Azaroaren 21ean, larunbatean, Haur Hezkuntzako Ate Irekiak ospatuko ditugu Jesuitak Donostian!
Aukera paregabea izango da gure ikastetxea, hezkuntza-proiektua eta egunerokoan lan egiteko dugun modua gertutik ezagutzeko. Saioa Lehen Hezkuntzako Da Vinci aretoan hasiko dugu eta, ondoren, Haur Hezkuntzako gelak bisitatuko ditugu. Datorren ikasturterako ikastetxe bila bazabiltzate, animatu etortzera!
Gainera, aurrematrikula-orria ere bete dezakezue, matrikulazio-prozesuari buruzko informazio garrantzitsua jasotzeko.
Zuen zain egongo gara!

