Datorren azaroaren 23an, larunbata, ikastetxeko ateak zabalduko ditugu gure Haur Hezkuntzako proiektua familiei aurkezteko. Saioa Da Vinci aretoan hasiko da, 10:30ean. Lehen zatian, gure eredua aurkeztuko dugu, egiten dugunaren gako nagusiak eta gure proiektuaren bihotza azalduz. Bigarren zatian, geletara hurbilduko gara espazioak ezagutu eta familien zalantza guztiak argitzeko xedez.

Interesa duzuen familiek, mesedez, bete izen-emate galdetegia. Egun honetan etortzerik ez baduzue eta banakako bilera bat eskatu nahi izanez gero, idatzi matrikulazioa@donostiajesuitak.org helbidera.

Zuen zain izango gaituzue!