Euskaraldia 2020 – Familia, hezitzaile eta ikasleentzat gutuna

Familia, hezitzaile eta 16 urtetik gorako ikasle agurgarriak,

Gutun honen bidez aurreko hilabeteetako Gure Artean-en dagoeneko argitaratu dugun ekimen baten berri eman nahi dizuegu: azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den EUSKARALDIA Gure Jesuitak Donostia ikastetxeak ariketa sozial honetan izena eman du eta hezitzaileak (irakasle eta AZP), 16 urtetik gorako ikasleek eta gurasoak/tutoreak bertan izena ematera animatu nahi zaituztegu.

Baina, zer da Euskaraldia?.

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. Bere helburu nagusia da herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta, euskararen erabilera handitzea. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Zergatik parte hartu Euskaraldian?.

Gure inguruan uste duguna baino jende gehiagok ulertzen du euskara: Donostian 3tik 2k ulertzen du. Lehen hitza euskaraz egingo bagenu hirukoiztu egingo litzateke Donostiako euskararen erabilera. Jesuitak Donostia ikastetxean ere euskararen erabilera bultzatu nahi dugu eta zu ere partaide izatea nahi genuke.
15 egun horietan zehar, Euskaraldian parte hartzeko bi aukera dituzu:

Belarriprest! “Lekua, gaia edo egoeraren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, ez dut beti euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, bana euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.”

Ahobizi! “Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila den bada ere, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.”

Gogoratu, rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean!

Halaber, aurtengo Euskaraldiko berrikuntza ere izango dugu gure ikastetxean: ARIGUNEAK. Ikastetxeko zenbait lekuetan izango dugu euskaraz aritzeko guneak: hau da, euskaraz hitz egiteko aukera uneoro bermatzen duten puntuak.

Parte hartzeko izena eman beharko duzu www.euskaraldia.eus atarian eta identifikazio txapa eskuratu ahal izango duzu izena ematean zuk aukeratzen duzun tokian. Aurreko Euskaraldiko edizioan ikastetxean bertan jasotzeko aukera zenuten baina aurten, COVID egoera dela eta, ezin dira jaso ikastetxeetan. Hortaz, izena ematean eskaintzen diren leku publikoen artean zuri hobe datorkizuna erabaki: lanetik hrubil duzuena, zuen auzokoa,…

Zalantzarik izanez gero, ondoren helbide elektronikoetara zuzendu zaitezke:
mariamarcos@donostiajesuitak.org (HH eta LH)
lauraflores@donostiajesuitak.org (DBH- BATX)

Eskerrik asko Euskaraldian ere gurekin bat egiteagatik!

EUSKARA: GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN.
ANIMATU ETA PARTE HARTU! EMAN IZENA HEMEN

Gure ikastetxeko eredu pedagogikoa ezagutu nahi al duzu?

Egun bizitzen ari garen pandemia egoera dela eta, oraingoz ez ditugu Ate irekiak egingo, baina gure ikastetxea ezagutzeko aukera ere berin berdin mantenduko dugu.

Gure helburua, gure ikastetxearen Eredu Pedagogiko Propioa aurkeztea da, batez ere, 2 urteko eta Haur Hezkuntzako etapak oinarri. Hala ere, Jesuitak Donostia Proiektua osotasunean ezagutzeko aukera izango duzue familiek. Gure bilakaera. Gure apustuak. Gure baloreak.

Email bat idatzi edo telefonoz besterik ez duzue deitu behar eta berehala jarriko gara zuekin harremanetan behar duzuen informazioa helarazteko.

Kontaktua:
-matrikulazioa@donostiajesuitak.org
-943 289 500

Gogotsu gaude, egoera berri honetan bada ere, gure proiektu pedagogiko propioa zuei aurkezteko!

*Datorren urtean autobus zerbitzua zabalduko dugu Astigarraga – Donostia ibilbidea gehituz. Informazio gehiago matrikulazioa@donostiajesuitak.org

Jesusen Lagundiak Munduko Otoitz Bijilia antolatu du konbertsio ekologikoaren eta justiziaren aldeko ekintzaren alde

Mendekoste Zaintzaren esperientziaren ondoren, familia ignaziarra berriz ere Munduko Otoitz Bijilia antolatzen ari da, kasu honetan Gizarte Justizia eta Ekologia Idazkaritzaren babespean, Sorkuntza Denboraren baitan.

