Abenduak 16, 2016 | Berriak
Yago Lizarribar eta Adrián Aizpurua gure ikasle ohiak eta Nafarroako Unibertsitateko Ingenieritza Eskolako ikasleak, sarituak izan dira Kutxa Ikasketa Amaierako Sarien XL edizioan.
Da Vinci de Eureka! Zientzia Museoan ospatutako ekitaldian, Tecnuneko zortzi ikaslek jaso zituzten beren diplomak Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburuaren eta Manuel Beraza, Kutxako presidentearen eskutik. Ekitaldi berean Félix Arrieta, Deustuko irakasle eta politologoak “Erabakia, aukera eta konpromisoa gizarte hobeago baterantz“ hitzaldia eskaini zuen.
Yago eta Adrián-ekin batera, hauek izan ziren ikasle sarituak; Marta de las Rivas (Bio), Teresa Echaniz (Diseinua), Iñigo Azkue (Kom. Elektronika), Paula López (Ind. Ant.), Josu Etxezarreta (Teleco) eta David Barcena (Mekanika).
Sari hau ikasleen esfortzuaren eta lanaren isla da, beraz, zorionak biei!
Jatorrizko albistea
Abenduak 16, 2016 | Berriak
Bihar, abenduaren 17, Arrupe Elkarteak aurten sortutako Arrupe Txiki proiektuaren lehenengo ekintza ospatuko da ikastetxean. “Familia” izeneko ekintza hau, LH 4. mailako ikasleentzat eta euren gurasoentzat dago bideratuta.
Egitasmoa arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean burutuko da, tartean (19:30etan) askaria egongo delarik. Parte-hartzaileek bi txanda izango dituzte ekimen honetara batzeko, arratsaldeko 17:00etan lehenengoa eta 19:30etan bigarrena. Sarbidea Galtzara Zaharretik egingo da.
Jolasak egingo direnez, arropa erosoa ekartzea gomendatzen dugu. Bestalde, euro bana ekarri beharko dute ikasleek.
San Ignacio Ikastetxetik, LH 4.mailako ikasleak zein hauen gurasoak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Parte hartzeko, ondorengo FORMULARIO hau bete behar duzue.
Zuen zain geratzen gara!
Abenduak 15, 2016 | Berriak
Abenduaren 17ko partiduen ordutegia jarraian duzue. Zorte on denoi!

Abenduak 12, 2016 | Berriak
Zein azkar pasa den 2016a. Abendu garai honetan, dagoeneko gainean ditugun Gabonak prestatzen ari gara. Xede honekin, ikastetxean, urtero bezala, ekimen ugari antolatu ditugu ikasleekin, familiekin eta Jesuitak Donostiaren parte zareten guztiekin ospatzeko.
Aste honetan zehar, abenduaren 12tik 16ra, 2 urteko ikasleak, Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako ikasleak nobiziadoan eskuz eginiko jaiotza ikustera joango dira. Tradizionala den jaiotza honek bisitari ugari izango ditu, izan ere, ikasleez gain, hezitzaileei ere gonbidapena luzatu zaie jaiotza ikustera joateko, abenduaren 14ean arratsaldeko 17:30etan. Abenduaren 16an, arratsaldeko 17:00etan HH2ko ikasleek gabonetako jaialdia ospatuko dute.
Abenduaren 19rako, 2. Batxilergoko ikasle talde batek jaiotzaren antzerkia prestatuko du Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleei antzezteko eta 2 urteko ikasleek Erregeen bisita jasoko dute. Gainera, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek abenduaren 20an Olentzeroren bisita jasoko dute! Abenduaren 20a klaseko azken eguna izango eta ohiko Santo Tomas eguneko txistorradarekin ospatuko dute ikasleek.
Abenduaren 22an Jesuitak Donostiako Gabonetako Txapelketaren XXI. edizioa ospatuko da. Bertan Santa Teresa, Mary Word, San Luis La Salle eta SUMMA Aldapetako ikasleek hartuko dute parte futbola, saskibaloia eta areto futbola kiroletan.
Eukaristia bereziak ere egingo dira egunotan. Abenduaren 19an, DBHko ikasleen txanda izango da, goizez eta arratsaldez. Abenduaren 20an, 10:30etan, Batxilergoko ikasleen eukaristia ospatuko da, kasu honetan, borondatezko asistentziarekin. Abenduaren 22an Gabonetako Kontzertua izango da San Ignacio Elizan, arratsaldeko 20:00etan. Hala ere, ospakizunik esanguratsuena abenduaren 23koa izango da. Egun honetan, Ikastetxeko Elkarte osoa batzeko helburuarekin, jada tradizionala den Eguberriko Eukaristia egingo da San José de la Montaña Elizan arratsaldeko 19:00etan.
Gabonak familian eta lagun artean gozatzeko egunak izateaz gain, Jainkoaren Semeak dakarren itxaropena zabaltzeko egunak dira. Honek hausnarketarako bideak zabaltzen dizkigu, gure inguruan dugun errealitatearen kontziente eginez, konpromisoz jokatuz eta hainbat beharretan daudenei eskua luzatuz. Ildo honetan, ikasleek hainbat proiektu solidario abian jarri dituzte.
- LH: Caritas – Hotzaldi eta UPG-TopaGros proiektuetan lan egingo dute. Ziklo bakoitzeko ikasleek gauza desberdinak ekarriko dituzte (janaria, arropa, higiene produktuak…) ikastetxeko pasabidean jarri dituzten zuhaitzen azpian uzteko.
