Guraso bileren datak ikusi!
Irailean zehar guraso bilerak egingo ditugu. Hemen duzue egutegia!
Irailean zehar guraso bilerak egingo ditugu. Hemen duzue egutegia!
Urtero bezala guraso bilerak egingo ditugu ikasturteko lehen egunetan. Uztaileko Gure Artean-ean informazio guztia eskura duzuen arren, jarraian elkarbanatzen dizkizuegu aurtengo datak. Ongi apuntatu!
Urtero bezala, 2023-2024 ikasturtea guraso bilerekin hasiko dugu. Saio hauek bi momentu desberdinetan bereizten dira. Lehenik eta behin, areto nagusian, gure hezkuntza proiektuaren aurkezpen orokorra egingo dugu. Ondoren, familiek, tutoreekin egoteko aukera izango duzue. Haiekin ikasturteko eta eguneroko gai zehatzen inguruan arituko zarete.
Jarraian guraso bileren ordutegi eta egunak gogorarazi nahi dizkizuegu. Bertan ikustea espero dugu. Gu gogotsu itzuliko gara gure hezkuntza proiektua bizitzen jarraitzera.