Haur Hezkuntza

Jarraian ikasgelan ezarri ditugun hainbat erreminta, estrategia eta proiektu esanguratsu aurkezten ditugu. 

Jesuitak Donostian eguna 3 momentutan antolatzen dugu: Egunaren irekiera edo Momentu Biribila, Ekintzaren garapena eta Itxiera.

> Egun bat Haur Hezkuntzan nolakoa den ikusi

Apertura del dia Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea icono sol

Egunaren irekiera

Gure ikasleen autonomia garatzeko planifikazioa eta helmuga bidezko lanketa funtsezkoak dira. Horregatik, Momentu Biribilarekin ekiten zaio egunari. Gogoeta eta barnekotasuna latzeko unea izateaz gain, eguneko planifikazioa egiteko momentua da. Haur Hezkuntzan ikasleentzako ezagunak diren argazki eta irudiak erabiltzen ditugu planifikazioa egiteko, eta eguneko protagonista den ikaslearen laguntzarekin egiten da.  

> Autonomiaren garapenari buruzko bideoa ikusi

Apertura del dia Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Desarrollo de la actividad Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea icono sol

Ekintzaren garapena

Ekintzaren garapenean, ikasleek egunean zehar gauzatu beharreko jarduerak egiten dituzte. Haur Hezkuntzako ordutegia ondorengo proiektuetan antolatu dugu: txokoak, ikasgai espezifikoak, asanblea eta proiektua. 

Ordutegia eta antolakuntza

Etapa Infantil Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Txokoak

Curriculum-ari lotutako trebeziak garatzeko diseinatu ditugun espazio esperientzialak dira. Txokoak dinamikoak dira, 2-3 astean behin aldatzen dira, eta ikasleek modu autonomoan aukeratzen dute non jolastu, alegia, erabakitzeko gaitasuna sustatzen dute. Ingelerako irakasleak txokoetan parte hartzen du hizkuntzaren erabilera ikasleentzat hurbilak diren testuinguruetan lantzeko xedez. 

> Bideoa ikusi

 

Etapa de primaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Ikasgai espezifikoak

Haur Hezkuntzan irakasgai espezifiko modura irakurketa eta idazteka, matematika, musika, ingelesa, psikomotrizitatea eta erlijioa lantzen ditugu.

 

Secundaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Asanblea

Irakaslearekin eta ikaskideekin harremanak lantzeko eta taldea indartzeko topagunea da.

 

Secundaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Proiektuak

Ikasketa esperimentala eta manipulatiboan oinarritutako proiektu desberdinak lantzen ditugu ikasleekin. Ikasleen errealitatetik hurbil dauden gaiak lantzen ditugu, ikasketa esanguratsua izan dadin.

 

Metodologia esanguratsuak eta proiektuak

1 Matematicas ABN Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

ABN Matematikak

Era manipulatiboan, esperimentalean eta ikaslearen errealitatean hurbilekoak diren egoerak eta materialak erabiliz matematika lantzea proposatzen duen metodologia da. ABN metodologiak, gainera, ikasketa pertsonalizatua sustatzen du, izan ere, emaitzara bide desberdinetatik heldu daiteke, ikasle bakoitzak duen arrazoibidea errespetatuz. 

Haur Hezkuntzan jolas gakoan lantzen ditugu zenbakiak, adin honetan jolastuz ikasten baitute haurrek.

> Bideoa ikusi

2 Robotica y Programacion Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Altxor bizia

Sormena, jakinmina eta imajinazioa landuz ikasleek Jesusen bizitza ezagutzen dute Altxor bizia proiektuaren bitartez. Altxor biziak istorioekin elkarreraginean aritzeko gonbita egiten die parte-hartzaileei, beren esperientziarekin eta testuinguruarekin erlazionatuz. Proiektuak dimentsio espiritualaren garapena bultzatzen du, hausnarketa pertsonala sustatzen dituzten galderen bidez eta erantzun sortzaile eta irekietarako denbora eskainiz.

3 Convivencias Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Elkarbizitzak

Norberak bere burua aztertu, ikaskideen arteko harremanak landu eta fedean murgiltzea xede duen proiektua da. Proiektu transbertsala da, ikasleen garapen espirituala lantzea xede du eta ikasle guztiekin maila guztietan lantzen dugu. 

4 Proyecto Linguistico Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Irakurketa-idazketa proiektua

Haur Hezkuntzako idazketa-irakurketa proiektuak haurrek letrak ezagutzen gozatzea sustatzen du. Horretarako, aurre-irakurketa gaitasunak (ikusizko pertzepzioa, elementuen elkartzea, ikusmen- eta entzumen-diskriminazioa) eta motrizitate fina bezalako beste gaitasun batzuk lantzen ditugu, idazterako garaian segurtasuna eta sendotasuna izan dezaten. Honez gain, 3 urterekin ikasleen hizkuntza kontzientzia lantzen dugu jolas, ipuin eta abestien bitartez, eta pixkanaka, fonemak eta silabak bezalako elementuak txertatzen joaten gara 4 eta 5 urterekin. Hau guztia, ikasle bakoitzaren erritmoak aintzat hartuz.

>Bideoa ikusi

4 Proyecto Linguistico Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Hizkuntza proiektua

Hizkuntza proiektua ikastetxeko etapa osoan zehar ikasleen euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko gaitasun komunikatiboak sustatzeko apustua da. Haur Hezkuntzan D ereduan ikasten dute ikasleek, euskaraz. Ingelesarekin lehen hastapenak ere egiten dira.

Cierre del dia Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea icono luna

Egunaren itxiera

Egunaren itxiera autoebaluazio eta hausnarketa unea da, ezinbesteko momentua ikasleak euren ikasketa prozesuaz jabe egin daitezen.

Eguneko helmuga lortu ote dugun aztertzen dugu, bizitakoaz hausnartzen dugu, nola sentitu garen eta zer ikasi degun ikusten dugu, guztiaz konsziente egin eta esker ona sentitzeko.

Cierre del dia Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Bilera pertsonalizatu bat nahi dut

Gure hezkuntza proiektua ezagutzeko hitzordua nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.