Duela aste batzuk Diario Vasco aldizkarian gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakurketa idazketa proiektuaren inguruan artikulu bat publikatu genuen. Neurrira egin dugun proiektu honek, irakurketa eta idazketa osotasunean sustatzeko helburuarekin gauzatu da.
Itziar Alvarezek, Haur Hezkuntzako koordinatzaileak, bideo honetan azaltzen duen moduan, irakurketa idazketa proiektua 4 oinarrizko ataletan antolatu dugu, autore eta eredu desberdinak ikertu eta aztertu ondoren esanguratsuak iruditu zaizkigun 4 ataletan, alegia: kontzientzia fonologikoa, hau da, hotsen identifikazioa; hizkuntza, irakurketa eta idazketa.
4 alor hauek modu dinamikoan lantzen ditugu ikasleekin, jolasen bitartez, era manipulatiboan, hau baita haurrek ikasteko duten modurik eraginkorrena. Gure proiektuan garrantzitsuena ez da irakurtzea edo idaztea, proposatzen dizkiegun ariketak egiteko motibazioa sentitzea baizik. Haiek jolasean dauden bitartean guk badakigulako ezarritako helburu pedagogikoak betetzen ari direla.
Haur Hezkuntzako irakurketa idazketa proiektuaren helburua ez da ikasleek etapa idazten eta irakurtzen amaitzea, trebezia hau Lehen Hezkuntzan lantzen baitute. Hala ere, Haur Hezkuntzako lantaldeak ikusi du, lanketa era honetan eginez, ikasle askok etapa idazten eta irakurtzen amaitzen dutela.