Maiatzaren 18an Santa María Eguna ospatuko dugu
Maiatzaren 18an, ostirala, ikasturteko itxiera ofizialaren eguna ospatuko dugu. Urtero bezala, egun honetan DBH eta Batxilergoko ikasleak Santa Maria Elizara joango dira goizez. Arratsaldez, 2. Batxilergoko Graduazio ekitaldia ospatuko dugu, euren ikastetxeko...
Eskola kirola larunbat honetan
Hemen dituzue asteburu honetako partiden ordutegiak!
Opor aurreko azken partidak
Atsedenik ez duzuen taldeentzat hemen dituzue larunbat honetako partiduen ordutegiak!
Inaziotar Astea, ikasle eta hezitzaileentzat
Inaziotar Astearen baitan antolatu den programa bereziak ez ditu ikasleak soilik kontuan hartu. Kontzientzia astindu eta hausnarketarako tarte bat hartzeko asmoz, hezitzaileei zuzendutako klaustro berezia antolatu zen atzo. Klaustroaren helburu nagusia Jesusen...
Astelehenean Inaziotar Astea hasiko dugu
]Inaziotar astean zehar programa berezia antolatu dugu ikastetxean. Etapaz etapa Haur Hezkuntza Jolasean, ikastetxeko haurrak San Inazioren bizitzan murgilduko dira. Antzerkia, abestiak, ipuinak, marrazkiak... korridorea ere atonduko dute! Irrikan gaude artelan hau...
Larunbateko partidetarako prest?
Talde batzuek atsedena izango dute... Gainontzekoak, animo!
Partidak: martxoak 3
[:es][:]
Oharra: gaurko zerbitzuak
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu autobus zerbitzua bertan behera gelditu dela. Eguraldia dela eta, ezin dugu gaurko klaseen garapen normala bermatu, baina ikasgelara bertaratzen diren ikasleak artatuko ditugu. Arratsaldean ez da PARAeskolar ekintzarik...
Aniztasunaren trataeran murgilduz
3 hitzaldi adituez lagunduta gure seme-alabek izan ditzaketen ikasketa behar berezien inguruan. Haur guztiak bereziak dira, bakoitza bere gaitasun eta bertuteekin. Hala ere, haurren ehuneko batek, adimen normal edo altuekin, ikasteko eta sentitzeko beste modu bat izan...
MAGIS Donostiaren lehen topaketa
Pasa den urtarrilaren 26an, MAGIS Donostiaren lehen topaketa gauzatu zen. MAGIS Donostia bertako gazteak fedean eta esparru pertsonalean garatzeko elkargunea da. Ekimena Gipuzkoako Jesusen Lagundiko gazte helduek identifikatutako behar baten ondorioa da. Ekimenak alor...
Otsailaren 3ko partiden ordutegiak
DBH 3, Goazen!
Hemen duzue DBH3ko ikasleek Euskararen Egunaren baitan egin zuten bideokliparen aurkezpena! Euskararen Eguna ospatzeko asmoz, DBH3ko ikasleek Goazen telesail ospetsuaren bideoklipa grabatzeko proposamena luzatu zuten ikasgelan. Esan eta egin! Ideaz gain, ikasleek...
Bihar partidua dugu!
27-01-18_partiduak
Urtarrilaren 13ko partiden ordutegiak
13-01-18-partiduak
Argiaren hiriko aurpegirik ilunena
Parisko Inaziotar Bideari esker, lehenengo Batxilergoko ikasleok gure gizartean dauden ezberdintasunak ikusi ahal izan ditugu. Abenduko zubian Parisen beste aurpegi bat ezagutzeko aukera izan dugu; pertsona aberatsen alboan neurriz kanpoko pertsona behartsuak eta...
Eskola kirola: biharko ordutegiak
Benjamin kategoriako ikasleek atsedenaldia izango duten arren, gainontzeko taldeek euren partidak jokatuko dituzte. Animo ekipo!
