Prest al zaudete?
Otsailaren 4an, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Nafarroa Behera plazara aterako dira goizean, Santa Ageda bezpera auzoan ospatzeko.
Otsailaren 6an, 5 urteko ikasleek Kaldereroak ospatuko dituzte, eguraldia lagun bada, ikastetxeko patioan.
Eta ospakizunei amaiera emateko, otsailaren 13an Inauteriak ospatuko ditugu! Ikasle zein hezitzaileak ilusio handiz ari dira prestatzen ikastetxea kolorez betetzeko. Gogoratu, hezitzaileen kasuan etapaz etapa gai bat aukeratu dutela… zein izango ote da?
Arrupek ere arratsaldeko ekintza berezi bat antolatuko du DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.
Oharra: gogoratu otsailaren 16a jaieguna dela.

