Desinformazioaz eta teknologia berrien erabileraz hitz egin dugu Onda Vascan

Azaroaren 14an, Onda Vascak Jesuitak Donostia bisitatu zuen gure proiektu teknologikoa eta teknologia arduratsuaren erabilera lantzeko martxan ditugun ekimenak bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, gaur egun hezkuntzak badu erronka handi bat: desinformazioari eta sareetako arriskuei aurre egitea.

Elkarrizketan hezitzaileek eta ikasleek parte hartu zuten, gaitasun digitalak egunerokoan nola lantzen ditugun ikuspegi desberdinetatik ulertzeko asmoz.

Elkarrizketa osoa Onda Vascaren webgunean entzuteko aukera duzue.

 

Proiektu teknologikoa familiengana iritsi da

Bihar, azaroak 25, APYMAk ikastetxearen laguntzarekin antolatu duen gaitasun digitalen inguruko 3. saioa hasiko da. Formakuntza honen xedea, ikastetxeko parte garrantzitsua diren gurasoak proiektu teknologikoaren baitan integratzea izan da. Saioak ikuspegi praktiko batetik planteatu dira, eta oinarria gurasoei euren semen-alabek ikasgelan gaitasun teknologikoa nola eta zein erreminta erabiliz lantzen duten erakustea izan da. Guztira 75 gurasok hartuko dute parte formakuntzan.

Formakuntza bi eguneko eta egunean 2 orduko saioez osatzen da, eta Xenon enpresak eskaintzen du. Orain arte parte hartu dutenen balorazioa oso positiboa izan da. Ikastetxearen izenean proiektu teknologikoa zabaldu eta partekatzeko helburuarekin ekimen honetan parte hartu duzuenoi zoriondu eta eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.