Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunaren aldeko 2007/3 Lege Organikoak aukeren berdintasunak erakunde guztietan hastapen estrategikoa izan behar duela ezartzen du.
San Ignacio de Loyola Ikastetxea – Jesuitak Donostiak bere konpromisoa adierazten du emakumeen eta gizonen aukerak eta berdintasun-jokabideak biltzen dituzten politikak ezartzeko eta garatzeko, inor sexua dela eta, zuzen edo zeharka diskriminatu gabe; baita gure erakundean benetako berdintasuna lortzeko neurriak bultzatzeko eta errazteko ere. Erakunde honen jarduera garatzen den arlo guztietan bereganatzen dugu emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna, bereziki zeharkako diskriminazioari so eginez, hori “Itxuraz neutroa den xedapenak, irizpideak edo ekintzak, sexu bateko pertsona beste sexuko pertsonekiko desabantaila bereziko egoeran jartzen duenean” dela ulertuz.
Jesusen Lagundiko Jokabide Kodeak haren langile eta kolaboratzaileenganako instituzioaren jokabideen artean aitortzen du: “pertsonenganako errespetuzko jokabide duinak, eta edozein jokabide iraingarri edo diskriminatzaileren ukatzeak oinarrizko printzipio laga ezina osatzen dute. Inor ez da lanean diskriminatua, baztertua edo onuraduna izango bere ideologia, erlijio edo sinesmenengatik, etnia, arraza edo nazio batekoa izateagatik, bere sexu, sexu-orientazio, gaixotasun, desgaitasun fisiko edo psikikoa edukitzeagatik, langileen ordezkaritza legal edo sindikala izateagatik edo legearen arabera Autonomia Erkidego bakoitzeko edozein hizkuntza ofiziala erabiltzeagatik, kasu bakoitzeko egoera aintzat hartuz.”
Gainera, Jesusen Lagundiko Jokabide kodeak adierazten du “langile eta kolaboratzaileen familia-bizitza bultzatuko dela. Ahal den neurrian, adingabeko seme alabak edo desgaitasun edo gaixotasun larriak dituzten ahaideak bere kargu dituztenei erantzuna emateko laguntza egokia sustatzeko beharrezkoak diren bideak antolatuko dira (ordutegiak, jaiegunak, lanaldi murrizketak edo antzeko enplegu baldintzak, lan-osasuna, lanaldiaren ondorioak izango dituzten bestelako neurriak)”. Horrek esan nahi du bai hautaketa prozesuek eta bai promozioa, baita soldata politika, formakuntza, lan eta soldata baldintzak, ordutegien antolaketa edo konziliazioa, printzipio horren menpe egongo direla.
Bestalde, Jesuitak Donostiako Barne Erregimen Araudiak, ikastetxearen elkarbizitza arauak “pertsonen garapen integralerako errespetua eta diskriminazio eza” direla jasotzen du.
Aurkeztutako printzipioak aurrera eramango ditugu berdintasun-neurriak bultzatuz, eta, une honetan, egungo egoera hobetzeko asmoa duen Berdintasun Plana indarrean jarriz. Horretan dagokion jarraipen-sistema ezarriko da, San Ignacio de Loyola Ikastetxea – Donostia Jesuitetan emakumeen eta gizonen benetako berdintasun helburuaren alde egiteko asmoarekin, eta bide horrekin batera, gizarte osoan ere bai.
Helburu hori aurrera eramateko langileen legezko ordezkariek parte hartuko dute, negoziazio kolektiboan ez ezik, Berdintasun-Plana edo aipatutako berdintasun neurri horiek garatzeko eta ebaluatzeko prozesu osoan ere, gizonen eta emakumeen benetako berdintasunaren aldeko 2007/3 Lege Organikoak ezartzen duen moduan.
arne- eta kanpo-komunikazioari dagokionez, horrekin zerikusirik duten erabaki guztiak jakinaraziko dira, eta emakumeen eta gizonen aukera-berdintasun printzipio horrekin bat datorren fundazioaren irudia kanporatuko da.
Jon Mirena Arruti Irastorza
Zuzendari Nagusia