Abenduaren 18an, larunbatean, TopaGROS ekimenean parte-hartu zuten DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. Arrupe Elkartearen bidez, eta San Inazio Parrokiarekin elkarlanean gauzatzen den ekimena, aurten bai, aurrera eramateko aukera izan genuen. Groseko supermerkatuetan janari bilketa egin zuten ikasleek behar gehien dituzten familia eta pertsonen artean banatu ahal izateko.

Arrupe Elkarteak sareetan aipatu zuen bezala, larunbatean Gros auzoa argi berezi batekin argiztatu zuten gure ikasleek. Ikastetxearen izenean, harrotasuna baino ezin dugu sentitu gure ikasleak horrelako egitasmoetan inplikatuta ikusten ditugunean.

Besteei laguntzeko pertsonak heztea da gure proiektuaren bihotza, eta gure ikasleak bide honetan inplikatuta ikusteak gorpuzten du adierazpen horrekin esan nahi dugun guztia. Mila esker bertan egon zineten guztiei.