Arrupe sendoaren elkarbizitzak

Arrupe Sendoa taldeko Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek asteburua Getarian pasa dute. Asteburu honen helburua gazteen arteko talde elkarbizitza indartzea izan da, ikasleen arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatuz.

Arruperen esperientzia honen baitan, gainera, ikasleek aukera izan dute euren prozesu pertsonalean eta fedean hazten jarraitzeko. Formakuntza eta dinamika desberdinen bitartez hausnarketarako uneak izan dituzte ikasleek asteburuan zehar, hausnarketaren bitartez euren garapen integrala indartuz.

Laburbilduz, esperientzia aberasgarria, bai gazteentzat eta baita bertan egon diren begiraleentzat ere!
whatsapp-image-2017-10-30-at-16-45-55

 

Ametsen asteburua Arrupe Donostian

Pasa den asteburuan Guetadar hausnarketen eta ospakizunen topalekua bilakatu zen Arrupe Donostia taldearentzat. Begiraleak, pastoralistak, etorkizunean komunitateko kide izango direnak eta gaur egun Arrupe Sendoan dauden Batxilergoko bigarren mailako ikasleak, komunitatea osatu eta 2017-2018 ikasturteari ilusioz begiratzeko asmoz elkartu ziren.

Ostiraletik igandera, jardunaldia oso sendoa izan zen: taldeko egoeraren inguruko hausnarketa dinamikak, aurtengo indarguneen eskertzeak, Ignaziotar komunitateek dituzten marko berrien inguruko analisiak, esperientzia berriak bizitzetik datozen kideen testigantzak entzutea… Eskerrik asko Laura eta Miren.
Guzti hori Arrupek bere 4 etapetan dituen helburuak zehazteko eta urtean zehar ikasleekin burutuko diren ekintza ezberdinak doitzeko helburuarekin:

  • Arrupe Haziak: Lehen Hezkuntza 4 eta 5.mailako ikasleak
  • Arrupe Sustraiak: Lehen Hezkuntza 6.mailako ikasleak eta DBH 1 eta 2.mailakoak
  • Arrupe Enborra: DBH 3 eta 4.mailako ikasleak
  • Arrupe Sendoa: Batxilergoko 1 eta 2.mailako ikasleak.

Urtean zehar ikasleekin biziko diren esperientziak gogora ekarriaz, hausnarketa eta ilusio momentu batean bilakatzen da urtero Arrupe Donostiako topaketa hau. Horregatik, ez da kasualitatea topaketa honek duen izenburua: Ametsen asteburua.