DBH

Jarraian ikasgelan ezarri ditugun hainbat erreminta, estrategia eta proiektu esanguratsu aurkezten ditugu.

Jesuitak Donostian eguna 3 momentutan antolatzen dugu: Egunaren irekiera edo Momentu Biribila, Ekintzaren garapena eta Itxiera.

Apertura del dia Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea icono sol

Egunaren irekiera

Momentu Biribilarekin ekiten zaio egunari. Gogoeta eta barnekotasuna latzeko unea izateaz gain, ikasleekin egunaren planifikazioa aztertzen dugu Agenda erabiliz.

Jarduna modu honetan hasteak planifikazioari eta helmuga bidezko lanari lotutako abilezien lanketa sustatzen ditu, ezinbesteko gaitasunak ikasleen autonomia indartu eta garatzeko.

Apertura del dia Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Desarrollo de la actividad Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea icono sol

Ekintzaren garapena

Ekintzaren garapenean, ikasleek egunean zehar gauzatu beharreko jarduerak egiten dituzte. DBHn proiektu interdiziplinarretan, tutoretza planean eta ikasgai espezifikoetan antolatu dugu ordutegia. 

Ordutegia eta antolakuntza

Etapa Infantil Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Proiektu interdiziplinarrak

Ikasgai desberdinak uztartzen dituzten proiektuak gauzatzen ditugu DBHko ikasleekin. Eduki eta kontzeptuak testuinguru anitzetan aplikatuz ulermen globala eta ikuspegi desberdinak aintzat hartzen dituena indartzen da, eta ikasleen inplikazioa areagotzen da erronkaren ebazpenari esker. 

Etapa de primaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Tutoretza plana

Bigarren Hezkuntzan hezkuntza komunitate osoa inplikatzen eta antolatzen duen tutoretza planaren proiektua garatzen ari gara, besteak beste, tutoreak, pastoralistak, hezitzaileak, familiak eta ikasleak. 

Tutoretza planak ikasleen etengabeko jarraipena indartzen du, alor akademiko zein emozional baten ikuspegitik.

Secundaria Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea
Flecha Verde Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

 

Ikasgai espezifikoak

Curriculum-a lantzeko hainbat eduki ikasgai espezifiko bidez lantzen dira. Ikasketa prozesua 4 etapetan antolatu dugu burmuinak duen ikasteko moduan oinarrituta. Gainera, ikasgai espezifikoetan ulermen sakona eta ikasketa esanguratsua bermatzen dituzten proiektuak gauzatzen ditugu.

 

Metodologia esanguratsuak eta proiektuak

1 Matematicas ABN Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Ikasketa etapak

Ikasleen ikasketa esanguratsua bermatzeko unitate didaktikoak 4 etapetan antolatu ditugu. Etapa bakoitzak bere helburu eta eduki propioak ditu eta burmuinak duen ikasteko ibilbide naturala aintzat hartzen du: abiapuntua, gaiari lotutako aurre-ezagutzak aztertzen ditugu; ikerketa, ezagutza areagotu eta dakigunarekin konektatzeko etapa; abileziaren garapena, ikasitakoa praktikan jartzeko; eta elkarbanatu, ikasitakoa testuinguru berrietan ezartzeko unea horri esker balio erantsi bat eskaintzeko xedearekin.

Honez gain, gailu digitalek eta egin dugun edukien lanketak ikasleen lan autonomoa sustatzen du. Honi esker, hezitzaileen bidelaguntza ikasleen beharretara egokitzea errazten da, ikasketa pertsonalizatua indartuz. 

 

3 Convivencias Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Elkarbizitzak

Egunerokoaz haratago, Elkarbizitzak geldiune bat dira, bi egunez ikasleek euren buruarekin eta ikaskideekin konektatzeko.

Elkarbizitzak pastoral taldeak gidatuta gauzatzen dira eta helburua da ikasleek euren burua aztertu eta ezagutzea, ikasleen arteko harremanak lantzea eta ikasleak fedean murgiltzea. Proiektu transbertsala da, ikasleen garapen espirituala lantzea xede du eta ikasle guztiekin maila guztietan lantzen dugu.

 

4 Proyecto Linguistico Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Hizkuntza proiektua

Hizkuntza proiektua ikastetxeko etapa osoan zehar ikasleen euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko gaitasun komunikatiboak sustatzeko apustua da. Ikasketa prozesu egokia bermatzeko, besteak beste, irakasle natiboak egoten dira klasean, beste herrialdeetako ikasleekin elkar-trukaketak gauzatzen dira eta hainbat ikasgai atzerriko hizkuntzetan ematen dira.

Academica. Diploma Dual®.

                         Bachillerato + American High School Diploma.

                             Diploma Duala®-ren inguruan informazio gehiago nahi duzu?