Ikasle Ohien Elkarteak Ignatius 500 ospakizunaren ekitaldi nabarmenetako bat sustatuko du: Inaziotar Bidea (Loiola-Manresa) bizikletaz egiteko ekintza.
Zehazki, eta San Inazioren konbertsioaren bosgarren mendeurrenaren harira programatutako ekitaldien barruan, Radio ECCAko bi langilek, Javi Bailen eta Alvaro Lobo jesuitekin batera, uztailaren 2tik 8ra bitartean bizikletaz egingo dute Iñigo Loiolakoak 1522an egin zuen bide bera, Loiola eta Manresaren artekoa hain zuzen ere.
Erromesaldiak izaera solidarioa izango du, eta bildutako diru guztia Jesusen Lagundiak COVID-19aren krisiaren ondorioz zaugarritasun egoeran geratu diren pertsonei eta kolektiboei laguntzeko abian jarri duen Seguimos kanpainarako erabiliko da. Gainera, funtsen zati bat ikasketak ordaindu ezin dituzten Radio ECCAko ikasleei bekak emateko erabiliko da, haien laneratzea eta gizarteratzea errazteko.
Ekimena egunero jarraitu ahal izango da Jesusen Lagundiaren Yotubeko kanalaren bidez, baita sare sozialen bidez ere, #ingatius500 hashtagaren bidez.
Proiektuan parte hartu nahi dutenek, halaber, seguimos.jesuitas.es webgunearen bidez egin dezakete euren dohanairekin.
Webgunea: https://bicisig500.webnode.es/
Aurkezpen bideoa: