Jesuitak Donostian eskaintzen dugun heziketak ereduak, kristau eskola garen aldetik, badu zigilu propio bat: balioetan hezitzen dugu.
Baina guk balore horien definizioan sakondu dugu eta horrela iritsi gara gure 5C-ak definitzera. Azken helburua da gure ikasleek mundu hobeago bat eraikitzen agente aktibo izatea, inplikatzea. Zehazki, bost dira gure ikasleen perfila definitzen dituzten baloreak: kontzientzia, gaitasuna, konpromisoa, enpatia eta sormena.
Gure eredu pedagogikoak ikasketa pertsonalizatua bermatzea du xede, eta horretarako ikasleen autonomia indartzen duen eredu baten alde egiten dugu. Horregatik ikaslea bere ikasketa prozesuan protagonista izan dadin ikertu eta sakondu dugu, eta hori ahalbidetzen duten tresnak eta edukia sortu ditugu.
Hurrengo bideoan, prozesu hori nola gauzatu dugun eta egunero nola lan egiten dugun jaso dugu.
Jesuitak Donostian, ikastetxea eraldatzeko hezkuntza komunitatearen lankidetza eta inplikazioa beharrezkoak direla uste dugu. Horregatik, talde lana sustatzen duen lan partekatuaren metodologia diseinatu dugu: APP proiektuak.
Horiei esker, besteak beste, LHko eredu pedagogiko berria eta espazioak sortu dira. DBHko eredua etapa osoa eta espazioak lehen mailan, Mahi mahi proiektuaren ezarpena egin da jangelan…
Ondorengo bideoan gure metodologiaren inguruko xehetasun guztiak jaso ditugu, egunero metodologia horrekin lan egiten duten gure hezkuntza komunitateko hainbat protagonistekin.
APP proiektuen inguruan edo bestelako informazioa nahi baduzu edo zuzenean ikastetxea ezagutu nahi baduzu, idatzi matrikulazioa@donostiajesuitak.org eta hitzordua eskatu. Aurten banakako bilerak egingo ditugu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2021-2022 ikasturterako matrikulazio data ofiziala argitaratu du. Urtarrilaren 18tik 29ra izango da, bai online, bai ikastetxean bertan. Lehenengo kasuan, epea 2021eko urtarrilaren 29ko 24:00ak arte izango da.
Datak eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio guztia esteka honetan eskura daiteke.
Bestalde, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurten banakako bilerak egiten ari gara gure hezkuntza-proiektu propioa ezagutu nahi duten pertsona guztiekin. Eskaera egiteko, mezu bat bidali behar da matrikulazioa@donostiajesuitak.org helbidera, eta harremanetan jarriko gara eguna eta ordua ixteko.
Gure ikastetxean aurrematrikula zuzenean egin nahi izanez gero, online inprimaki hau bete besterik ez da egin behar.
Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunaren aldeko 2007/3 Lege Organikoak aukeren berdintasunak erakunde guztietan hastapen estrategikoa izan behar duela ezartzen du.
San Ignacio de Loyola Ikastetxea – Jesuitak Donostiak bere konpromisoa adierazten du emakumeen eta gizonen aukerak eta berdintasun-jokabideak biltzen dituzten politikak ezartzeko eta garatzeko, inor sexua dela eta, zuzen edo zeharka diskriminatu gabe; baita gure erakundean benetako berdintasuna lortzeko neurriak bultzatzeko eta errazteko ere. Erakunde honen jarduera garatzen den arlo guztietan bereganatzen dugu emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna, bereziki zeharkako diskriminazioari so eginez, hori “Itxuraz neutroa den xedapenak, irizpideak edo ekintzak, sexu bateko pertsona beste sexuko pertsonekiko desabantaila bereziko egoeran jartzen duenean” dela ulertuz.
Jesusen Lagundiko Jokabide Kodeak haren langile eta kolaboratzaileenganako instituzioaren jokabideen artean aitortzen du: “pertsonenganako errespetuzko jokabide duinak, eta edozein jokabide iraingarri edo diskriminatzaileren ukatzeak oinarrizko printzipio laga ezina osatzen dute. Inor ez da lanean diskriminatua, baztertua edo onuraduna izango bere ideologia, erlijio edo sinesmenengatik, etnia, arraza edo nazio batekoa izateagatik, bere sexu, sexu-orientazio, gaixotasun, desgaitasun fisiko edo psikikoa edukitzeagatik, langileen ordezkaritza legal edo sindikala izateagatik edo legearen arabera Autonomia Erkidego bakoitzeko edozein hizkuntza ofiziala erabiltzeagatik, kasu bakoitzeko egoera aintzat hartuz.”
Gainera, Jesusen Lagundiko Jokabide kodeak adierazten du “langile eta kolaboratzaileen familia-bizitza bultzatuko dela. Ahal den neurrian, adingabeko seme alabak edo desgaitasun edo gaixotasun larriak dituzten ahaideak bere kargu dituztenei erantzuna emateko laguntza egokia sustatzeko beharrezkoak diren bideak antolatuko dira (ordutegiak, jaiegunak, lanaldi murrizketak edo antzeko enplegu baldintzak, lan-osasuna, lanaldiaren ondorioak izango dituzten bestelako neurriak)”. Horrek esan nahi du bai hautaketa prozesuek eta bai promozioa, baita soldata politika, formakuntza, lan eta soldata baldintzak, ordutegien antolaketa edo konziliazioa, printzipio horren menpe egongo direla.
Bestalde, Jesuitak Donostiako Barne Erregimen Araudiak, ikastetxearen elkarbizitza arauak “pertsonen garapen integralerako errespetua eta diskriminazio eza” direla jasotzen du.
Aurkeztutako printzipioak aurrera eramango ditugu berdintasun-neurriak bultzatuz, eta, une honetan, egungo egoera hobetzeko asmoa duen Berdintasun Plana indarrean jarriz. Horretan dagokion jarraipen-sistema ezarriko da, San Ignacio de Loyola Ikastetxea – Donostia Jesuitetan emakumeen eta gizonen benetako berdintasun helburuaren alde egiteko asmoarekin, eta bide horrekin batera, gizarte osoan ere bai.
Helburu hori aurrera eramateko langileen legezko ordezkariek parte hartuko dute, negoziazio kolektiboan ez ezik, Berdintasun-Plana edo aipatutako berdintasun neurri horiek garatzeko eta ebaluatzeko prozesu osoan ere, gizonen eta emakumeen benetako berdintasunaren aldeko 2007/3 Lege Organikoak ezartzen duen moduan.
arne- eta kanpo-komunikazioari dagokionez, horrekin zerikusirik duten erabaki guztiak jakinaraziko dira, eta emakumeen eta gizonen aukera-berdintasun printzipio horrekin bat datorren fundazioaren irudia kanporatuko da.
Aurten, gure inguruan ilusioa eta itxaropena banatzeko beharra sentitzen dugu, eta, horregatik, bat egin dugu San Inazio parrokiatik “Mariak bezala, Zu onartu, Jesus” lelopean egin diguten gonbidapenarekin.
Ekimenaren helburua San Inazio parrokiako migratzaileei eta haien familiei harrera egitea da, eta, horretarako, eskertuko genizueke Jesuitak Donostiako hezkuntza-komunitateko kide zareten guztiok kanpaina honetan parte hartzea, ekar ditzakezuen produktuekin: maskarak, gozokiak, gela, xanpua, hidrogela, hortzetako pasta, konpresak, tanpoiak, fardelak,…
Produktuak irakasleen gelan horretarako prestatu ditugun kutxetan utz ditzakezue.
Esteka honetan, San Inazio parrokiatik bidali diguten bideoa ikus dezakezue.