Donosti Cup-eko play off-en finalistak

Uztailak 3tik 9ra Donosti Cup futbol- txapelketa ospatu zen, aurten 25 urte ospatzen zituena.
Ikastetxearekin lotuta dauden bi taldek Play Off Ligan txapeldunorde izan ziren haien kategorietan. Alde batetik, San Inazio B, B10 kategorian.

Koparen jasotzearen bideoa: https://twitter.com/Juan_I_Manso/status/751780734306836483
Bestetik, SANSE-JKT, B15 kategorian. Azken hau C.D. Arrupe Chaminade-S.A.N.S.E K.E eta Josemi Kirol Taldea-ren artean sortutako bateratzearen ondorioz sortu zen. Josemi Kirol Taldearen helburua kirola eta solidaritatea batzea da eta, hortaz, jokalariak Elkartera hurbildu ziren haien parte-hartzea traza solidarioa izan zezan. Horregatik, Jesuitak Donosti eta SUMMAko jokalariek jokatutako minutuak salduko dira jasotako guztia Fondazione San Giovanni Battistari (Ragusa- Sicilia) emateko: nazioarteko babes- eskatzaileak eta errefuxiatuak diren pertsonak hartu, tutelatu eta integrazioan laguntzen die fundazio honek.

Zorionak Leyre! (Batxilergoko Saria)

Aurreko ekainak 14an, Euskadiko Batxilergoko Sari Berezien probak egin ziren eta gure Ikastetxeko zenbait ikaslek parte hartu zuten.

Ostiralean behin-betiko ikasle sarituen zerrenda ezagutu genuen eta bertan gure ikaslea den LEYRE VERAS PRECIADO dugu.

Leyrek, beste sarituak bezala, Sariaren egiaztagiria jasoko du eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen duen bidaia-programan parte hartu ahalko du, eta ingelesezko ikastaroak atzerrian egin ahalko ditu. Halaber, Batxilergoko Sari Nazionala jasotzeko hautagai izan daiteke,aurrez horretarako izena emanez gero.

Ikastetxetik, bai Leyre bai sari hau lortzeko lagundu duten ikastegiko hezitzaile eta familiako guztiak zoriondu nahi ditugu.

Giro aparta Ikasle Ohien lehen egunean

Aurreko apirilaren 23an, larunbata, Ikastetxeak ospakizuna zuen bere ikasle-ohiekin: lehenengo aldiz Ikasle Ohiaren Eguna egin zen.

Egun hau, urtero ospatuko dena, gure Ikastetxeko ikasle-ohi guztientzat topaketa-unea izatea espero da, bai gazte zein helduentzat.

Lehenengo edizioa larunbatean ospatu zen 120 pertsona inguru etorri zirelarik. Eguna Eukaristia batekin hasi zen, jesuitak diren Ángel Pérez eta Xabier Zabala ikasle-ohiek ospatuta, eta Areto Nagusian egindako Ekitaldi Nagusi batekin jarraitu zuen. Azken honetan, Ikastetxeko Zuzendaria den Amaia Arzamendik Ikasle-Ohien Elkarte berria aurkeztu zuen, baita behin-behineko Zuzendaritza-Batzarra ere. Josu Mendivil-ek, elkartearen egungo presidenteak, mintzaldi txikia eman zuen elkartearen helburu nagusiak modu labur eta atseginean laburtzeko. Ekitaldian bista atzera botatzeko eta Ikastetxeko eta haren ikasleen iraganeko irudiak gogorarazteko unea ere egon zen. Etorritakoek ikastetxeko instalakuntzetara, Ikasle Ohien bulegoa barne, egindako bisitan anekdota asko ekarri zituzten gogora.

Eguna lunch batekin amaitu zen eta bertan Ikastegiaren historian mugarri izango den une hau betikotzeko aukera egon zen.

Ikastetxeak eta Elkarteak biziki eskertu nahi ditu etorri ziren Ikasle-ohi guztiak. Eta denei, etorri zineten edo ez, hurrengo urtean elkar ikustea espero dugu!

INTERNATIONAL PROJECT: PART 3 (ANTWERP- GALWAY- DONOSTIA)

Apirilaren 12tik 15era, Europako Jesuiten bi ikastetxetako sei irakasle izan ditugu gure artean. Anberes-eko (Belgika) Onze- Lieve- Vrouwecollege eta Galway-eko (Irlanda) Scoil Iognaid ikastetxeetako irakasleek gure Lehen Hezkuntzako ikasleekin hainbat ekintzetan parte hartu dute. Honez gain, Donostia ezagutzeko eta Loiolara bisita egiteko ere izan dute aukera.

Hau izan da elkartrukaketa proiektu honen hirugarren txanda, zuzendarien eta irakasleen lehenengo txanda elkartrukaketak aurreko urteotan egin ondoren.

Hona hemen txanda honen Donostiako bisitaren hainbat argazki.

Robert Swartz-ekin ikasiz

Ikastetxean XXI.mendeko ikasleentzat XXI.mendeko erantzunak emateko dugun helburu estrategikoaren barne, apirilak 5etik 7ra luxuzko gonbidatu bat dugu: Robert Swartz da, CTT – Center for Teaching Thinking-eko (Centro para Enseñanza basada en el Pensamiento). zuzendaria (Pentsamenduan oinarritutako Hezkuntzarako Ikastegia).

Etapa guztietako irakasle talde bat pentsamenduaren garapenean oinarritutako ikaskuntzari buruzko formakuntza egiten ari da, curriculumean pentsamendu sortzailea, analitikoa eta kritikoa batuz. Hortaz, Swartz Doktorea egun hauetan zehar egongo da landutakoari buruzko coaching-a egiten.

CTT-a irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. 1992.urtetik haien curriculumean pentsamendu kritiko eta sortzailea sartu nahi dituzten eskola eta unibertsitateetarako tailerrak, programak eta baliabide didaktikoak eskaintzen ditu. Gaur egun, esan dezakegu erakunde hau edukiaren heziketan pentsamenduaren formakuntzan nazioarteko liderra dela. Heziketa mota honek ikasleen pentsamendu-trebetasunak garatzen laguntzen du, baita pentsamendu eta sentiberatasun ohiturak ere; lanean, lanbide-praktikan eta gure eguneroko bizitzan beharrezkoak direla kontuan hartuz.

Ikaskuntza-mota honek, jesuiten hezkuntzak oinarri gisa hartzen duen Inaziar Paradigma Pedagogikoaren (Esperientzia – Hausnarketa – Ekintza) “hausnarketa” fasea aberasten du. Jesuitak Donostia Ikastetxean aberaste hau mundu gizatiarragoa, solidarioa eta eraginkorragoa lortzeko funtsezkoa dela uste dugu.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.