Azaroaren 25eko partidak
Gaur LH 5. mailako nesken taldea Diario Vascon agertu da. Bide batez, hemen dituzue larunbateko partiden ordutegiak!
2. Batxilergoko ikasleen Orientazio Astea
Eta Batxilergoa amaitzerakoan zer? Galdera honi erantzunik egokiena bilatzeko asmoz, ikastetxean Orientazio astea antolatu dugu Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat. Orientazioa Asteari hasiera emateko, aurreko aste amaieran ikasleek Pastoral proiektuaren baitan...
Eskola kirola: azaroaren 18ko ordutegiak
Antolatu asteburua, larunbateko partiduen ordutegiak jada hemen dituzue!
Elkarrekin gehiago gara topaketa
24 ordu baino ez ziren izan, baina probetxu handikoak MAGIS topaketan bildutako bataz besteko 100 gazteentzat. Baina, zer da topaketa hau? Duela bi urtera arte Arrupeko topaketa zen honek aforoa handitu du igaziotar gazte eta helduak bertan sartuz. 18 eta 30 urte...
Azaroaren 11ko eskola kirolako partidak
Larunbat honetako partiduen ordutegia hemen duzue! Animo eta gozatu!
Ikasleak errefuxiatuen azalean
DBH2ko ikasleek ALBOANek antolatutako “Mugetatik haratago” proiektuan parte-hartu dute urri amaieran. Proiektu honen baitan errefuxiatuen errealitatera hurbildu dira ikasleak, teoriatik salto bat egin eta lehen pertsonan errefuxiatuen egoeran jarriaz. Kanpoan lo...
Biharko partidak!
Arrupe sendoaren elkarbizitzak
Arrupe Sendoa taldeko Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek asteburua Getarian pasa dute. Asteburu honen helburua gazteen arteko talde elkarbizitza indartzea izan da, ikasleen arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatuz. Arruperen esperientzia honen baitan,...
Urriak 28 larunbateko proiektuak
Larunbatean hasiko dira partidak!
Larunbat honetan, urriaren 21a, eskola kirolan parte-hartzen duten ikasleek aurtengo lehen partidak jokatuko dituzte. Jarraian talde bakoitzaren ordutegia ikus dezakezue. Animo eta gozatu!
DBH 4ko ikasleak Elkarbizitzetan dabiltza Getarian
Aste honetan DBH 4.mailako ikasleak Elkarbizitzetan murgildu dira. Getarian kokatutako egonaldi hauetan ariketa eta taldeko dinamika ezberdinen bidez, ikasleen garapen integrala sustatzea bilatzen da. Elkarbizitzak ekimena Pastoral proiektuaren baitan garatzen da....
DBH 1. mailako ikasleak Donostia Sustapeneko proiektu batean murgilduta
Nola dinamizatu daiteke Urumea Ibaia? Hau izan da Donostia Sustapeneko Innovation League proiektuak gure DBH 1-eko ikasleei luzatu dien erronka, ibaia zeharkatzen dituen lekuen topagunea bilakatzeko helburuarekin. Gure ikasleak talde-lanean ari dira, beren espiritu...
Ametsen asteburua Arrupe Donostian
Pasa den asteburuan Guetadar hausnarketen eta ospakizunen topalekua bilakatu zen Arrupe Donostia taldearentzat. Begiraleak, pastoralistak, etorkizunean komunitateko kide izango direnak eta gaur egun Arrupe Sendoan dauden Batxilergoko bigarren mailako ikasleak,...
3 eguneko jardunaldia Jesusen Lagundiko hezkuntza sarea indartzeko
Uztailaren 12an Amaia Arzamendik, Jesuitak Donostiako zuzendariak, ikastetxeak eraldatzeko bidean lidergoak duen garrantziaz hitz egingo du ikastetxean bizitako esperientzian oinarrituta.kastetxe Jesuiten berrikuntza gai nagusitako bat izango da Educsi-ren 33....
