Eskuartean duzun liburuaren idazlea aurrez aurre izatea ez da ohikoa izaten… Horregatik, atzoko eguna luzaroan gogoratuko dute gure Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek. Izan ere, atzo, Ibon Martin idazlea ezagutu eta harekin solasean egoteko aukera izan zuten. 

“Onin eta baleen festa” liburua irakurri berri dute ikasleek eta Ibonen bisita ilusio handiz jaso zuten. Galdera mordoa bota zizkioten haren lana ezagutu eta idatzi duen istorio honen inguruan. Zein ongi pasa zuten! 

Mila esker Ibon zure bisitagatik! Ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko horrelako esperientziak bizitzeko aukera izatea benetan aberasgarria da. Zorionez, ez da abenduko bakarra izango! Datorren abenduaren 15ean Txano eta Oscar liburu bildumaren ilustratzailea den Patricia Pérez eta Julio Santos gurekin egongo dira!