Gure eredua ezagutu nahi? Etorri ate irekien jardunaldira!

Jesuitak Donostia ikastetxean gure ikasketa eredu propioa amesten eta eraikitzen jarraitzen dugu eta hori guztia zuekin elkarbanatzea gustatuko litzaiguke.

Horregatik, haur hezkuntzako familiei zuzendutako ate irekien beste bi jardunaldi ospatuko ditugu. Lehenengoa azaroaren 27an izango da eta bigarrena urte hasieran, urtarrilaren 22an. Biak arratsaldeko 17:00etan izango dira LHko Da Vinci gelan.

Zatoz eta atsegin handiz zuen zalantzak argituko ditugu. Zure zain gaude!

Roberto Aguadok emozioek haurren hezkuntzan duten garrantzia aztertuko du

Roberto Aguadok, Psikologia Klinikoan aditu ospetsuak, hezkuntza oinarri emozionaletik jorratzearen garrantziaz hitz egingo du. “Lotura emozional kontzientea” (LEK) ereduaren egileak, errealitate zientifikotik soilik garatutako Adimen Emozionalaren lehen ereduak, haurren garapenerako eta ikaskuntzarako emozio positiboak sortzeko beharra azpimarratuko du.

“Bizitza osoan ala egunero maita zaitzaten nahi duzu?” izenburupean, Aguadok zabalduko du Jesuitak Donostiak bere 90. urteurrena dela eta antolatutako hitzaldi zikloa. Ikaskuntzaren pertsonalizazioaren erronka gelan, ikastetxeen eraldaketa eta berrikuntza izango dira “XXI. mendeko hezkuntzaren” esparruan landuko diren gaietako batzuk ikasturtean zehar egingo diren gainerako hitzaldietan, eta ikastetxeak laster emango du horien berri.

Roberto Aguadoren hitzaldia abenduaren 18an, asteazkena, izango da ikastetxeko Da Vinci aretoan 19:00etatik aurrera eta sarrera doakoa eta publikoari irekia izango da. Hala ere, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, hilaren 17a, asteartea, baino lehen, honako esteka honen bidez.

Julio Fontan hezitzaile eta ikertzaile kolonbiarrak Jesuitak Donostia bisitatu du

Julio Fontanek, Bogotako Fontan Ikastetxearen zuzendariak eta Hezkuntza Erlazionaleko Sistemaren sortzaileak, irailaren 25ean, gure ikastetxera bisita egin zuen hezkuntza-eredu berria bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Fontanek pozik hartu zuen Jesuitak Donostiaren estrategia azaltzeko ardura izan zuen ikastetxeko zuzendaritza-taldeak egindako harerra eta baita Lehen Hezkuntzako eta DBHko eredu berriak zein Haur eta Lehen Hezkuntzako pertsonalizazio didaktikoa sakontzeko bidean egiten ari diren urratsak eta hobekuntzak ezagutzeko izan zuen aukera.

Etenaldi baten ondoren, ikasleekin harreman pertsonala izateko aukera ere izan zuen Fontanek eta “Momentu Biribila” proiektua landu zuen haiekin. Gainera, Lehen Hezkuntzako ikasleekin egindako topaketak amaiera eman zion jardunaldi aberasgarriari eta, zalantzarik gabe, pertsonalizazioaren bidean ahalik eta modurik onenean aurrera egiteko balioko du. Izan ere, Fontanek berak, bisitaren ondoren, etorkizun bikaina aurreikusi zion Jesuitak Donostiari hezkuntza eredu berriaren esparruan egiten ari den bidean, eta “Jesuitak Donostia Europa osoari erakutsi beharreko adibidea” izango dela ere adierazi zuen.

2. Batxilergoko gure ikaslea izan den Alain Castronuñok Eusko Jaurlaritzaren Batxilergoko Sari Berezia irabazi du

Oso pozik gaude. Alain Castronuño, BATX 2ko gure ikaslea izandakoa, Eusko Jaurlaritzaren Batxilergoko Sari Bereziarekin saritua izan da.
Sariari esker, Castronuñok datorren udan atzerrian ingelesa hobetzeko ikastaro programan parte hartzeko aukera izango du eta deialdia BOEn argitaratu ezkero, Espainiako Batxilergoko Sarian parte hartu ahal izango du.