Leyre Veras Preciado: “Norberaren erantzukizuna da lortu nahi duena lortzeko ahalegintzea”
Gaur jaso du Leyrek Batxilergoko Sari Nazionala eta berarekin hitz egiteko aprobetxatu dugu. Zorionak! Batxilergoko Sari Nazionala eskuan, zer sentitzen duzu? Oraindik kostata sinesten dut saria jaso dudala; azterketa nazionaletik atera nintzenean ez nuen uste...
DBH 1eko 60 ikasleen oilotegia!
Txio Txio proiektuaren baitan DBH 1eko 60 ikasle proiektu bidezko formakuntzan murgildurik egon dira azken astean zehar. Ikasturteari amaiera ematen ari garen honetan, Venezuelako Aita Gumilla ikastetxeari laguntzeko ekimen bat lantzearen erronka luzatu genien DBH...
Ikastetxeko ikasleen % 100ak gainditu du selektibitatea
Zorionak selektibitatea egin duzuen 99 ikasleei! Denok gaindituta udaz gozatzea espero dugu. Hau albiste ona ikasturteari amaiera emateko!
3D inprimatzaileak erabili dituzte ikasleek IKT-n
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Informazio eta Komunikazio Teknologien ikasgaian, (IKT), proiektu berritzaile batean murgilduta egon dira. Proiektua bi ebaluaketetan zehar garatu da programazioaren eta diseinuaren inguruan ikasi dutena praktikan jartzea izan da...
DBH-ko ikasleak Ankur proiektuan
Ikastetxeko DBH 2.mailako ikasleek Alboan ONG-an bultzatutako Ankur proiektuan parte hartu dute aurten. Ankur, bigarren heziketako ikasleei zuzendutako proposamen pedagogikoa da eta Indiako kultura ezagutzea du helburu. Proiektu honen baitan ikasleek hiru fase...
Errealeko jokalariak ikastetxean!
Espainiako Futbol Ligak martxan duen “Futura Afición” kanpaina dela eta, atzo Errealeko jokalarien bisita jaso genuen ikastetxean. Hezkuntza-proiektu honen helburua kirolean balore egokiak sustatzea da, besteak beste, joko garbia, errespetua, talde-lana… Modu asko...
Bihar Solidaritate Eguna ospatuko dugu
Solidaritate Eguna aukera paregabea izango da ekimen desberdinen bitartez umeen eskubideen inguruan hausnartu, errealitate desberdinak aztertu eta partekatzea bezalako kontzeptuak lantzeko. Ekintza solidarioetatik bildutako dirua Venezuelako Aita Gumilla ikastetxera...
Adimen urriko pertsonen errealitatera hurbilduz
Atzo Goyeneche Fundazioko lan-taldea ikastetxera etorri zen 2. Batxilergoko ikasleei hitzaldi bat eskaintzera. Tutoretza planaren baitan kokatzen den ekimen honen bitartez, gazteek adimen gutxiko pertsonen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten saioan. Goyeneche...
Apirilaren 8ko partiduak
Hainbat taldek atsedenaldiaz gozatuko dute asteburu honetan. Jokatzea tokatzen zaizuenei zorte on eta, noski, disfrutatu!
Gure ikastetxeak autismoa aztertzen duen ASDEU proiektu europarrean parte-hartuko du
Gure ikastetxeak autismoaren ikerketan zentratzen den ASDEU (Autismoaren Espektroko Nahasmenak Europan) europar proiektuan parte hartuko du. Ekimen hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Carlos III Osasun Institutoak eta Gautenak babestua dago, eta 12...
Inaziotar astea hasi da!
Asteburuko Inaziotar ibilbideekin eta familien Xabieraldiarekin batera, hasiera eman diogu jada 2016-2017 ikasturteko Inaziotar asteari. Gozatu astea! Programa berezia: Haur Hezkuntza: Jolasean, ikastetxeko haurrak San Ignazioren bizitzan murgilduko dira. Antzerkia,...
