Eusko Jaurlaritzak aurtengo matrikulazio datak iragarri ditu. Beraz, ikasle berriak ikastetxean matrikulatu behar dituzuen familiak, adi! Urtero bezala, gogoratu matrikula ikastetxean bertan egitea gomendatzen dizuegula.
Orrialde honetan matrikulazio prozesuaren inguruko intereseko informazioa topatuko duzue.
Martxoaren 27an, 18:00etan, Ate Irekiak egingo ditugu gure Batxilergoko proiektua ezagutzera emateko.
Saioan eskaintzen ditugun Batxilergoko ibilbideak aurkezteaz gain, gure ikasleen hezkuntza proiektuan funtsezkoak diren proiektu gehigarriak aurkezteko aukera izango dugu. Gainera, familien zalantza guztiak argitzeko unea ere izango da.