2. DBHko ikasleek idatzi hau prestatu zuten Erlijioa ikasgaian aurrera eraman duten lana aurkezteko. Proiektu honen helburua ikasleek kausa desberdinetan euren ekarpena egitea izan da, mundua hobetzeko bidean haien inplikazioa sustatzea. Gure ikasleak “BESTEEI LAGUNTZEKO PERTSONAK” bilakatzen ari dira, inplikatu eta konprometituak. Eraldaketa sustatzeko pertsona aktiboak. Eta hori ikusteak eragiten duen poztasunarekin elkarbanatu nahi dugu idatzia.
Proiektu honen helburu nagusia beste ikasleek klasean zer egiten dugun ikustea izan da, gehien bat, ikasle txikiagoek. Halaber, gurasoek zer egiten ari garen jakitea nahi dugu.
Urte honetan zehar, erlijioko ikasgaian gauza pila bat egin ditugu, baina orain ez gara hasiko horri buruz hitz egiten… Kontatu nahi dugun proiektu honen barruan, lehenik hasi ginen pelikula zoragarri bat ikusten, “cadena de favores” izenekoa. Pelikula honetan ikusten da irakasle batek beraien ikasleei eskatzen diela ideia bat mundua aldatzeko. Ikasle gehienek ez zioten garrantzia gehiegi eman, baina, ikasle bat asko saiatu zen proiektu hau aurrera eramaten eta, honen ondorioz, mundua aldatzea lortu zuen. Orduan gure erlijioko irakasleak galdera bera egin zigun. Eta hau izan zen gure nota igoerako proiektua, ideia bat pentsatzea mundua aldatzeko.
Hurrengo asteetan taldeka proiektu ezberdinak pentsatu ziren, guztira 7 proiektu ezberdin atera ziren, eta 7 talde hauek haien proiektuak aurkeztu zituzten klase aurrean. Ideia hauek ikusi ondoren eta hauei buruz hizketan, bi proiektu nagusi atera ziren.
Caritasen laguntzarekin bi azpi proiektu sortu ziren, baina, gutxi gora behera ideia berdinarekin, motxilak eta lo zakuak lortzea etxegabeko jendearentzat. Motxilak, beraiek duten guztia han sartzeko. Batzuetan ez dituzte eta motxilarik ez badaukate ezingo dute beraien behar handiko gauzak beraiekin eraman, horregatik proiektu bat motxilen bilketa izan da. Bestea, lo zakuak, ideia berdina dauka, lo zakuak lortzea, etxerik ez duten pertsonei emateko. Batzuetan ez dutelako lo egiteko lekurik edo gauza erosorik. Bi proiektu hauek, caritasekin egiten ari garenez, caritaseko bi boluntario etorri ziren eta gure ideiak sakontzen lagundu ziguten.
Beste proiektua, gure patioaren garbitasunari lotuta dago: birziklatzea oso dibertigarria da. Proiektu honen ideia nagusia gure patio handia garbitzea da. Ideia hau emankorragoa izateko ikerketa bat egiten ari gara zakarrontzien lekuak ikertzen, garbitzaileekin hitz egiten, eta patioko ontzien aurrean ikuskatzen, gero patio ordua amaitzean zaborra lurretik hartzen eta ontzi egokian sartzen.
Gogoratu! Birziklatzea oso inportantea da. Animatu zaitez!