Change.org plataforman egindako eskaerari erantzuna
Change.org plataforman eta hainbat sare sozialetan egindako argitalpenei eta hezitzaile talderi helarazi zaizkion informazioei erantzuteko asmoz, argitu nahi dugu: Plataformaren sustatzaileak ez dira argitalpena egin aurretik ikastetxearekin harremanetan jarri...
Bullying-aren inguruan hitz egiten
2. Batxilergoko hainbat ikaslek DBH 1.eko gelak bisitatu zituzten atzo bullying-aren inguruan hitz egiteko. Ekimen hau Batxilergoko ikasleek Thinking Based Learning metodologia erabiliz gauzatu duten eskola-jazarpenaren inguruko proiektuaren baitan kokatzen da. DBH...
Otsailaren 18ko partiduak
Hemen dituzue datorren larunbatean jokatuko diren partiduen ordutegiak. Kirolaz gozatu!
TBL metodologian irakasleak ikasle
Ikastetxeko 50 hezitzaile TBL (Thinking Based Learning) formakuntzan murgildurik daude jada. Orain 5 hezitzailek hasiko dute metodologia honetan prestatzaile edo Coach izateko prozesua. Thinking Based Learning metodologian trebatzeko prozesua iaz hasi genuen Jesuitak...
Gipuzkoako txapelketara bidean!
Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi talde sailkatu dira saskibaloiko Gipuzkoako Txapelketan parte-hartzeko! Datak zehaztu gabe dauden arren, txapelketa maiatzan jokatuko dute ikasleek. Animo eta zorionak!!!
Ferran Adrià-rekin batera berrikuntzak egitera
Gure ikastetxea hautatua izan da Ferran Adrià-ren berrikuntzan eta sormenean oinarritzen den hezkuntza eraldaketa prozesuan parte-hartzeko! XXI. mendeko ikastetxe izateko bidean lanean jarraitzen dugu, oraingo honetan, Telefonica Fundazioaren “Escuelas Creativas”...
Aurtengo danborradaren irudiak!
Aurreko asteburuko danbor hotsen ajea pasata, hemen dituzue egun horietan bizitako momentu politen argazki eta irudiak. Eskolako haur danborradan 183 ikaslek hartu zuten parte. Urtarrilaren 20an danborra joaz igaro zituzten Groseko eta erdialdeko kaleak. Bertan egon...
Danbor hotsak hemen dira!
Hau da 2017ko Danborrada egunetan izango dugun programa berezia. Urtarrilaren 19a 16:15: Banderaren igoera eta danborrada ikastetxean. Eguraldi ona egiten badu festa futbol zelaian izango da. Euriarekin festa frontoian egingo da. Urtarrilaren 20a · Haur Danborrada...
2017ko lehen partiduak!
Hemen dituzue urtarrilaren 14ko eskola kirolako partiduak. Animo ekipo!
Afari solidarioa sendotu egin da
*Iazko afari solidarioaren argazkia Hirugarren urtez Batxilergoko ikasleek gabon-gaueko afari berezi bat partekatuko dute kalean bizi diren pertsonekin. Proiektu hau, gaur egun finkatuta dagoen abenturan murgildu ziren ikasleen ekimenari esker sortu zen. Batxilergoko...
Gabonetarako mugikor bat eskatu duzu? 2 aldiz pentsatu.
Martxan da mugikorren kontsumo eta erosketaren inguruko kontzientziazio kanpaina. Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle talde bat gara eta 2016-2017 ikasturteko boluntariotza egiten ari gara, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearekin lan eginez. Martxan jarri berri dugun...
Yago Lizarribar eta Adrián Aizpurua ikasle ohiak saritu dituzte Kutxa Ikasketa Amaierako Sarietan
Yago Lizarribar eta Adrián Aizpurua gure ikasle ohiak eta Nafarroako Unibertsitateko Ingenieritza Eskolako ikasleak, sarituak izan dira Kutxa Ikasketa Amaierako Sarien XL edizioan. Da Vinci de Eureka! Zientzia Museoan ospatutako ekitaldian, Tecnuneko zortzi ikaslek...
