Familia agurgarriak,

Orain arte bidali dizkizuegun hainbat komunikazioetan aurreratu dizuegun bezala, 2020-2021 ikasturtearen prestakuntzari begira, batez ere, bi helburu zehatz hartu ditugu kontuan:

-Gure ikasleen kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzea.
-COVID-19aren hedapenaren prebentzioa hezkuntza-komunitatean.

Egun hauetan, diseinatu dugun lan-plangintzari azkeneko ukituak ematen ari gatzaizkio eta familiekin ospatzen ari garen bileretan, oso ekarpen interesgarriak jasotzen ari gara zuen aldetik eta hori, benetan, eskertzekoa da.
Bien bitartean, zuekin lehendik ere partekatu dugun eta zuen interesekoa izan daitekeen informazioa jaso dugu:

-2 urtekoen Egokitze-aldia.
-Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza antolatzeko plana.
-Bigarren Hezkuntza eta BATXerako jarraibideak.
-Sarrerak eta irteerak ikastetxera.

Gogoratzen dizuegu, ikasturte honek gure hezkuntza-komunitatearen ahalegin berezia eskatuko duela eta, beraz, garrantzi handia duela, besteak beste, prestatu dugun plangintza ongi ezagutzea eta bertan azaltzen diren arauak bete eta errespetatzea.

Dokumentu horiek eta bidean sor daitezkeen berriak eguneratzen joango gara.

Ongi-etorri 2020-2021 ikasturtera!