Iparraldeko Jesuitak Hezkuntza Fundazioak (FEJE Norte) eta Nafarroako Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten joan den urriaren 13an, Harrera eta Murgiltze Programa berri bat martxan jartzeko. Programa hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren ikasleei zuzenduta dago, eta Jesuitak Donostian eta Jesuitak Indautxun garatuko da.

Proiektua joan den ikasturtean jarri zen martxan Iruñeko San Ignacio ikastetxean, eta lehen esperientzia hartatik ikasitakoa oinarri hartuta, aurten gure ikastetxera eta Indautxura zabaldu da.

Ekimena ALBOAN Fundazioarekin, Jesusen Lagundiaren gizarte-erakundearekin, elkarlanean garatuko da. Helburua beste herrialde batzuetatik etorri eta zaurgarritasun-egoeran dauden ikasleei harrera egokia egitea da, haien hezkuntza- eta gizarte-beharrei erantzun pertsonalizatua eskainiz.

Jesuitak Donostian dagoeneko Malak dugu gure taldean. Bera arduratuko da ikasleei eta haien familiei harrera egin eta prozesu honetan bidelagun izateaz. Besteak beste, hizkuntza-gaitasuna garatzen, ikastetxeko egunerokoan integratzen eta ikasle bakoitzari jarraipen pertsonalizatua eskaintzen lagunduko du.

Programa berri honen bidez, gure ikastetxera iristen diren ikasleen harrera eta akonpainamendua hobetzen jarraitu nahi dugu, bakoitzaren beharretara egokitutako arreta gertukoa eskainiz.

Jorge Urruriak azpimarratu zuen bezala, «proposamen honek Jesuitas Norte Fundazioak hezkuntza integralarekin duen konpromisoa islatzen du, bereziki egoera zaurgarrienetan dauden pertsonekin».

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.