DBHko 4. mailako teknologiako ikasleek hiru izendapen lortu dituzte “Real Sociedad Challenge” erronkan. Donostiako Sustapenak Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatutako proiektua Berrikuntzaren VII. astearen (Donostia Week Inn) esparruan sortu zen, besteak beste, gazteen talentua sustatzeko, teknologia berrien ezagutza eta erabilpenaren bidez.
Ekimenean hainbat ikastetxetako 257 ikaslek parte hartu dute, 57 taldetan banatuta. Zehazki, talde txuri urdinak planteatutako erronka Reale Arenan elkarbizitzarako gune bat sortzea zen, 3D teknologiaren laguntzarekin, eta Jesuitak Donostiak hiru izendapen lortu ditu kategoria hauetan: partiduaren eguneko konexioa, eguneroko erabilerarako konexioa eta jatorrizko ideiarik onenaren erabileran.
Finala urtarrilaren 29an, ostiralean, izango da, 11:00etan, Reale Arenako palkoan, eta streaming bidez emango da.
Jesuitak Donostiak zorionak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei eta, bereziki, gure ikasleei, egindako lan handiagatik.
Zorte on!