Datorren ikasturtean, Aste Santuaren aurretik, Batxilergoko Sari Berezien egiaztatze-diplomak banatzeko ekitaldi berezia ospatuko da, Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzuaren eskutik eta bertan sarituen familiek parte hartzeko aukera izango dute.

Zorionak Alain!

Ekintzez beteriko ikasturte amaiera DBHn!

Ikasturtea amaitzear dago eta azkeneko egunak ederki aprobetxatu dituzte DBHn. Mota guztietako ekintzak izan dituzte azkeneko egunetan.

Hemen dituzue horietako batzuk:

DBH1-2-3-4: Sara Trullos eta Amaya Loyola gure ikaste oihak, udaran aurrera ermango duten bolondres proiektua aurkeztera etorri ziren. Biak medikuntzako ikasketak egiten ari dira orain eta DBH1 zein DBH2ren ikasleen laguntza izan zuten kaxak egiteko, sobreak eta laguntza biltzeko euskarri ezberdinak. Izan ere, Sara Guatemalako Quetzaltenango herrialdera joango da bertako emakumeei laguntzeko eta Amaia Sierra Leonara joateko asmoa bazuen ere, bere bidaia bertan behera gelditu da bertako ikastetxe nagusiak jasandako erasoen ondoren.
VOLUNTARIADO

 

 

DBH1-2-3: Welcomen eskutik scape room izan zuten eta kostatu bazitzaien ere, azkenean lortu zuten gelatik ateratzea!!
DBH1: Geodak egin zituzten, matematika entretenigarria.
GEODAK
DBH2: Peter mimoarekin, alkoholaren gaia landu zuten.
MIMO PETER
DBH3: Ekintza Bibe (Bizi Berria) Gipuzkoako ludopatía eta mendetasun psikologikoen errehabilitazio elkartearen eskutik, “Juego Responsable” izenburuko hitzaldia izan zuten. Bertan, lehen pertsonan testigantza bat entzuteko aukera izan zuten eta, jarraian, estrategiazko mahai jokuetan ibili ziren.
DBH1-2: Kirola lantzeko aukera ere izan zuten.
DBH4: Ekintzailetzan urte osoan landutako proiektu baten ondorioz hainbat formazio izan zituzten, defentsa pertsonala “KEN SEI KAN” karateko akademiaren eskutik izan zuten, Udaletxearen eskutik emakumeen egoeraren inguruko formazioa izan zuten eta Udaltzainen bisita ere izan zuten segurtasuna lantzeko.
DEFENSA PERSONAL

Ikasturte amaiera: kontuan hartzeko oharrak

> Klaseak bakarrik goizez
Ekainak 17 eta 21 bitartean, eskolako azken eguna, klaseak bakarrik goizez ospatuko dira eta, ondorioz, idazkaritzaren ordutegia ere aldatuko da:
-Ekainak 1-14 bitartean: 8:00-18:00h.
-Ekainak 17-21 bitartean: 8:00-17:00h.
-Ekainak 24 eta uztailak 19 bitartean: 8:00-14:00h.
> 2019-2020 ikasturteko liburuen salmenta
Loiola Liburdendako salmenta egunak ondorengoak izango dira:
-HH: irailak 2 eta 3 (9:00-13:00 eta 15.00-17:00 bitartean).
-LH: irailak 3 eta 4 (9:00-13:00 eta 15.00-17:00 bitartean).
-DBH-BATX: irailak 4 eta 5 (9:00-13:00 eta 15.00-17:00 bitartean).
-Denak: irailak 6 (goizez bakarrik: 9:00-13:00 bitartean).
Lekua: Haur Hezkuntzako Jangela.
Liburuen trukaketaren kasuan (DBHko etapan soilik) gogoratzen dizuegu parte-hartzialeek trukaketan entregatu nahi dituzten liburuak ekainaren 14ean klasean utzi beharko dituztela. Ezhoiko azterketak egin behar dituzten ikasleek ekainaren 24ean entregatu beharko dituzte trukaketan utzi nahi dituzten liburuak.
> Eskola-zerbitzuetan eta Paraeskolarretan izen-ematea: ALEXIA

Datorren urteko eskola zerbitzuetan izen-ematea (jangela, ordutegi zabalkuntza eta garraioa), paraeskolarrak eta Loiolola Liburudenda ALEXIAren bitartez egingo da. Epea ekainaren 14rarte irekita mantenduko da.

Jesuitak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.