Ikastetxeko DBH 2.mailako ikasleek Alboan ONG-an bultzatutako Ankur proiektuan parte hartu dute aurten. Ankur, bigarren heziketako ikasleei zuzendutako proposamen pedagogikoa da eta Indiako kultura ezagutzea du helburu.

Proiektu honen baitan ikasleek hiru fase ezberdin izan dituzte. Lehenengo fasean, Indiaren inguruko datuak landu zituzten ikasgelan. Besteak beste, bertako jendearen, ohituren, eraikinen eta kulturaren inguruko datu berriak ikasi zituzten.

Behin India hobeto ezagututa, Xabierrera bidaia izan zuten bigarren faseko ariketa gisa. Xabierren gertuagotik bizi izan zuten Indiako kultura bertako ohiturak beren egunerokotasunean aplikatu zituztelako. Emakume indiar batekin hitz egiteko aukera izan zuten, kasten errealitatea ezagutzeko parada eta baita dantza indiarrak praktikatzekoa ere.

Azken fasea aurrera eramateko ikastetxeko jaiez baliatu ziren ikasleak. Tonbola solidario baten bitartez Alboan ONG-ari emateko dirua lortu zuten beraien jostailu zaharrak tonbolako opari moduan jarriaz.
Fase guztien inguruan hitz egin digute Olatz Usabiaga, Felix Massó eta Pablo Alkorta ikasleek. Hona hemen bideoa!

Ankur proiektuaren testigantza from Jesuitak Donostia Ikastetxea on Vimeo.