2.Batxilergoko ikasleak erabaki garrantzitsuetan murgilduta daude ikastetxeko azken etapa honetan: eta, datorren urtean zer? Erabakian bidelagun izateko martxan jartzen ditugun egitasmoen barruan, urtero, Orientazio astea antolatzen dugu. 

Aste honetan zehar, unibertsitateak eta lanbide heziketako eskaintza desberdinak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Gurean izango dira, besteak beste, Deustuko UnibertsitateaEuskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea,  eta Hetel (Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartea). Gainera gure ikasleak Biogipuzkoa ezagutzera joango dira.. Aurkezpen desberdinak antolatu dira eta ikasleek aukera izango dute gehien interesatzen zaien gaien inguruan informazioa eskuratzeko eta galderak egiteko. 

Honekin batera, 3. ebaluaketan ikasle ohien bisita izango dute ikasleek. Euren egoera berdinean egon diren gazteekin hitz egitea aukera ezinhobea izaten da zalantzak, urduritasunak eta kezkak elkarbanatzeko, eta noski, lasaitzeko. Gainera, momentua aprobetxatzen dugu Ikasle Ohien Elkartea aurkezteko, Jesuitak Donostiako ikasle izan diren pertsona guztien elkargunea da Elkartea. 

Orientazio astea, orientazio prozesuan zehar egiten diren beste hainbat ekintzen artean kokatzen da, besteak beste, tutoretza plana eta bertan egiten diren elkarrizketak edota Elkarbizitza saioak, azaroaren 15 eta 17an ospatu zirenak. 

Etorkizuneko erabaki honek gure ikasleen bizitzan duen garrantziaz konsziente, ahalik eta baliabide gehien eskaintzen dizkiegu prozesu honetan hurbil egon eta laguntzeko.