Nola iritsi gara egungo Jesuitak Donostia izatera?
Jesuitak Donostian 90 urte baino gehiago daramatzagu pertsonak ignaziotar pedagogian hezten. Gure historia aldaketei egokitzeko gaitasunaren eredu da, izan ere, egoera berriei erantzun berritzaile eta sortzaileak eman dizkiogu gure bilakara guztian zehar.
1929. urtetik honako gure historia
1929
Ikastetxeak ateak zabaltzen ditu
1929ko urriaren 1ean hasi ziren klaseak Donostiako San Inazio ikastetxean.
1972/1979/2001
Ikastetxearen handitzea
Ojanguren eraikinaren eraikuntza (Lehen Hezkuntzakoa, gaur egun) Brunet-Enean (1972); Villa Argentina 1979 erosi zen eta UBIko ikasgelak ezarri ziren bertan; Arrupe eraikinaren sorkuntza (2001), Haur Hezkuntzako gelak jarri ziren bertan.
2002
Euskararen aldeko apustua
Hasieratik erantzun zaie Donostiako herritarren eskaera pedagogikoei; hala, B (1983) eta D (2002) hizkuntza ereduen bidez euskaldundu zen ikastetxea.
2004
2 urtetatik 18 urtetara
2004an, Haur Hezkuntza ezarri zen.
2009
Irakasgaiak ingelesez
Ingelesaren ikaskuntza hobetzeko, irakasgai espezifikoaz gain, beste irakasgai batzuk ingelesez ematen hasi ginen.
2010
Formazio estrategikoa
2010ean, hezitzaileen espiritu ekintzailea bultzatzeko lehen prestakuntza estrategikoa egin zen.
2015
Ametsen dinamika
Ametsen lehen dinamika partekatua etorkizuneko Jesuitak Donostia ikastetxea amesteko.
2016
2 urteko ikasgela berriak
2 urteko gelen lehen ikasturtea.
2016
Ikasle Ohien Elkartea
Ikasle Ohien Elkartearen birsortzea.
2017
Eredu berria eta espazio berriak Lehen Hezkuntzan
Lehen APP proiektu estrategikoak ezartzen dira, hala nola, Lehen Hezkuntzako Eredua eta espazio berriak.
2019
DBHko espazio berriak
Espazioen eraldaketa eta eredu berriaren ezarpena DBHko etapan.
2019
Ikaskuntza pertsonalizatua
2021
Espazio berriak Haur Hezkuntzan
Haur-hezkuntzako gelak berritu ziren, gure eredu pedagogikoa ezartzeko aukera ematen duten espazioekin.