Maiatzaren 8an, Jesuitak Donostia-an ADEGIk antolatutako enpresen arteko topaketan parte hartzeko aukera izan genuen.

“Aldaketa eraginez” izenburupean, Amaia Arzamendik eta Regina Otaolak, ikastetxeak azken urteetan bizi duen eraldapen prozesua azaldu zuten hamar bat enpresen aurrean, une bakoitzeko egoeretara moldatu den ikastetxe eredu bezala eta XX. Mendeko ikastetxea izatetik XXI. Mendekoa izatera pasa dena.
IMG-9336
Arlo ezberdinetako enpresetako ordezkariek, atentzio handiz entzun zituzten ikastetxearen ibilbidearen inguruan emandako xehetasunak eta bere gaur eguneko hezkuntza ereduaren ingurukoak. Lehen Hezkuntzako Eredu Pedagokiko Berria ezagutzeko aukera ere izan zuten, ikastetxeko instalazio berriak bisitatuz.
IMG-9345
Topaketan, besteak beste, Lacunza, AEG, Durr Systems Spain, Ibarmia, Montte eta Plastigaur enpresetako kideek hartu zuten parte.