Haur Hezkuntzako etapa momentu esanguratsua da pertsonen garapen eta hezkuntza prozesuan. Familia guztiek hoberena nahi dugu gure seme-alabentzat, zoriontsu eta osasuntsu heztea nahi dugu, baina batzuetan hezkuntzaren erronka ez da erraza izaten. Prozesu honetan zalantzak izatea normala da. Zenbaitetan erreminta edota estrategia zehatzen falta sentitu dezakegu, hezkuntza prozesu zoragarri baino zail honetan bidelagun izan daitezkeen tresnak. “Ongi egiten ari al gara?” galderari erantzuten lagunduko digutenak.
Jesuitak Donostian ikasketa prozesua familia eta hezitzaileen arteko elkarlana dela sinisten dugu, eta horregatik, familiak gure aliatu perfektuak izan daitezen nahi dugu, bidelagun izatea. Elkarrekin lan eginez lortuko baitugu gure ikasleen bertsiorik hoberena indartu eta garatzea.
Ondorioz, bi hitzaldi antolatu ditugu Haur Hezkuntzako familiei zuzenduta. Leyre Acuriolak, ikastetxeko psikologoak, gidatuta, saioen helburua ondo hezteko pauta eta aholkuak ematea izango da.
Saioen egunak ondorengoak izango dira.
- Urtarrilaren 26a: 2 urteko eta 3 urteko (HH1) familientzat.
- Otsailaren 2a: 4 eta 5 urteko (HH2 -HH3) familientzat.
Saioak 16:30etan izango dira eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Bertara joateko izen-ematea ezinbestekoa izango da, jarraian duzuen estekan egin daiteke.
Jesuitak Donostiatik aukera hau aprobetxatzera gonbidatu nahi zaituztegu, Leyre Acuriolaren esperientzia eta ezagutzei esker ikasten jarraitzeko.
Argazkia Andrea Piacquadio