Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek parte hartu dute Diario Vasco-k sustatzen duen Gure Eskola proiektuan. Egun batez kazetari txiki bihurtu ziren, ikastetxeari buruz hitz egiteko asmoz.
Aurtengo edizioan Batxilergoko ikasleei elkarrizketa egitea erabaki zuten. Oso aukera polita izan zen beren bizipenak ezagutzeko, ikastetxearekiko duten ikuspegia partekatzeko eta hainbat aholku jasotzeko. Horrez gain, ikastetxean zehar ibili ziren, eta azken urteotan zenbat aldatu den ikusteko parada izan zuten.
Eskerrik asko Diario Vasco-ri ekimen hau sustatzeagatik, eta gure ikasleei, egindako lan bikainagatik!
Hemen duzue elkarrizketa osoa ikusgai!

