Ikasketa pertsonalizatua autonomiaren lanketaren bidez

Pertsona oro iristen gara mundu honetara paregabe egiten gaituzten talentu eta gaitasunekin. Denak anitzak, desberdinak. Denak apartak. Batzuetan ordea, zaila egiten zaigu identifikatzea. Zein eragin du ikasteko moduak honetan?

Mundua askotarikoen leku den bezala, gure ikasleak ere askotarikoak dira. Horregatik, Jesuitak Donostian gure ikasleei euren talentua bilatzen, identifikatzen eta indartzen lagundu nahi diegu. Ikasketa ibilbide pertsonalizatu bat eskaini, gure onena emanez, ikasle bakoitzaren bertsiorik onena garatzeko.

Nola lantzen dugu pertsonalizazioa? Gaur badakigu ikasketa pertsonalizatua bermatzeko autonomiaren lanketa funtsezkoa dela. Autonomiaren garapena ez da modu automatikoan ematen. Autonomia modu pautatu, sistematizatu eta planifikatuan landu behar dugu, eta horretan gabiltza murgilduta. Lehen Hezkuntzako hezitzaileek bideo honetan azaltzen digute nola lan egiten dugu.

Gehiago jakin nahi al duzu?