Azken eguna Arrupe Txikik antolatutakoFamilia ekintzan izena emateko!
Bihar, abenduaren 17, Arrupe Elkarteak aurten sortutako Arrupe Txiki proiektuaren lehenengo ekintza ospatuko da ikastetxean. “Familia” izeneko ekintza hau, LH 4. mailako ikasleentzat eta euren gurasoentzat dago bideratuta. Egitasmoa arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara...
Abenduaren 17ko partiduen ordutegia
Abenduaren 17ko partiduen ordutegia jarraian duzue. Zorte on denoi!
Gabonetako programa berezia
Zein azkar pasa den 2016a. Abendu garai honetan, dagoeneko gainean ditugun Gabonak prestatzen ari gara. Xede honekin, ikastetxean, urtero bezala, ekimen ugari antolatu ditugu ikasleekin, familiekin eta Jesuitak Donostiaren parte zareten guztiekin ospatzeko. Aste...
Iparra bilatzen… Paristik barrena
Autorea: Itxaso Aramburu Abenduko zubia zubi berezia izan da lehenengo batxilergoko ikasleentzat. San Ignacio de Loyolaren pausuak jarraituz Parisko bidaian esperientzia interesgarri zein aberasgarriak bizi ditugu. Paris ezagutzen ez dutenek, ikusi dute argiz betetako...
Ladis Etxeberria gogoan
Abenduaren 2an, Ladislao Echeverria Goenaga jesuita hil egin zen. Ladis, lankideek deitzen zioten bezala, 70-80ko hamarkadan euskarako irakaslea izan zen Jesuitak Donostian, garai hartako EGB etapan. Gogoratzen dutenek diotenaren arabera, lan bikaina egin zuen Ladisek...
Biharko partiduak, abenduak 3 larunbata
Hemen duzue biharko partidu-ordutegia! Animo!
Festa giroa euskararen eguna ospatzeko
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala, ikastetxean egitarau berezia antolatu dugu euskararen erabilera eta euskara bera sustatzea xede dituen eguna ospatzeko, baina aurtengoa larunbatean tokatzen denez, ekimenak abenduaren 2an eta 5ean...
Nolakoa izango da hezkuntza 2050. urtean?
Odisea kateak gaur botako du gure ikastetxean grabatutako “Etorkizuneko Ikastetxeak” dokumentala. Saio hau Planete+ kate frantsesak ekoiztutako Rêver le futur (Etorkizuna Amestu) programaren kapitulu bat da. Etorkizuneko ikastetxeen inguruko hausnarketa sustatzea...
Emakumeen Kontrako Indarkeriari ez
Batxilergoko 1. mailako ikasleak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren inguruan aritu dira Tutoretza Planaren baitan. Gaia ikasgelan lantzeaz gain, ikasleak taldeka hausnartzen egon dira eta poster desberdinak diseinatu dituzte ikastetxeko korridorean jartzeko. Ekimen...
Proiektu teknologikoa familiengana iritsi da
Bihar, azaroak 25, APYMAk ikastetxearen laguntzarekin antolatu duen gaitasun digitalen inguruko 3. saioa hasiko da. Formakuntza honen xedea, ikastetxeko parte garrantzitsua diren gurasoak proiektu teknologikoaren baitan integratzea izan da. Saioak ikuspegi praktiko...
Europako ikastetxeen errealitateak gurean
Aurreko astean Belgikako eta Irlandako ikastetxeetako hainbat hezitzaile Jesuitak Donostiara etorri ziren bisitan. Europako ikastetxe Jesuiten arteko trukaketa hauek aukera paregabea eskaintzen dute beste ikastetxeetako esperientziak ezagutu, ebaluatzeko modu...
