DBH2ko ikasleak, Ukranian bizitzen ari diren egoera lantzen ari dira ikasgai desberdinetan. Gai soziopolitiko gisa lantzeaz aparte, alderdi emozionala ere landu dute. Irakasleak DBH2ko ikasle gisa, zer egin zezaketen galdetu zienean, taldetxo bat bere kabuz mugitzen hasi zen. Behin lanean hasi zirenean, Ukraniako gerraz aparte, munduan hain ezagunak ez diren beste hainbat gatazka daudela konturatu ziren. Guda guzti hauen kontra oihu egiteko bideo bat eta kartel bat sortu zuten. Azken hau, ikastetxeko eraikin nagusian zintzilikatu zuten. ‘Gerrarik ez’ dio, ez Ukranian, ez Sirian, Yemenen edota Palestinan, besteak beste.

Grito contra la guerra
Grito contra la guerra

Behin bideoa eta kartela sortu zituztenean, azken hau eraikin nagusian zintzilikatzeko baimena eskatu zuten. Horretarako, zuzendaritzari zuzendutako testu edo eskutitz bat prestatu zuten eta zuzendaria den Jon Arrutirekin bildu ziren hontaz hitz egiteko.

Grito contra la guerra
Grito contra la guerra

Hementxe partekatzen dugu ikasle hauek prestatutako idatzia eta bideoa, benetan polita delako erakutsi duten enpatia eta mundua eraldatzeko grina.

Zuzendaritza talde agurgarria:

Bigarren DBHko ikasle batzuk gara. Lanean aritu garen proiektu bat aurkezteko eta azaltzeko idazten dizuegu.

Ideia hau, gure pastoralistak galdera bat proposatu zigun egun batean hasi zen: ea zer uste genuen egin genezakeela guk, DBH 2. mailako ikasleak izanik. Errekreo orduetan gelan geratzeko aukera eman ziguten, bertan gerrari buruz zer pentsatzen genuenari buruz eta zer uste genuen egin genezakeenari buruz hitz egiteko.

Bururatu zitzaiguna bideo bat grabatzea eskolako Instagramean argitaratzeko izan zen, bideo horretan gerraren aurkako mezu bat bidaltzeko eta sufritzen ari diren pertsonei indarrak bidaltzeko.

Bideoan ikus daitekeenez, ez dugu Ukraniako gerraren aurka soilik hitz egiten. Honen arrazoia munduan gerra asko daudela Ukranakiakoaz bestalde izan zen. Egia da Ukraniako gerrak ikusgarriago egin du gaur egun ere gerrak egoten jarraitzen dutela, baina sufritzen duten bakarrak ez dira Ukraniarrek, beste herrialde askotako pertsonek ere.

Hori guztia kontuan hartuz, bideoaz bestalde fisikoki beste gauzaren bat egiteko ideia izan genuen, badagoelako sare sozialik ez dituen jendea. Bururatu zitzaiguna kartel handi batzuk “Gerrarik ez” mezuarekin egitea izan zen eta horiek eskolako balkoi ikusgarri batean zintzilikatzea izan zen.

Mezu honen bidez, oraintxe bertan aipatutakoa egiteko baimena eskatu nahi dizuegu, hau da, kartelak eskolako balkoian zintzilikatzeko baimena.

Mezu honetan aipatutako zerbaiti buruz galderarik baldin badituzue ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

Zuen erantzunaren zain, agur bero bat,

Esteka honetan duzue ikusgai ere sortu zuten bideoa. Eskerrik asko egoera latz hau bizitzen ari direnentzako mezu polit hauek sortzeagatik. GERRARIK EZ!