Martxoak 8, 2018 | Berriak
]Inaziotar astean zehar programa berezia antolatu dugu ikastetxean.
Etapaz etapa
Haur Hezkuntza
Jolasean, ikastetxeko haurrak San Inazioren bizitzan murgilduko dira. Antzerkia, abestiak, ipuinak, marrazkiak… korridorea ere atonduko dute! Irrikan gaude artelan hau ikusteko!
Lehen Hezkuntza
Martxoaren 13tik 15era, ikasleak Loiolako Inazio ezagutzeko ekimenetan lanean arituko dira eta ekintza desberdinak gauzatuko dituzte, besteak beste, “Inazio Okara” jolastuko dira LHko maila desberdinetako ikasleak nahastuta, denak patioan!
DBH
Inaziotar astearen baitan, DBHko maila bakoitzerako ekintza desberdinak antolatu dira. Hala ere, badago denentzat antolatu den ekimen bat, izan ere, Batxilergoko 1. mailako ikasleek “Ametsak gauzatu: Transpirenaica Social Solidaria” proiektua aurkeztuko diete martxoaren 15ean.
Batxilergoa
Inaziotar asteko programa berezia dela eta, 2 ekimen nabarmen antolatu dira. 1. mailakoek “Transpirenaica Social Solidaria Bingoa” gauzatuko dute martxoaren 13an proiektua aurrera eraman ahal izateko dirua biltzeko helburuarekin.
2. mailako ikasleek aldiz, mahai-inguru batean hartuko dute parte martxoaren 12an. Gai nagusia, “Inaziotar Lidergoa” izango da eta 3 gonbidatu izango dira bertan: ikastetxeko guraso den Iñigo Irizar, Iñigo Gutierrez ikasle ohia eta Amaia Arzamendi, ikastetxeko zuzendaria. Bakoitzak bere ikuspegitik lidergoaren inguruan hitz egingo du eta ikasleen galderekin eztabaida bideratuko da.
Hezitzaileak
Martxoak 14 > Hospitalitate kanpainari lotutako formakuntza
Ekimen honen baitan, Karmele Villarroelek, PALeko kideak (Plataforma Apostólica Local) eta 1. Batxilergoko ikasleek parte hartuko dute; bigarren hauek, Transpirenaica Social Solidaria proiektua aurkezteko.
Beste ekintza bereziak
Martxoak 15-16
Ikastetxeko jaiak
Martxoak 17
Goizez
Ikasle Ohien Eguna

Arratsaldez:
Lampedusa Gurutzearekin Eukaristia
- 16:00: Lampedusa Gurutzearen harrera ikastetxean.
- 16:15: Ikastetxetik martxa Katalunia Plazara.
- 17:15: Elkarretaratzea, komunikatuaren irakurketa eta bertsolaria.
- 18:00: Eukaristia San Inazio Elizan (Eitb-ren emankizuna).
Martxoak 18
APYMAko krossa
Maratoi Solidarioa: Transpirenaica Social Solidaria
Martxoak 8, 2018 | Berriak
Talde batzuek atsedena izango dute… Gainontzekoak, animo!

Martxoak 2, 2018 | Berriak
[:es]
[:]
Otsailak 28, 2018 | Berriak
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu autobus zerbitzua bertan behera gelditu dela.
Eguraldia dela eta, ezin dugu gaurko klaseen garapen normala bermatu, baina ikasgelara bertaratzen diren ikasleak artatuko ditugu.
Arratsaldean ez da PARAeskolar ekintzarik gauzatuko.
Mila esker,
Otsailak 14, 2018 | Berriak

3 hitzaldi adituez lagunduta gure seme-alabek izan ditzaketen ikasketa behar berezien inguruan.
Haur guztiak bereziak dira, bakoitza bere gaitasun eta bertuteekin. Hala ere, haurren ehuneko batek, adimen normal edo altuekin, ikasteko eta sentitzeko beste modu bat izan dezakete, gainontzeko haurrekin alderatuz desberdina dena. Adierazpen hau abiapuntu gisa erabiliz, APYMAko Ikasketa-Aniztasunaren Komisioak 3 dibulgaziozko hitzaldi antolatu ditu familiek euren seme-alabai egoera hauen aurrean dituzten beharrei nola erantzun behar zaien ikasteko.
- ADHN, Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (otsailak 21, 18:00)
- Dislexia (otsailak 28, 18:00)
- Goi-mailako gaitasunak (martxoak 7, 18:00).
Jardunaldi bakoitzean ondorengo galderei erantzuten ahaleginduko dira:
- Zer da?
- Sintomak, nola identifikatu?
- Ikastetxeek zein pauta jarraitu behar dituzte horrelako kasuetan?
- Nola egokitu metodologia eta hezkuntza-interbentzioa ikasgelan?
- Etxean lan egiteko erremintak
APYMAk jardunaldi hauetara gonbitea luzatu nahi dizue, bereziki haur txikiak dituzuen familia guztiei.
Hitzaldietan parte-hartzeko aurretiko izen-ematea beharrezkoa da, izan ere, plaza kopurua mugatua izango da saio bakoitzeko. Jardunaldien prezioa 5 €-koa da (ordainketa bakarra). Ordainketa APYMAren bankuko kontuan egin behar da “Acceso a jornadas” kontzeptuarekin eta izena ematen duen pertsonaren izenarekin. Antolakuntza lanak direla eta, izen-ematea hitzaldi bakoitzeko egitea ezinbestekoa da. Honez gain, haurtzaindegi zerbitzuaren beharra ere adierazi, mesedez.
Otsailak 4, 2018 | Berriak
Pasa den urtarrilaren 26an, MAGIS Donostiaren lehen topaketa gauzatu zen. MAGIS Donostia bertako gazteak fedean eta esparru pertsonalean garatzeko elkargunea da.
Ekimena Gipuzkoako Jesusen Lagundiko gazte helduek identifikatutako behar baten ondorioa da. Ekimenak alor desberdinetako gazteak elkartu zituen, besteak beste, Arrupe Elkarteko begiraleak, sendotza prozesua egin duten ikasle-ohiak, Donostiako Loiola Zentroko abesbatzako gazteak eta inaziotar inguruko unibertsitateko lagunak.
Jesuitak Donostiako begirale eta pastoralistek diotenez, proiektu hau Josemi Goldaracenak sj. behin eta berriz errepikatzen zuen esaldi baten ondorio da: “gure pitxarra bete behar dugu besteei edaten emateko”. Topaketa honetan 18 gaztek parte-hartu zuten. Modu pertsonalean zein taldeka otoitz egiteko denbora partekatzeaz gain, gazteek ere elkarrekin sortzen ari diren proiektu honekiko ilusioa elkarbanatzeko aukera izan zuten.