Azaroak 19ko partiduen ordutegiak
Larunbatean jokatu behar duzuenontzat, hemen dituzue ordutegiak. Animo eta ondo pasa, hori baita garrantzitsuena.
Eskola Kontseiluaren berritze prozesuan gaude
Ikastetxeko Eskola Kontseilua berritzen ari gara eta bozketa eguna azaroaren 23an, 15:30etatik 17:30etara, izango da. Hurrengo egunean, azaroaren 24ean emaitzak jakitera emango dira eta, erreklamazio epearen ondoren, behin-betiko zerrenda aurkeztuko da hilaren...
Martxan dira danborradako entseguak
Gaur hasiko dira aurtengo ikasturteko danborrada entseguak ikastetxean. Guztira 10 entsegu egun izango dira, gaurtik urtarrilak 17ra bitarte. Jarrain entseguen egutegia: Azaroak 10 (osteguna) 17:00 – 18:25 LH 6 Azaroak 11 (ostirala) 17:00 – 18:25 LH 6 Azaroak 17...
Donosti Cup-eko play off-en finalistak
Uztailak 3tik 9ra Donosti Cup futbol- txapelketa ospatu zen, aurten 25 urte ospatzen zituena. Ikastetxearekin lotuta dauden bi taldek Play Off Ligan txapeldunorde izan ziren haien kategorietan. Alde batetik, San Inazio B, B10 kategorian. Koparen jasotzearen bideoa:...
Zorionak Leyre! (Batxilergoko Saria)
Aurreko ekainak 14an, Euskadiko Batxilergoko Sari Berezien probak egin ziren eta gure Ikastetxeko zenbait ikaslek parte hartu zuten. Ostiralean behin-betiko ikasle sarituen zerrenda ezagutu genuen eta bertan gure ikaslea den LEYRE VERAS PRECIADO dugu. Leyrek, beste...
Giro aparta Ikasle Ohien lehen egunean
Aurreko apirilaren 23an, larunbata, Ikastetxeak ospakizuna zuen bere ikasle-ohiekin: lehenengo aldiz Ikasle Ohiaren Eguna egin zen. Egun hau, urtero ospatuko dena, gure Ikastetxeko ikasle-ohi guztientzat topaketa-unea izatea espero da, bai gazte zein helduentzat....
INTERNATIONAL PROJECT: PART 3 (ANTWERP- GALWAY- DONOSTIA)
Apirilaren 12tik 15era, Europako Jesuiten bi ikastetxetako sei irakasle izan ditugu gure artean. Anberes-eko (Belgika) Onze- Lieve- Vrouwecollege eta Galway-eko (Irlanda) Scoil Iognaid ikastetxeetako irakasleek gure Lehen Hezkuntzako ikasleekin hainbat ekintzetan...
Robert Swartz-ekin ikasiz
Ikastetxean XXI.mendeko ikasleentzat XXI.mendeko erantzunak emateko dugun helburu estrategikoaren barne, apirilak 5etik 7ra luxuzko gonbidatu bat dugu: Robert Swartz da, CTT – Center for Teaching Thinking-eko (Centro para Enseñanza basada en el Pensamiento)....
Batxilergoko matrikulazioak 2016-2017
2016-2017 ikasturterako Batxilergorako ikasle berrientzako matrikulazio epe ofiziala martxoaren 9ko EHAOean argitaratu da. Datak hurrengo hauek dira: Maiatzaren 2tik 12ra (biak barne): ikastegian egiten bada. Maiatzaren 2tik 11ra (biak barne): Hezkuntza, Hizkuntza...
JESUITAK DONOSTIA, HEZKUNTZA-BERRIKUNTZA DIARIOVASCO.COM SARIA
Aurten diariovasco.com-ek bere 20.urteurrena ospatzen ari da eta, testuinguru horretan, diariovasco.com Sarien 2015eko edizioak, azaroak 19an Orona Ideo-ko Berrikuntza auditorioan ospatu dena, bere arloan profil berritzailea izategatik nabarmentzen diren zenbait...