Batxilergoa
Jarraian ikasgelan ezarri ditugun hainbat erreminta, estrategia eta proiektu esanguratsu aurkezten ditugu.
Jesuitak Donostian eguna 3 momentutan antolatzen dugu: Egunaren irekiera edo Momentu Biribila, Ekintzaren garapena eta Itxiera.
Egunaren irekiera
Momentu Biribilarekin ekiten zaio egunari. Gogoeta eta barnekotasuna latzeko unea izateaz gain, ikasleekin egunaren planifikazioa aztertzen dugu Agenda erabiliz.
Jarduna modu honetan hasteak planifikazioari eta helmuga bidezko lanari lotutako abilezien lanketa sustatzen ditu, ezinbesteko gaitasunak ikasleen autonomia indartu eta garatzeko.
Ekintzaren garapena
Ekintza eta proiektu anitz gauzatzen dira etaparen barruan. Jesuitak Donostia Batxilergo eredu desberdinak eskaintzen ditugu.
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK | ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA |
Gizarte zientziak | Osasun-zientziak |
Giza zientziak | Tekniko-zientifikoa |
Metodologia esanguratsuak eta proiektuak
Tutoretza plana
Bigarren Hezkuntzan hezkuntza komunitate osoa inplikatzen eta antolatzen duen tutoretza planaren proiektua garatzen ari gara, besteak beste, tutoreak, pastoralistak, hezitzaileak, familiak eta ikasleak.
Tutoretza planak ikasleen etengabeko jarraipena indartzen du, alor akademiko zein emozional baten ikuspegitik.
Boluntariotza
Ostiral arratsalde eta larunbat goizetan, ikasleak elkarte desberdinetan bolondres lanetan aritzen dira. Ikasleen %65eko parte-hartzearekin, boluntariotza proiektuak gorpuzten du ikasleengan eragin nahi dugun “Besteei laguntzeko pertsonak” izatearen esentzia.
Elkarbizitzak
Egunerokoaz haratago, Elkarbizitzak geldiune bat dira, bi egunez ikasleek euren buruarekin eta ikaskideekin konektatzeko.
Elkarbizitzak pastoral taldeak gidatuta gauzatzen dira eta helburua da ikasleek euren burua aztertu eta ezagutzea, ikasleen arteko harremanak lantzea eta ikasleak fedean murgiltzea. Proiektu transbertsala da, ikasleen garapen espirituala lantzea xede du eta ikasle guztiekin maila guztietan lantzen dugu.
Hizkuntza proiektua
Hizkuntza proiektua ikastetxeko etapa osoan zehar ikasleen euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko gaitasun komunikatiboak sustatzeko apustua da. Ikasketa prozesu egokia bermatzeko, besteak beste, irakasle natiboak egoten dira klasean, beste herrialdeetako ikasleekin elkar-trukaketak gauzatzen dira eta hainbat ikasgai atzerriko hizkuntzetan ematen dira.
Academica. Diploma Dual®.
Bachillerato + American High School Diploma.
Diploma Duala®-ren inguruan informazio gehiago nahi duzu?
Bilera pertsonalizatu bat nahi dut
Gure hezkuntza proiektua ezagutzeko hitzordua nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.