Lidergotzaren Hitzaldian esperientzia

Hemen duzue BATX1eko Patricia Moreno eta Adrián González ikasleek Inglaterran ospatutako Nazioarteko Buruzagitza Hitzaldian bizi zuten esperientziaren laburpena.
IMG_1029

“Esperientzia hau laburtu behar izanez gero ‘ezberdina’ hitza aukeratuko genuke”

Baina ezberdina zer zentzutan? Lehendabiziko eguna bidaia luze, baina eroso batekin hasi zen. Bertan, harrera ikaragarria izan zen. Iritsi bezain laster afaria prest zegoen eta horren ondoren, gure logelak zeintzuk ziren erakutsi zizkiguten eta lotara joan ginen.
Hurrengo eguna “Refectory”-an hasi zen ingeles erarako gosari batekin. Ondoren Campus-a bisitatu genuen eta hitzaldian parte hartzeko gure izenak eman genituen. Bertan, Kataluniako talde oso jatorra ezagutu genuen.
Arratsaldean, hitzaldiak hasi ziren Lady An Neillrekin. Sheffield-eko hilurreneko erientzako hospitalaren zuzendariak, bere bizipenen bitartez azaldu zigun nola maitasuna eta guztia emateko gogoak ezinbestekoak direla bizitzan aurrera egiteko. Lord David Blunkett-ek, aldiz, politikan lizentziatuak, norbanakoaren akatsei umorearekin aurre egiteko garrantzia azpimarratu zuen. Apala izateko beharrari buruz ere hitz egin zuen eta harrotasunarengatik besteen laguntza ez ukatzearen garrantziaz. Azkenik, Lee Rowley-ek bapateko aldaketen aurrean prest egoteko beharraz htz egin zuen, berari gertatu zitzaion bezala, 40 urte ondoren bere alderdiak hauteskundeak irabazi bai zituen.
Hurrengo egunean ikastetxearen proiekturen bat aurkeztu behar genuen eta urtean zehar kulturaniztasunaren inguruan landutakoa hautatu genuen. Gainera, gainontzeko ikastetxeen proiektuen aurkezpenetan egoteko aukera ere izan genuen.
Bartzelonako Casp ikastetxean, adibibez, inmigrazio ilegalaren gaia landu zuten eta Ceuta eta Melillako muga.hesien inguruan ere hitz egin zuten. Aurretik bisita egin bait zuten bertara eta horiek zeharkatutako hainbat etorkineekin hitz egiteko aukera ere izan bai zuten.
BC High-etik (Boston, Estatu Batuak) etxea zein familia ez duten pertsonen hiletetara joateko programa azaldu zuten.
Belvedere-tik (Dublin) beraien proiektu bereziena aurkeztu zuten: “Sleep out”. Bere izena dioen bezala, jarduera Dublinen hiru egun eta bi gau igarotzean datza eta bertan lo egitea, etxebizitzarik ez duten pertsonetzat dirua bereganatu ahal izateko. Datu nabarmena bezala, azpimarratu behar da 2016an ekintza honi esker 250.000€ bereganatu zituztela.

Cheverus High School
-eko ikasleek (Maine USA) guk bolondres ekintzak bezala ezagutzen ditugun proiektuak bultzatzen zituztela azaldu zuten eta, bestalde, itsas armada zein ejertzitoarekin ekintzak ere egiten zituztela kontatu zuten.
Leo XIII (Milán, Italia) ikastetxeak Europako Jesuite 8 eskolek landutako proiektua aurkeztu zuen. Beraiekin batera zihoan Lugi izeneko irakalsea, JEEP Jesuit European Educational project proiektuaren sortzaileta eta bultzatzailea da.
Beraz, gauza ugari egiteko denbora izan dugu: pertsona ezberdinak ezagutzeko, Pazkoako igandea ospatzeko, festa dotorea partekatzeko… Katalanez esaten den “ll” ahoskatzen ere ikasi genuen… Baina edozein gauzen gainetik bidai honetatik eramaten duguna, bizitzari aurre egiteko modu berria da. Orain badakigu titulu bat edukitzeak ez gaituela persona hobeagoan bihurtzen, baina gure ekintzek bai. Esperientzia honek erakutsi digu nola guk gure inguruko mundua aldatu dezakegun, gure esku dagoela hain zuzen ere.
Hori guztia laburbiltzeko KONPAINIA hitza aukeratuko genuke. Bertan elkartu ginenok oso ezbedinak ginen, baina komunitate baten parte ere bagara: Jesuitak. Honek elkartzen gaitu. Errepikatuko genukeen esperientzia polita izan da.
Mila esker.

IMG_1037

Jesuitak Donostia ikastetxearen eraldapen eredua ADEGIko TOP Enpresen Topaketan

Maiatzaren 8an, Jesuitak Donostia-an ADEGIk antolatutako enpresen arteko topaketan parte hartzeko aukera izan genuen.

