eta lantegiekin zerikusia dutenak) tratatzeko adostasuna eman badiguzu, ikastetxearen komunikazio-kanaletan emango dira ezagutzera. Ondorio horretarako, erakundeak erabiltzen dituen sare sozial nagusien pribatutasun-politika berrikustea gomendatzen dugu, hots: Twitter, Facebook, Instagram eta YouTube. Sare sozialak iparramerikarrak direnez, datuak Ameriketako Estatu Batuetara transferi ditzakete. Hortaz, haien pribatutasun-politika ezagutzea gomendatzen dizugu.
4. Orientazio Sailerako bakarrik.

a. Helburua. Orientazio Sailean komenigarritzat jotzen diren ebaluazio-proba psikopedagogikoak eta gaitasun-probak egitea, ikasle bakoitza orientatu ahal izateko eta hari dagokion txosten diagnostiko egokia egiteko.
b. Legitimazioa. Datuen tratamendurako legitimazioa da interesdunaren / legezko ordezkariaren (aita / ama / legezko tutoreak) adostasuna.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.
5. Eskolaz kanpoko jardueretarako bakarrik.
a. Helburua.
· Ikastetxeak eskainitako eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko eskabideak kudeatzea.
· Gure kontratu-konpromisoak eta zerga- eta kontabilitate-betebeharrak betetzeko behar diren administrazio-, zerga- eta kontabilitate-tramite guztiak egitea.
· Dagozkien kobrantzak kudeatzea, helbideratutako ordainagiriaren edo baimendutako beste ordaintzeko modu batzuen bidez, finantza-erakundearen bitartez.

b. Legitimazioa. Eskabidea posta elektronikoaren bidez bidaltzen diguzunean ematen duzun adostasunean oinarritzen da datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa.

c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

6. Zerbitzu osagarrietarako bakarrik.
a. Helburua.
· Eskatutako zerbitzuak kudeatzea.
· Ikaslearen osasun-datuen tratamendua, bizkor eta arretaz jardun ahal izateko (alergiak, patologia kronikoak, elikagai jakin batzuekiko intolerantzia, medikazio kronikoa, medikamentuekiko intolerantzia eta abar), baldin eta behar bada eta betiere eskatutako zerbitzu osagarria gogoan hartuta.
· Gure kontratu-konpromisoak eta zerga- eta kontabilitate-betebeharrak betetzeko behar diren administrazio-, zerga- eta kontabilitate-tramite guztiak egitea.
· Dagozkien kobrantzak kudeatzea, helbideratutako ordainagiriaren edo baimendutako beste ordaintzeko modu batzuen bidez, finantza-erakundearen bitartez.

b. Legitimazioa. Kontratu bat betearaztea, legezko betebehar bat betetzea eta interesdunaren adostasuna.

c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

7. Borondatezko ekarpenerako bakarrik.
a. Helburua. IKASTETXERAKO zure borondatezko ekarpenaren ondorio diren betebeharrak kudeatzea.
b. Legitimazioa. Zure borondatezko ekarpena egikaritzea eta dagozkigun legezko betebeharrak betetzea.
· Zure borondatezko ekarpenaren ondorio diren betebeharrak betetzea, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-erregimenari eta mezenasgoarentzako zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen arabera.
c. Hartzaileak. Zure datuak zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkio, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-erregimenari eta mezenasgoarentzako zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legea betetzeko.

8. Atzerriko truke-programetarako eta/edo uda-ikastaroetarako bakarrik.
a. Helburua. Ikastetxearekiko kontratu-harremana eta ikaslearen atzerriko truke-programako eta uda-ikastaroetako parte-hartzea kudeatzea.
b. Legitimazioa. Datuen tratamendurako legitimazioa kontratu bat betearaztean eta interesdunaren adostasunean datza.
c. Hartzaileak. Zerbitzua behar bezala egiteko, zure datuak helmugako erakundeei lagako zaizkie.

9. Ikastetxeaz kanpoko irteeretarako bakarrik.
a. Helburua. Ikasleak ikastetxetik kanpo egindako irteera kudeatzea.
b. Legitimazioa. Harreman juridiko bat egikaritzea.
c. Hartzaileak. Datuak bisitatutako erakundeei edo antolakuntzaz arduratu direnei jakinarazi ahal izango zaizkie, ikasleak irteeretan, txangoetan eta hirugarren erakunde publiko edo pribatuetarako bisitaldietan parte hartzen duenean. Nolanahi ere, zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

10. Bideozaintzako kameren irudien tratamendurako bakarrik.
a. Helburua. Segurtasun-arrazoiak direla eta, gure instalazioak bideozaintzako sistemez hornituta daude.
b. Legitimazioa. SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAK bere instalazioen segurtasunerako erdietsi nahi duen interes legitimoa, baldin eta interesdunaren interesa edo oinarrizko eskubide eta askatasunak nagusitzen ez badira.
c. Hartzaileak. Zure datuen hartzaileak gure ikastetxeko arloak/sailak izango dira, baita zure datuak lagako dizkiegun hirugarrenak ere, baldin eta datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera zilegi bada.

4. KONTSERBATZEKO EPEAK

5. NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK.

Ikastetxeak ez du aurreikusten datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Behar izanez gero, datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudian (hala nola Europako Erregelamenduan) aurreikusitako parametro eta eskakizunen araberako babes-maila eta bermeak betetzen dituztela frogatu duten aplikazioei besterik ez zaizkie egingo, edo nazioarteko transferentzia egiteko legezko gaikuntza dagoenean.

6. ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK DATUEN TRATAMENDUARI DAGOKIONEZ?

Datuen titular zaren aldetik, eskubidea duzu zure datuen tratamendurik ba ote den egiazta diezazuten eskatzeko, zure datu pertsonalak irispidean izateko, datu okerrak zuzen ditzaten eskatzeko edo, hala badagokio, haiek ezaba ditzaten eskatzeko, baldin eta, beste zenbait arrazoiren artean, datuak bildu zirenerako behar ez badira edo zuk, interesdun gisa, emandako adostasuna kentzen baduzu. SAN IGNACIO LOYOLA IKASTETXEAK indarrean dagoen araudiaren arabera tratatu eta kontserbatuko ditu zure datuak. Dena den, interesdun zaren aldetik, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu. Kasu jakin batzuetan, datuak transferitzeko eskubidea egikaritu ahal izango duzu. Horrelakoetan, erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean entregatuko dizkizute, zuri edo zuk izendatzen duzun tratamenduaren arduradunari. Eskubidea izango duzu eman duzun adostasuna edozein unetan eta edozein tratamendutarako errebokatzeko. Zure eskubideak egikaritzeko, jar zaitez gurekin harremanetan ikastetxea@donostiajesuitak.org helbide elektronikoaren bitartez. Arestian adierazitako eskubide guztiak egikaritzeko inprimakiak dauzkagu. Halere, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak egindakoak ere erabil ditzakezu. Zure eskubideak behar bezala egikaritzeko aukera izan ez duzula iruditzen bazaizu, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari erreklamazioa aurkezteko. Ebazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da, zure eskabidea jasotzen denetik aurrera. Zure datuen aldaketaren bat izanez gero, eskertuko genizuke idatziz behar bezala jakinaraztea, zure datuak eguneratuta izan ditzagun.