- DBH: Maratoi Solidarioa (abenduaren 23an). Kirola, tailerrak eta jarduera ludikoak batzen dituen ekimena da. Helburua Ikasleak autokudeatzen eta besteentzako ekintza bat antolatzen ikastea da, euren ikasketa prozesuaren protagonista bilakatuz. Honez gain, gizarte-bazterketaren inguruan kontzientzia hartzea eta laguntzeko jarduerak martxan jartzea bilatzen du maratoi solidarioak. Jasotako dirua eta materialak (galtzerdiak, azpiko arropa, berokiak, motxilak) Laguntza Etxeari emango zaizkio.
- BATX: 3. urtez, Afari Solidarioa antolatuko dute 2. Batxilergoko ikasleek (abenduaren 22a). Kalean bizi diren pertsonekin afaltzeko ekimen hau errealitate desberdinak ezagutzeko aukera paregabea da, aurreiritziak baztertu eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera, alegia.
- Honez gain, Alboan-ekin elkarlanean, Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren baitan, ekimen berezi bat antolatu dute ikasleek. Ildo honetan, mugikor berrien erosketaren inguruan hausnartzeko bidea ireki dute, industria honek ezkutatzen duen gatazkaren berri emanez. Honez gain, mugikor zaharrak birziklatzeko ekimena jarri duten martxan ikastetxeko gune desberdinetan mugikorrak uzteko kaxa batzuk kokatuz.
- Azkenik, DBHko 2. zikloko ikasleek eta Batxilergoko ikasleek, Caritas erakundearen alde duela 10 urte Gros auzoan antolatzen den TopaGros janari bilketan parte hartuko dute, abenduaren 17an. Groseko Pastoral Barrutiak antolatzen duen ekimen honi esker, egun osoan zehar bildutako elikagaiak urtean zehar auzoko behartsuenen artean banatzen dira.
Ekimen guzti hauekin, Jesuitak Donostian mundu hobeago bat eraikitzeko bidean agurtu nahi dugu 2016a eta, ikastetxearen izenean, zuei ere berdina egiteko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Eguberri on!
Abenduak 9, 2016 | Berriak
Autorea: Itxaso Aramburu
Abenduko zubia zubi berezia izan da lehenengo batxilergoko ikasleentzat. San Ignacio de Loyolaren pausuak jarraituz Parisko bidaian esperientzia interesgarri zein aberasgarriak bizi ditugu.
Paris ezagutzen ez dutenek, ikusi dute argiz betetako hiria dela, kultura aldetik aberastasun izugarria duen hiriburua. Gure esperientziaren 3 egunetako lehenengoa, Louvre museoa bisitatuz. Bertan, herrialde eta garai desberdinetako margo eta eskulturak ikusi genituen. Arratsaldean eguzkia lagun genuela erdialdea bisitatuz Notre Dame katedralera ere egin genuen bisita. Konturatzerako, jada gaua da eta ohartu gara Parisen eguna Donostian baina motzagoa dela. Eguneko gogoetak partekatu eta hurrengo egunerako prest!
Bigarren eguna iritsi da eta gure fundatzailearen pausuak jarraitu eta, bere bizian Pariseko egonaldia oso garrantzitsua izan zela konturatu gara. Sorbonako unibertsitateko ikasle ilustreen artean bere izena aurkitu eta Monmartrera bidean jarri gara. Auzo txiki eta erakargarri honetan erosketaren bat egin eta ezin izan dugucrêpe gozoren bat ere erosteko tentaziotik aldendu. Ilunabarra aprobetxatuz, bisitatzea ezinbestekoa den Eiffel dorrera joan gara. Bidean, Saint Denis-eko kriptan une esanguratsua bizi izan dugu, San Ignacioren bertako bilera gogoratuz, orduan hartutako konpromezuari keinu bat eginez.
Azken egunean, Pariseko kontrasteak ikusteko aprobetxatu dugu. Bisitatzeke dugun Arc du Triomphen hasi dugu gure ibilbidea, Champs Elyssées-etatik jaitsiz. Kalea oso lasai dago, ematen duenez astelehen goiza ez da luxuzko erosketak egiteko ordu aukeratua. Horrek denda artean lasai paseatzeko aukera eman digu, erakuslehioetan dauden zenbaki potoloak gehiegi begiratu gabe, badaezpada. Behin luxuzko gunea pasata, gabonetarako prestatutako gunea izan dugu, Concorderaino.
Goizaren zati honetan ikusitakoaz gogoeta egin ostean, iparraldera joan gara, Saint Denis-eko basilika aldera. Metrotik atera eta Paris cosmopolita bat ikusi dugu, baina honek ez du baldosarik metroko paretetan, mundu guztiko dendak dauzka baina prezioak ohikoak baino bajuagoak dira. Paris honetako markak, bakoitzaren bihotzean dauden zauriak izan daitezke, errealitate gordin ezkutu batean, ikustezin mantentzen diren egunerokotasuneko zaltasunek sortuak.
Hau izan da agian, gure bizitzaren ipar-orratza nora zuzendu behar dugunaren gogoeta egiteko indarra eman diguna. Begiak ireki eta itzul gaitezen egunerokotasunera, errealitatearen itzal eta argiak kontuan hartuz.

Abenduak 9, 2016 | Berriak
Abenduaren 2an, Ladislao Echeverria Goenaga jesuita hil egin zen. Ladis, lankideek deitzen zioten bezala, 70-80ko hamarkadan euskarako irakaslea izan zen Jesuitak Donostian, garai hartako EGB etapan. Gogoratzen dutenek diotenaren arabera, lan bikaina egin zuen Ladisek ikasle zein hezitzaileei laguntzen, beraien bidelagun izaten.
Ikastetxearen izenean, Jesuitak Donostia proiektuan baitan egindako lana eskertu nahi diogu. Doluminak familiari eta baita Jesulagun kideei ere. Goian bego.