“Aldaketa eraginez” izenburupean, Amaia Arzamendik eta Regina Otaolak, ikastetxeak azken urteetan bizi duen eraldapen prozesua azaldu zuten hamar bat enpresen aurrean, une bakoitzeko egoeretara moldatu den ikastetxe eredu bezala eta XX. Mendeko ikastetxea izatetik XXI. Mendekoa izatera pasa dena.
IMG-9336
Arlo ezberdinetako enpresetako ordezkariek, atentzio handiz entzun zituzten ikastetxearen ibilbidearen inguruan emandako xehetasunak eta bere gaur eguneko hezkuntza ereduaren ingurukoak. Lehen Hezkuntzako Eredu Pedagokiko Berria ezagutzeko aukera ere izan zuten, ikastetxeko instalazio berriak bisitatuz.
IMG-9345
Topaketan, besteak beste, Lacunza, AEG, Durr Systems Spain, Ibarmia, Montte eta Plastigaur enpresetako kideek hartu zuten parte.

Batxillergoko 2. mailako ikasleek, apirilaren 28ko hauteskundeeen inguruko eztabaida politikoa ospatu dute

Alderdi ezberdinetako ordezkariek, BATX2ko ikasleek apirilaren 28ko hauteskunedeen inguruan antolatutako eztabaida politikoan parte hartu zuten ostegunean, apirilaren 11an.

Zehazki, parte hartzaileak ondorengoak izan ziren: Denis Itxaso (PSE-EE), Juan Carlos Cano (PP), León de Adrián (Ciudadanos), Iñigo Barandiarán ( EAJ-PNV), Javier Ezkerekotza (Podemos) eta Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu).IMG-7582
Egoi San José ikasleak lagunduta, Pablo Barandiaran eta Juan Burutarán ikasleek moderatutako tertulian, enplegua eta alderdi politiko bakoitzaren ereduari buruz hitz egin zuten, beste gaien artean.
IMG-7585
IMG-7586
Mahai-ingurua bertako galderekin bukatu zen eta kontzertu ekonomikoa eta erreferendum-ak bezalako gaiak jarri zituzten mahai gainean.
Gazteak politikaren mundura hurbiltzeko aukera ezin hobea, beraz, eta esperientzia oso aberasgarria bertan egon zirenentzat eta ekintza bultzatu eta prestatu duen ikaslegoarentzat.

Bordele eta Danimarka. Iritsi dira elkartrukaketak!

DBH 4 eta BATX 1eko ikasleek izugarrizko esperientzia polita biziko dute datozen egunetan.

Zehazki, apirilaren 4an, 4. Mailakoak Bordelera jaongo dira eta, aurten, lehen aldiz ikastetxe berrira joango dira.

BATX 1ekoak, berriz, apirilaren 5 eta 11 bitartean Danimarkan egongo dira eta, bertan, mundo osoko ikasleekin egongo dira harremanetan, beste ahinbat herrialdeetako ikasleak ere bertan egongo direlako.

Apirilaren 12an, KORRIKA euskararen alde!

Arrupe Elkarteak Korrika-ren 21.edizioan parte hartuko du apirilaren 12an.Kilometro bat hartu du eta testigua, Groseko Nafarroa Hiribidea eta Claudio Delgado kaleko izkiñen arteko gurutzean hartuko du arratsaldeko 17:43etan.

Hemen duzue aurten “Klika!” lelopean ospatuko den Korrikaren bideoa eta abesti ofiziala.
Animatu zaitezte euskararen aldeko ekimenean parte hartzera!

Oharra: Antolakuntza eraginkorra izateko, parte hartu nahi izanez gero, ondorengo formularioa betetzea eskertuko genizueke. [:es]Arrupe Elkartea se suma a la 21 edición de la Korrika a su paso por nuestra ciudad el próximo 12 de abril. Ha comprado un kilómetro y recogerá el testigo en el cruce de las esquinas de la Avenida de Navarra de Gros y de la calle Claudio Delgado a las 17:43 horas.

Ikasle Ohien Eguna

Hurrengo larunbatean, martxoaren 30ean, ekintzez betetako Ikasle Ohien Eguna ospatuko dugu.

EGITARAUA:
-10:00 – 11:00 /Kirol txapelketa
-11:15 – 12:00 /Eukaristia
-12:00 – 12:10 /Batzar nagusia
-12:10 – 13:00 /Ekitaldi Nagusia
-13:00 – 13:30 /Ikastetxera eta Ikasle Ohien Elkarteko bulegora bisita
-13:30 /Lunch-a

Ikasle ohia zara? Bazkidetu zaitez: antiguosalumnos@donostiajesuitak.org.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.