Ikasturte berri bat, errealitateak behar gaituen lekuan zerbitzatzen jarraitzeko

Egun hauetan, Jesusen Lagundiaren Espainiako ikastetxeak, unibertsitateak, pastoral zentroak, gizarte entitateak eta komunitateak ohiko jarduerara itzultzen ari dira. Ikasturte berri bati ekingo diogu, baina betiko bokazio berarekin: pertsonen bidelagun izatea, Ebanjelioaren berri ematea eta, errealitate desberdinetatik, gure garaiko erronkei erantzutea.

Iraila berriz hasteko garaia da. Eta Jesusen Lagundiaren obra bakoitzak bere errealitatea eta egiteko modua baditu ere, guztiek misio bera partekatzen dute. Heztea, ikertzea, bidelagun izatea, fedea ospatzea, egoera zaurgarrienetan dauden pertsonak zaintzea edo gizarte bidezkoago baten alde lan egitea misio bera bizitzeko modu desberdinak dira.

Duela ia bost mende, San Ignazioren lehen lagunetako batek, Jeronimo Nadalek, oso modu sinplean laburbildu zuen ideia hori: “Mundua da gure etxea”. Ez dugu toki guztietan egon behar. Munduari eta inguruan gertatzen denari begiak zabalik bizitzea da kontua; errealitateak interpelatzen uztea eta gehien behar gaituzten tokietan zerbitzatzeko prest egotea.

“Ikasturte bakoitzak gonbidatzen gaitu berriro geure buruari galdetzera gaur non dugun Jauna zain eta nola erantzun diezaiekegun eskuzabaltasunez gure garaiko erronkei”, dio Enric Puiggròs SJ Espainiako Probintzialak. “Gure misioak pertsona zehatzekin elkartzean eta Ebanjelioak gure mundurako albiste ona izaten jarraitzen duela sinestean du iturburua beti”.

Hain zuzen ere, aniztasun horretan dago Jesusen Lagundiaren aberastasunetako bat. Ikastetxe, unibertsitate, parrokia, espiritualitate zentro edo gizarte entitate bakoitzak bere egitekoa du, baina guztiek norabide bera partekatzen dute. Bokazioz unibertsalak izatea munduari irekita bizitzea da, gertatzen denari adi egotea eta errealitateak eskatzen digun tokian zerbitzatzeko prest egotea.

Odola emateko ekimen arrakastatsua!

Biologiako ikasleek sustatutako odol-emate ekimenak hirugarren edizioa ospatu du aurten, eta berriz ere erantzun bikaina jaso du. Guztira, 30 lagunetik gora hurbildu ziren pasa den astean odola ematera, eta horietatik %50 baino gehiago lehen aldiz izan ziren emaile.

Ekimenaren helburua odola ematea sustatzeaz gain, kausari ikusgarritasuna ematea ere bada. Pozik gaude ikastetxetik egindako ekarpen txikiak urtez urte gero eta oihartzun handiagoa duelako.

Eskerrik asko Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari gurera etortzeagatik eta erakutsitako prestutasunagatik. Datorren urtean ere elkar ikusiko dugulakoan gaude; izan ere, hurrengo hitzordurako data badugu jada: 2027ko maiatzaren 20a. Animatu!

Otsailean zehar, ospakizunekin jarraituko dugu!

Prest al zaudete?
Otsailaren 4an, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Nafarroa Behera plazara aterako dira goizean, Santa Ageda bezpera auzoan ospatzeko.
Otsailaren 6an5 urteko ikasleek Kaldereroak ospatuko dituzte, eguraldia lagun bada, ikastetxeko patioan.
Eta ospakizunei amaiera emateko, otsailaren 13an Inauteriak ospatuko ditugu! Ikasle zein hezitzaileak ilusio handiz ari dira prestatzen ikastetxea kolorez betetzeko. Gogoratu, hezitzaileen kasuan etapaz etapa gai bat aukeratu dutela… zein izango ote da?
Arrupek ere arratsaldeko ekintza berezi bat antolatuko du DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.
Oharra: gogoratu otsailaren 16a jaieguna dela.

2026-2027 matrikulazioa: otsailak 2-13

Eusko Jaurlaritzak aurtengo matrikulazio datak iragarri ditu. Beraz, ikasle berriak ikastetxean matrikulatu behar dituzuen familiak, adi!  Urtero bezala, gogoratu matrikula ikastetxean bertan egitea gomendatzen dizuegula.

Orrialde honetan matrikulazio prozesuaren inguruko intereseko informazioa topatuko duzue.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.