Kongoko Arroa, Amazonia eta Asiako basoak dira gure munduaren birikak. Arnasa hartzeko borrokatzen dira. Gaur egun, literalki eta figuratiboki sutan daude. Horregatik Jesusen Lagundiatik gonbidatzen zaituztete parte hartzera eta otoitz-zaintza mundiala sustatzera, eraldaketa ekologikoaren eta justiziaren aldeko ekintzaren alde otoitz egiteko. Lekukotasunak, zuzenean kaltetutako pertsona eta komunitateen gogoetak, une sinboliko eta interaktiboekin uztartuak izango dira zaintzan.

Bijilia irailaren 25ean izango da, 20:00etan, hiru ordutegitan (Manila, Erroma, New York), eta Global Youtube jesuiten bidez emango dute zuzenean, gaztelaniaz eta ingelesez. Informazio hau eta gehiago breathingtogether.jesuits.globalean edo arnasbidejunturetan.jesuits.global -en aurki dezakezu.

Jesusen Lagundiak dei egiten du bijilian parte hartzeko eta zuen otoitzak eta eskaerak sare sozialetan argitaratzeko, #BreathingTogether #RespirandoJuntos eta #TiempoDeLaCreación2020 etiketekin.

2020-2021 Indarlerroak: “Zu onartu!”

Aurtengo indar lerroen leloa hauxe da: “Zu onartu!” – Beste su batzuk pizten dituen sua. “Zu onartu”, bizitzarako gonbidapena da, baita bizitzea tokatzen ari zaigun egoera honetarako ere. Gai sentitzen al gara egoera hori hartu eta aukera gisa bizitzeko? Gai al gara besteak babesteko, pandemiaren ondorioak gehiago pairatzen ari direnak? Gai al gara gizateria nola dagoen ikusita gure bizitzan presente izaten jarraitu nahi duen beste norbait hartzeko? Gustatuko litzaiguke lelo hau gurea egin eta harrera- eta abegikortasun-jarreran biziko bagenu.

Egin dezagun munduan egoteko modu hau “kutsakorra”, su batek beste su batzuk piztea posible izan dadin.

Kasu positiboen aurrean komunikazioa

Familia agurgarriak:

Zuen seme-alaben artean COVID-19 positibo kasu baten berri izanez gero, tutoreari esateaz gain, honako pertsona hauetako bati ere jakinaraztea eskertuko genizueke:

Etapako koordinatzaileari: itziarbarrenetxea@donostiajesuitak.org (HH eta LH) / nereaepelde@donostiajesuitak.org (DBH eta BATX).
COVID arduradunari: administrazioa@donostiajesuitak.org.
Zuzendariari: zuzendaria@donostiajesuitak.org.

Komunikazio bikoitz horren helburua prozesua arintzea da, eta kutsatzeen aurrean ezarritako protokoloa lehenbailehen martxan jarri ahal izatea.

Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntza eta erantzukizunagatik.

Mila esker zuen laguntzagatik!

Dakizuen moduan, apirilaren amaieran COVID-19aren ondorioz zaurgarritasun egoeran geratu diren familiei zuzendutako funts solidarioa martxan jarri genuen.

Ikastetxearen filosofiari eta balioei jarraituz abian jarri genuen ekimena da, gure hezkuntza-komunitatean zailtasun ekonomiko handienak dituztenei laguntza eta konpromisoa eskaintzea sede duena hain zuzen ere. Eta ez dago balio horien adibide hoberik zuen aldetik lortu dugun erantzuna baino.

Ikasle Ohien Elkartean 2.519€ jaso dituzte!

Ez dugu hitzik gure esker ona adierazteko mantentzen dugun ekimen honetan zuen ekarpena egin duzuen pertsona guztiei eta espero dugu 2020-2021 ikasturte honetan ere hain harrera ona izaten jarraitzea.

Eskerrik asko bihotzez.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.