Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek San José de la Montañarekin lankidetzan egiten dugun Belaunaldien arteko proiektua kontatu dute Diario Vascon. Horretarako, proiektu honetan parte hartzen duten pertsona desberdinak elkarrizketatu dituzte. Esteka honetan albiste osoa ikusgai.
Oso esperientzia polita izan da! Mila esker horrelako aukerak emateagatik.
Aurten diariovasco.com-ek bere 20.urteurrena ospatzen ari da eta, testuinguru horretan, diariovasco.com Sarien 2015eko edizioak, azaroak 19an Orona Ideo-ko Berrikuntza auditorioan ospatu dena, bere arloan profil berritzailea izategatik nabarmentzen diren zenbait erakunde, instituzio eta pertsonak goraipatuko ditu. Hortaz, besteen artean, hurrengo arloak saritu ziren: berrikuntza kulturan, kirolean, hirugarren sektorean, zientzian, etabar, 11 sari banatuz.
Hezkuntzan berrikuntza kategorian, Jesusen Lagundiko ikastegiak eta, zehatz mehatz, Donostiako Jesuiten ikastetxea, sarituak izan dira, “hezkuntza-hobekuntzarako teknologia berriak gehitzeko egindako lan iraunkorragatik”. Horrela aurkeztu gintuzten:
Duela zenbait urte egiten ari garen lana kontuan hartuz, sari hau jasotzeak ilusioz eta adorez bete gaitu amets egiten eta gure ikasle, familia eta hezitzaileei hoberena emateko lanean jarraitzeko, erantzun berriak eskatzen dizkigun XXI.mende honetan.
MILA ESKER eta ZORIONAK goraipamen hau jasotzeko, modu batean edo bestean, lagundu duzuen pertsona guztioi. Hezitzaileei, irakasle zein irakasle ez direnak, hainbesteko lanarekin hezkuntza aldatzea posible egiten ari direnak. Ikastetxeko familiei, hezkuntza-berrikuntzan dugun interesean guztiz fidatzen direla eta proposatu eta garatzen ditugun hobekuntzetan beti euskarri direla. Ikasleei, sartutako hobekuntzak ondo eta motibazio handiarekin onartzen dituztela. Eta aldaketa hau garatzeko erreminta eta sistema hobeak aukeratu ahal izateko ikerketan lankidetzan ari garen hezkuntza arloko eta Jesusen Lagundiko pertsona eta erakunde guztiei.
ESKERRIK ASKO teknologia berriak gure ikastetxeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ezartzeko egindako ahalegin eta lan guztiengatik.
Hona hemen saria jasotzerakoan Amaia Arzamendik esandako hitzak:
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Additional Cookies
This website uses the following additional cookies:
(List the cookies that you are using on the website here.)
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!