Bihar Solidaritate Eguna ospatuko dugu
Solidaritate Eguna aukera paregabea izango da ekimen desberdinen bitartez umeen eskubideen inguruan hausnartu, errealitate desberdinak aztertu eta partekatzea bezalako kontzeptuak lantzeko. Ekintza solidarioetatik bildutako dirua Venezuelako Aita Gumilla ikastetxera bidaliko da. Etapaz etapa, hauek dira antolatu diren ekimenak.
Haur Hezkuntza:
- Munduko ume guztien eskubideen aurkezpena Areto Nagusian.
- Martxa solidarioa Areto Nagusitik frontoira.
- Eskulanak instrumentuak sortzeko.
- Merendola solidarioa.
Lehen Hezkuntza:
- Otoitza Aita Gumillako langilea den Victoriak bidalitako esker gutunarekin (LH 2-3 zikloak).
- Bideoa Venezuelako Aita Gumilla ikastetxearen inguruan. (LH 1 zikloa)
- Hamaiketako solidarioa
- Jolas kooperatiboak Alboanek bolondres taldearekin antolatuta.
- Jolas kooperatiboen inguruko hausnarketa.
- Honez gain, aste osoan zehar SAME (Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea) ospatuz ekimen desberdinak gauzatuko dira.
DBH
- DBHko ikasleek bizkotxo solidarioak ekarriko dituzte jolas garaian saltzeko.