Nahi dugun ikaskuntza sustatzen duten espazioak
Espazioak ikasleen ikaskuntza-prozesua gauzatzeko ezinbesteko elementuak dira. Autore desberdinek ikerketa eta informazio ugari publikatu dute pertsonek dugun ikasteko moduan espazioek duten eraginaren inguruan.
Gure eraldaketa-prozesuari ekin genionean, gure antolaketa, curriculuma eta ordutegiak birpentsatzeaz gain, gure ikaskuntza-eredu berria ezarri ahal izateko espazioak egokitu behar genituela ikusi genuen. Espazioak zainduz, gainera, gure ikasleei mezu positibo bat helarazten diegu, gure hezkuntza-proiektuaren erdigunean sentitzen dira.
Etapaz etapa, honako irizpide estrategiko hauek betetzen dituzten ikasgela berriak diseinatzen eta sortzen ari gara:
1.
Gela erosoak
Gure espazio berriak goxoak, irekiak, argitsuak, seguruak… dira. Portaera zibikoa sustatzen dutenak eta gure ikasleei eta hezitzaileei ongietorria ematen dietenak.
2.
Erabilera anitzeko espazioak
Espazio zabalei eta altzari malguei esker, ikasteko hainbat modu sustatzeko eta helburu pedagogikoei erantzuteko konfiguratu ditzakegu espazioak modu erraz eta arinean.
3.
Ikasketa modu desberdinak
David Thornburg autorearen metaforek ikasketa modu desberdinak deskribatzen dituzte: campfire, watering hole, cave eta life. Espazio berean ikasketa modu desberdinak aldi berean gertatzea ahalbidetzeak eta ikasle guztiak gauza bera egiten ez aritzeak, pertsonalizazioan sakontzen laguntzen digu.
4.
Irakasleen gela integratuta
Gure ikasleen eredu bizia gara, elkarrekin lan egiten ikusten gaituztelako. Honez gain, ikasgelan gertatzen denaren gainbegiratze pasiboa egin dezakegu.
Espazio berrien konfigurazioak, gainera, ikasketa partekatua sustatzeko aukera ematen du. Lan egiteko modu berri honek, ikasleen ikaskuntza aberasten du eta pertsonalizaziora hurbiltzen gaitu.
Tour birtuala
Jesuitak Donostiara bisita birtuala egin dezakezu.
Ezagutu gure instalazioak etapaz etapa, 2 urteko geletatik Bigarren Hezkuntzaraino, baita eremu komunak, jantokiak eta kanpoaldea ere. Gure ikastetxeko txoko guztiak ia bertatik bertara ezagutzeko ibilbide bat.