Change.org plataforman egindako eskaerari erantzuna

Change.org plataforman eta hainbat sare sozialetan egindako argitalpenei eta hezitzaile talderi helarazi zaizkion informazioei erantzuteko asmoz, argitu nahi dugu:

  • Plataformaren sustatzaileak ez dira argitalpena egin aurretik ikastetxearekin harremanetan jarri eskola-jazarpen kasu baten inguruan jakinarazpenik egiteko. Hortaz, ondorengo informazioarekin zabaldu diren adierazpenak gezurtatu nahi ditugu: “varias de las familias que sí lo sufren, han intentado en reiteradas ocasiones utilizar los cauces existentes”.
  • Ikastetxeko zuzendaritza taldea eta APYMA maiztasun handiarekin elkartzen dira eta biei dagozkien intereseko gaien inguruko elkarrizketa zuzena da. Gai hauen baitan, besteak beste, ikastetxeko bizikidetza eta bertatik ondorioztatzen diren gatazkak kokatzen dira, eskola-bullying-a barne.
  • Atzo, otsailaren 28an, APYMAren eta ikastetxearen artean gauzatutako bileran, beste batzuetan bezala, bullying kasuen prebentzio eta aktuaziorako garatu diren proposamenen inguruan hitz egin zen. Hitzordu hau urtarrilaren amaieratik aurreikusita eta planifikatuta zegoen. Ondorioz, bilera hau Change.org plataforman egindako eskaerari erantzuteko asmoz gauzatu direla dioten informazioak gezurtatu nahi ditugu.

Ikastetxeak tradizio luzea du baloreen eta bizikidetzarekin lotutako arlo eta ikuspegi desberdinen trataeran, besteak beste, disziplina, tematiko eta metodologikoetan. Gauzatzen ditugun ekintza zehatzetan sakondu gabe, ondorengo aspektuak azpimarratu nahi ditugu:

  • APYMA eta ikastetxearen arteko elkarlanak ekimen ugarien martxan jartzea ahalbidetu du. Gainera, APYMA komunikazio kanal ireki eta zuzena da ekarpenak, proiektu berriak eta hobekuntzak proposatu nahi dituzten familia guztientzat. Orain arte bien arteko elkarlana eta APYMAren inplikazioa ezinbestekoa izan dela uste dugu eta bide honetan hobetzen jarraitzeko asmoa dugu.
  • Bestetik, ikastetxeko langileen etengabeko hobekuntzarekiko dugun konpromisoa dela eta, azken urteotan adimen emozionalaren inguruan formazio bat egiten ari gara. Formazio honek ikastetxeko bizikidetza klima hobetzea du xede. Etengabeko formakuntzak ildo nagusietako bat izaten jarraituko du gure 2017-2020 plan estrategikoan.

Egoera guzti honek, sare sozialen eta online plataformen erabilera kritiko eta arduratsua egitearen garrantzia berresten du, errealitatearekin bat ez datozten informazioak eta doako iritziak saihesteko. Guk modu aktiboak egiten dugu lan gure ikasleen gaitasun digitala hobetzeko asmoz eta helduek egiten dugun tresna hauen erabilerak gure semen-alaben ikasketan eragiten duela uste dugu.
Gure aldetik, horrelako edo beste gai batzuen inguruan gurekin zuzenean harremanetan jarri nahi duten pertsonak arretaz hartzeko dugun prestasuna nabarmendu nahi dugu. Egiazkoa ez den informazioa saihesteko modu bakarra dela uste dugu.

Zuzendaritza

Donostian, 2017ko martxoaren 1ean