Gure ikastetxeak autismoaren ikerketan zentratzen den ASDEU (Autismoaren Espektroko Nahasmenak Europan) europar proiektuan parte hartuko du. Ekimen hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Carlos III Osasun Institutoak eta Gautenak babestua dago, eta 12 europar herrialdeetan modu antzekoan garatuko da.
Ikerketa honen helburua garapen sozial eta komunikatiboan zenbat umek zailtasunak aurkezten dituzten ezagutzea da, zazpi bederatzi urteko bitarteko haurretan. Proiektu honetan Europa osoko 200.000 haurren parte-hartzea aurreikusten da.
Proiektuaren momentu honetan “baheketa” (detekzioa) faseari ekingo zaio. Une honetan, arazoren bat izan dezaketen neska edo mutilak ikerketarako anonimoki izendatzea edota ausaz aukeraturikoak erraztea izango da gure ikastetxearen parte-hartzea.
Sistemaren baliotasuna galdeketak zuzentzen dituzten ikerketa taldeak haur bakoitza zein taldetakoa den ez jakitean oinarritzen da. Susmoak sortzen dituzten kasuak bakarrik izango dira kontaktatuak eta dohaineko azterketa bat egitera gonbidatuak Policlinica Gipuzkoara. Hain zuzen ere, arazo bat egiaztatzen bada, gurasoek idatzizko eta ahozko txosten bat jasoko dute eta beraien pediatrara zuzenduak izango dira.