Arrupe sendoaren elkarbizitzak

Arrupe Sendoa taldeko Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek asteburua Getarian pasa dute. Asteburu honen helburua gazteen arteko talde elkarbizitza indartzea izan da, ikasleen arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatuz.

Arruperen esperientzia honen baitan, gainera, ikasleek aukera izan dute euren prozesu pertsonalean eta fedean hazten jarraitzeko. Formakuntza eta dinamika desberdinen bitartez hausnarketarako uneak izan dituzte ikasleek asteburuan zehar, hausnarketaren bitartez euren garapen integrala indartuz.

Laburbilduz, esperientzia aberasgarria, bai gazteentzat eta baita bertan egon diren begiraleentzat ere!
whatsapp-image-2017-10-30-at-16-45-55

 

Iparra bilatzen… Paristik barrena

Autorea: Itxaso Aramburu

Abenduko zubia zubi berezia izan da lehenengo batxilergoko ikasleentzat. San Ignacio de Loyolaren pausuak jarraituz Parisko bidaian esperientzia interesgarri zein aberasgarriak bizi ditugu.

Paris ezagutzen ez dutenek, ikusi dute argiz betetako hiria dela, kultura aldetik aberastasun izugarria duen hiriburua. Gure esperientziaren 3 egunetako lehenengoa, Louvre museoa bisitatuz. Bertan, herrialde eta garai desberdinetako margo eta eskulturak ikusi genituen. Arratsaldean eguzkia lagun genuela erdialdea bisitatuz Notre Dame katedralera ere egin genuen bisita. Konturatzerako, jada gaua da eta ohartu gara Parisen eguna Donostian baina motzagoa dela. Eguneko gogoetak partekatu eta hurrengo egunerako prest!

Bigarren eguna iritsi da eta gure fundatzailearen pausuak jarraitu eta, bere bizian Pariseko egonaldia oso garrantzitsua izan zela konturatu gara. Sorbonako unibertsitateko ikasle ilustreen artean bere izena aurkitu eta Monmartrera bidean jarri gara. Auzo txiki eta erakargarri honetan erosketaren bat egin eta ezin izan dugucrêpe gozoren bat ere erosteko tentaziotik aldendu. Ilunabarra aprobetxatuz, bisitatzea ezinbestekoa den Eiffel dorrera joan gara. Bidean, Saint Denis-eko kriptan une esanguratsua bizi izan dugu, San Ignacioren bertako bilera gogoratuz, orduan hartutako konpromezuari keinu bat eginez.

Azken egunean, Pariseko kontrasteak ikusteko aprobetxatu dugu. Bisitatzeke dugun Arc du Triomphen hasi dugu gure ibilbidea, Champs Elyssées-etatik jaitsiz. Kalea oso lasai dago, ematen duenez astelehen goiza ez da luxuzko erosketak egiteko ordu aukeratua. Horrek denda artean lasai paseatzeko aukera eman digu, erakuslehioetan dauden zenbaki potoloak gehiegi begiratu gabe, badaezpada. Behin luxuzko gunea pasata, gabonetarako prestatutako gunea izan dugu, Concorderaino.

Goizaren zati honetan ikusitakoaz gogoeta egin ostean, iparraldera joan gara, Saint Denis-eko basilika aldera. Metrotik atera eta Paris cosmopolita bat ikusi dugu, baina honek ez du baldosarik metroko paretetan, mundu guztiko dendak dauzka baina prezioak ohikoak baino bajuagoak dira. Paris honetako markak, bakoitzaren bihotzean dauden zauriak izan daitezke, errealitate gordin ezkutu batean, ikustezin mantentzen diren egunerokotasuneko zaltasunek sortuak.

Hau izan da agian, gure bizitzaren ipar-orratza nora zuzendu behar dugunaren gogoeta egiteko indarra eman diguna. Begiak ireki eta itzul gaitezen egunerokotasunera, errealitatearen itzal eta argiak kontuan hartuz.
camino_ignaciano_2016_2

Batxilergoko matrikulazioak 2016-2017

2016-2017 ikasturterako Batxilergorako ikasle berrientzako matrikulazio epe ofiziala martxoaren 9ko EHAOean argitaratu da. Datak hurrengo hauek dira:

Maiatzaren 2tik 12ra (biak barne): ikastegian egiten bada.

Maiatzaren 2tik 11ra (biak barne): Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak honetarako prestatutako aplikazio informatikoaren bitartez egiten bada.

Matrikula eskaera ikastegian egiten bada, Idazkaritzan hurrengo dokumentuak aurkeztu beharko dira: ikaslea eta aita/ama/tutore legala elkarrekin bizitzearen errolda-agiria, tutore legalaren NAN agiriaren fotokopia, ikaslearen NAN agiriaren fotokopia, familia liburuaren fotokopia non familia unitatearen kide guztiak azaltzen diren.

Gure Idazkaritzako ordutegia eskaera hau egiteko betikoa izango da: 8:00 -18:00 (etengabea). Aipatutako etaparen ikasleen onarpenerako prozedura honekin lotura duten dokumentazio guztia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko web orrialdean kontsulta dezakezue.

Bestalde, gogorarazten dizkizuegu azken urteotan ikastetxeak egin dituen Batxilergorako atxikipenak hurrengo ikastegiekin: Ntra. Señora de Aránzazu (Jesuitinak), Mariaren Bihotza (Klaretiar Misiolariak) eta Mary Ward Ikastetxea. Modu honetan, ikastegi hauen DBH4.mailako ikasleek gure Ikastetxeko Batxilergorako sarrera zuzena izango dute, behin matrikula-eskaera eginda.

OHARRA: Gure Ikastetxeko 4.DBHko ikasleek ez dute kudeaketa hau egin beharko.